Fedea eta Arrazoimena: Teologia eta Filosofia

Filosofia eta etika4,55 KB

Fedea eta Arrazoimena: Errealitatea Aztertzeko Bi Bideak

Errealitatea aztertzeko bi bide nagusi daude: fedearena eta teologiarena, eta filosofiarena eta arrazoimenarena. Filosofiari egia naturala dagokio, eta teologiari naturaz gaindiko egia.

Filosofiaren eta Teologiaren Oinarriak

  • Filosofia: Arrazoimena erabiltzen du, zentzumenetatik abiatuz egia naturalak aurkitzen ditu.
  • Teologia: Errebelazioa du abiapuntu eta jainkozko autoritatean fedearen eremuko egiak lortzen ditu.

Bien artean ez litzateke gatazkarik egon behar, arrazoimena eta fedea Jainkotik baitatoz. Arrazoimena ez da buruaskia egia lortzeko (Santo Tomasen arabera, arrazoimenak fedea behar zuela eta bi eremuak nahastu zituen), ezberdinak dira baina ez kontrajarriak. Helburu komuna dute: egia lortzea.

Diziplina Bakoitzaren Esparrua

Diziplina bakoitzak esparru propioa du, eta gizakiak biak behar ditu egia ezagutzeko:

  1. Filosofiaren esparrua: Egia ezin daiteke fedeaz ezagutu, ez baitakigu errebelatzen.
  2. Teologiaren esparrua: Naturaz gaindikoa da, Jainkotik etorriak, eta ezin da okerrik egin. Ulertezina da, arrazoimena gainditzen badute ere, ez zaizkio kontrajartzen, beste maila batekoak baitira.

Filosofiaren eta teologiaren eremua fede atarikoa deitzen den egien multzoa da, arrazoimenaz zein fedeaz ezagutu daitekeenena. Errebelatu egin zaizkio gizakiari, beraz, sinetsi egiten ditugu, baina arrazoimenak badu haiek ezagutzeko gaitasuna. Haien artean daude Jainkoaren existentzia eta arima hilezkorra.

Elkarlana Arrazoimenaren eta Fedearen Artean

Elkarlana dago bien artean: arrazoimenak fedeari laguntzen dio sinesmena indartuz, eta fedeak arrazoimenari laguntzen dio egia lortuz gero berraztertu egin behar dela azalduz. Jarduera filosofikoa mendekoa da, teologiaren zerbitzaria. Gauza guztien azken kausa Jainkoa denez, Jainkoaren azterketa bilakatuko da filosofia.

Jainkoaren Existientziaren Froga (Santo Tomas)

Fedea Jainkoaren errebelazioa ematen digun naturaz gaindiko tresna da. Santo Tomek bost ibilbide edo arrazoizko froga bilatu zituen Jainkoaren existentziari buruz:

  1. Mugiarazlearen Froga: Higitzen den oro beste batek mugitu behar du. Mugiarazle katea amaigabea denez, Jainkoa lehen higitzailea da.
  2. Kausa Eragilearen Froga: Gauza guztiak existitu, baina beste batek sortu ditu. Kausa sortzaile kate bat dago. Katea amaigabea ez denez, lehen kausa sortzailea Jainkoa da.
  3. Kontingentziaren Froga: Gauzak kontingenteak dira (ez beharrezkoak), inoiz hasi dira existitzen. Kausa kontingente kate bat dago. Amaigabea ez denez, lehen kausa beharrezkoa dago.
  4. Perfekzioaren Froga: Gauza guztiek perfekzio maila bat dute. Maila handiagoa duen kausa perfektuago batetik sortuak izan dira. Katea amaigabea ez denez, lehen kausa perfektua Jainkoa da.
  5. Ordenaren Froga: Gauza guztiek orden bati jarraitzen diote, helburu batera jotzeko joera dute. Berez ez denez ordenatzailea den hori, badu kausa ordenatzaile bat. Amaigabea ez denez, lehen kausa ordenatzailea Jainkoa da.
Ondorioa

Bada izaki bat lehen kausa, higitzailea, sortzailea, beharrezkoa, ordenatzailea eta perfektua dena. Bortz ezaugarri horiek betetzen dituen bakarra Jainkoa da.

Gizakiaren Helburua: Zoriona (Eudemonismoa)

Gizakiaren helburu nagusia zoriona (eudemonismoa) da, arima perfekzionatu eta asetzean datzana, bizitzari zentzua emanez.

  • Ondasun Iraunkorrez Beteta: Jakintza, egia, bertuteak (neurritasuna, sendotasuna, frugalitatea) arima elikatzen dute. Ondasun iraunkor gorena Jainkoa da.
  • Ondasun Iragankorrez Beteta: Ondasun materialak, ospea, arrakasta. Nahia grinez bete arima baraurik eta nequitia zorigaiztokoa dakar.

Nola Iritsi Jainkora

  1. Bere Nahia Betez: Jokabide arauak betez, liburu sakratuetakoak eta kontzientzian idatzita daudenak.
  2. Arima Garbituz: Arima eroria lohituta dago gorputzez menperatuta, eta ezinean dabil Jainkoaren nahia betetzeko. Arimak garbitu behar dira bataioak eta aitortzak bekatuak barkatzeko. Jainkoaren grazia behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML