Ilustrazioa: Ingalaterrako eta Frantziako Aurrerapenak

Filosofia eta etika3,29 KB

INGLESEN ILUSTRAZIOA: Ingalaterran hasten da ilustrazioa iraultza liberala eta burgessarekin, 1688an, baina bere ondorioak ez ziren oso deigarriak izan kulturaren arloan. Ingles ilustrazioaren barruan bi ideia daude:

  1. DEISMOA: Jainkoarengan fedea esan nahi du, ez da erlijioaren jainkoa, baizik eta zientziaren jainkoa, mekanizismoarena. Mundua makina bat bezala sortu zuen jainkoak, behin martxan jarri eta gero bakarrik doa, hau zientzia modernoak sortu zuen. Honi erlijio naturala deitzen zaio, eta ezaugarri arrazionalak dauzka. Jarraitzaileak liberal pentsalariak deritze.
  2. LIBERALISMOA: Indibidualtasun politikoaren ikuspuntutik ulertu behar dugu. John Lockengandik asko ikasi zuten ilustratuek: gizabanakoaren eskubide naturalak, hasierako bortxaezinak, botere estalaren banaketa, bakoitzaren izaera garatzeko biolentzia gabeko pedagogia. Locki esker askatasuna ezarri zen Ingalaterran. Ideia hauek Europan zehar zabaldu ziren, baita Estatu Batuetara ere. Ideia horiek konstituzio modernoetan agertzen dira.

FRANTSES ILUSTRAZIOA: Inglesa baino erradikalagoa da, ateismoa eta materialismoa agertzen dira. Politikan iraultza egiten da, arrazoi, askatasun eta aurrerapenagatik.

  1. BAYLE: Ilustrazioarekiko aurreratua izan zen, entziklopediaren modeloa izan zen, ilustrazioaren lan bikaina. Zientziaren gailurrean sentitzen da gizaki ilustratua eta lan bikaina utzi du espirituaren lorpenak.
  2. DÁMBET: Tolerantzia eta kontzientzia askatasuna nahi ditu. Erlijioak pobrezia eta behartasuna ezabatu nahi ditu.
  3. DIDEROT eta materialistak: Ateo hutsa. Eskola materialisten nagusia da, haien idazlanek isbanbila handia ateratzen zuten.
  4. VOLTAIRE: Arrazoia tolerantzia eta giza eskubideen defendatzailea.
  5. MONTESQUIEU: Askatasuna nahi eta maite badugu, estatuaren boterea maitatu behar da.
  6. RUSSEAU: Kant ulertzeko kontuan hartu behar dugu. Russeauk k¡borondate orokorra kontzeptuarekin bilatzen zuena Kantek moldatu zuen; moralari oinarri unibertsala eman nahi dio. Russeau erromantizismoaren hasiera da, hala ere, bere ibilbidea ilustratuena da. Berak giza aurrerabidea, askatasuna eta giza ongizatea nahi ditu. Hala ere, beste metodo batzuen bidez lortu nahi du.

KULTURA ETA GIZARTEA: Gizarteak naturaren izaera umila, arrunta, baketsua bilatu behar du zoriontsua izateko. Estatuak, erakundeak, gizartean dauden maila sozialen arteko isanbilak, honekin guztian ongizate orokorra oztopatzen du. Naturan gizaki guztiak berdinak eta askeak dira: gizaki onak, baketsuak eta anai-arrebak. Gizaki berdinen eta askeen borondate hau benetako estatua da. Borondate orokor hau arrazoimen praktikoa izango litzateke. Ideia hau jasoko du Kantek bere filosofia kritikoa garatzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML