Agustinen askatasun, gaitz eta historiaren ikuspegia

Filosofia eta etika3,11 KB

AG. — Askatasunaren kontzeptua Agustinen arabera

AG. Askatasunaren gaiak ez du Agustinengan guk askatasunaz ulertzen dugunarekin zerikusirik. Askatasuna eta "liberum arbitrium" (aukeramena) guretzat sinonimoak dira; ez ordea, Agustinentzat. Bere pentsamendua teologikoa da: abiapuntua da gizadia eroria, baina Kristok salbatu du. Agustinek dioenez, gizakia gizaki da aske delako; askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea. Gizakiak, Jainkoarenganako joera izan behar du. Ez dago askatasunik eskubiderik gabe; baina obligaziorik gabe ere ez dago askatasunik.

Gizakiaren ongia eta zerbitzuaren ideia

Gizakiarentzat ongia Jainkoa da. Jainkoa zerbitzatzen duenean askea izango da eta zoriontasuna lortuko du; esklaboa, berriz, Jainkoa zerbitzatzen ez duenean (bekatua).

Gaitzaren arazoa

/Agustinen filosofiaren zati handi batek gaitzaren arazoaz dihardu. Gaitzaren existentzia arazoa da kristautasunarentzat. Manikeoek esaten zuten ongia ongiaren printzipiotik zetorrela eta gaitza gaitzaren printzipiotik. Baina Agustinek esaten zuen ezinezkoa zela Jainkoak gaitza sortzea, perfektua zelako.

Agustinek gaitz fisikoa eta morala bereizi zituen, eta konponbide bikoitza eman zion arazoari. Gaitz fisikoei dagokienez, Agustinek ukatu egin zuen gaitz horiek badirenik: izaki sortuak ustelgarriak dira. Jainkoak sortutako gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki onak. Galkorrak dira, eta horien desagertzea txartzat hartu ohi dugu, txarra izan gabe.

Gaitz moralari dagokionez, errua ez da Jainkoarena, gizakiarena baizik. Jainkoak aske egiten du gizakia, ongi edo gaizki jokatzeko aske; baina hori ez da Jainkoaren errua, ona baizik. Askatasunak egiten gaitu gizaki; eta, akatasun hori gaizkia egiteko erabil badezakegu ere, hori ez da Jainkoaren errua. Gizakiok gara askatasuna gaizki erabili izanagatik egindako gaitzaren erantzule.

HF. — Historia eta Jainkoaren hiria

HF. Agustinek historiari buruzko filosofiari hasiera eman zion. Grekoen denborarekiko ikuspen ziklikoaren aurka, historia linealaren kontzeptua defenditu zuen. Agustinek Erromako mendebaldeko ahulezia eta munduari irekia zegoen bizimodu hiritar eta hobea zena desagertzea ezagutu zuen.

Munduraren eta Jainkoaren hirien arteko gatazka

/Munduraren historia gatazka baten historia da: Jainkoaren hiriaren eta lurreko hiriaren etengabeko gatazka.

Jainkoaren hiria (Abelek sortua)

Jainkoaren hiriari dagokionez, Abelek sortua: hiri sinboliko hura osatzen dute Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenek, norberaren mespretxuraino.

Munduraren hiria (Kainek sortua)

Munduraren hiria Kainek sortua: haien burua Jainkoaren mespretxuraino maite dutenek osatzen dute.

Gako puntuak
  • Askatasuna Agustinen ustez ez da soilik arbitrarioa; Jainkoarekiko joerak baldintzatzen du.
  • Gaitza fisikoa eta morala bereizten ditu, eta Jainkoaren naturarekin bat ez datorren gaitza ez du Jainkoaren sorkuntzatzat jotzen.
  • Historiaren ikuspegia lineala da, eta munduaren historia Jainkoaren hiriaren eta munduaren hiriaren arteko gatazka gisa irudikatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML