Arrazionalismoa vs Enpirismoa: Ezagutzaren Teoriak
Arrazoia: Ezagutzaren Iturria
Arrazionalismoa
Errealitateari buruzko benetako ezagutza, balio duen bakarra, arrazoiaren bidezkoa da. Ezagutza-fakultateen artean, arrazoia esanguratsuena da. Ez dizkiote mugarik jartzen. Arrazoiaz bakarrik baliaturik, zentzuen laguntzarik gabe, a priori, eta metodo baten laguntzaz ondo bideratuta, ezagutza ziurra eta unibertsala lor daiteke. Arrazoiarekiko konfiantza osoa dute, eta ezagutza sentikorrarekiko mesprezua. A priorizko ezagutza.
Enpirismoa
Giza ezagutza mugatua da; esperientzia sentikorrek ezagutza mugatzen baitute. Zentzuen bidez ez bada, ezin dugu ezer ezagutu. A posterioriko ezagutza.
Ezagutza: Ideien Bidez Eraikitzen da
Arrazionalismoa
Ideiak sortzetikoak dira, jaiotzatik gizakien barnean daudenak. Arrazoiak dituenak, esperientzia sentikorretatik aparte eta haien laguntza gabe, argitara ateratzen ditu.
Enpirismoa
Sortzetiko ideien kontra daude; haien ustez, ideiak esperientzia sentikorretatik etortzen zaizkigu. Haien ezagutzaren teoria zentzuen bidezko esperientzian du oinarria, eta jaiotzean gogoa hutsik dagoela defendatzen dute (Tabula rasa).
Zalantzak eta Ziurtasuna
Arrazionalismoa
Arrazionalismoak zientzia unibertsal baten beharra baieztatzen du. Zentzuek engaina gaitzakete eta errorera eraman. Horregatik, ezagutza sentsitiboa mesprezatzen dute, mugatua dela eta ezin daitekeela ez unibertsala ezta beharrezkoa izan esanez.
Enpirismoa
Ezagutza unibertsala eta beharrezkoa bilatu beharrean, zentzuen bidezko ezagutza erabilgarria, praktikoa eta probablea lortu nahi dute.
Jakintzaren Eredua
Arrazionalismoa
Arrazoia metodo baten bidez ondo bideratuta egon behar da, erroreak ekiditeko. Horretarako, metodo bakarra eta unibertsala erabiltzen da, matematika, zeina jakintzaren eredu bezala hartzen duten. A priorizko egitura du matematikak, eta horrek judizio unibertsalak eta beharrezkoak ematea ahalbidetzen du.
Enpirismoa
Beharrezkotasunaren eta unibertsaltasunaren ordez, erabilgarritasuna eta probabilitatea lortzen dituzte. Enpiristek zientzia enpirikoen eragina nabarmentzen dute metodoan.
Ezagutza eta Errealitatea
Arrazionalismoa
Munduaren arrazionalitatea defendatzen dute. Haien ustetan, ezer ez da kasuala eta ustekabekoa. Gizakiak arrazoiaz eta a priori ezagutu dezake. Arrazoia errealitatearekin batera ulertzen dute.
Enpirismoa
Ezagutza-arloa ez da errealitate-arloarekin identifikatzen. Giza ezagutza mugatuta dago esperientzia sentikorrera.