Gauzen Mundua eta Heziera: Platonen Ikuspuntua

Filosofia eta etika2,28 KB

Atala: Gauzen Mundua

Gauzen mundua zentzumenen bidez hauteman daitekeen errealitate edo gauzen mundua da. Irudi ulergarriek eta begiz ikusgarriak desberdindu zituen erlatibismoari eta eszeptisismoari aurre egiteko. Dagoen errealitate bakarra begiz ikusgarria bada ere, eremu hori aldakorra izanik, egiaren eta balore unibertsalaren oinarriak ez dira.


Atala: Heziera

Heziera ez da zerbait eskuratzea, baizik eta daukagun gaitasun bat ondo erabiltzen jakitea. Ahalmena eta ikusmena edukita, arima toki zuzenera begira jarriko da. Gauzetatik ideietara eta ideietatik begira. Hau da, ilunpetik argira joatea bezala. Platonek esaten du heziera ez dela jakinduria ez duenari jakinduria ematea. Platonek zioen ahalmen bat dugula jaio diren gauzakietara begira eta izatera begira jarri behar garela.

Atala: Legea eta Zoriontasuna

Legeari ez zaio axola oso zoriontsu diren taldeak sortzea. Hiria zuzentzen duten arauen helburua ez aparteko zoriontasunarekin bizitzea da. Ez du bakar baten zoriontasuna defenditzen, guztiena baizik. Bakoitzak taldearen mesederako zerbait gehitu behar du bakoitzaren gaitasunen arabera. Hiritarrak ez dira hezi nahi dutena egiteko, denon 'ongia' lortzeko baizik. Hiri osoan zoriontasuna hedatzeko, hiritarrak konbentzitu eta beraien gaitasunen arabera egin dezatena eginarazi behar zaie estatuaren batasunerako. Hiritarrak hezi ostean, zorretan dauden estatuarekin heziketa ahalbidetu duelako.

Atala: Dialektika

Dialektikaren helburua ongiaren ideiara heltzea da, eta horretarako arrazoimenaren kutxa erabili behar da. Ikusmenarekin dialektika kanporatzen da, eta ikusmenak bere bidea egiten du amaierararte jarraituz. Horrela, animaliak atzematetik izarrak atzematera heltzen da, azkenik eguzkia ikusi arte. Izaki bakoitzaren esentzia ezagutzeko dialektika erabili behar da. Ezagutza mota hauek daude: 1. dialektika 2. matematika 3. zentzumen bidezkoa. Hiru ezagutzak zalantzazkoak dira, iritsi eta gogoen gainean sortuak baitira.

Atala: Ongia

Ongia zer den zehaztu eta bereizteko ez da arrazoimenaz baliatzen, ustearen bidea jarraitzen du. Ongiaren irudia antzeman daiteke gauzen munduan, hau da, iritsi edo ustearen bidetik eta ez zientziaren bidetik. Ongiaren bidea ondo ezagutzen ez duena, ametsetan dagoela dio Platonek.

Deskargatu

PDF Word HTML