Askatasuna eta Jainkoaren Grazia Agustinen Pentsamenduan

Filosofia eta etika3,08 KB

Askatasuna: Agustinen Ikuspegia

Agustinen ustez, gaitzaren sorrera gizakiaren askatasunetik dator. Aldiz, Onaren sorrera Jainkoak gizakiari emandako graziatik dator.

Agustinen pentsamenduaren abiapuntua gizadi eroria, baina Kristok berrerosia da.

Gizakiaren Askatasuna eta Betebeharra

  • Gizakia askea da, librea delako, erabaki ahal duelako.
  • Askatasunik gabe ezinezkoa da gizaki izatea.
  • Gizakiak, ongirako (Jainkoarekiko) joera izan behar du.

Jainkoak, gizakia sortu zuenean, Bera maitatzeko agindu zion. Jainkoa zerbitzatzerakoan askatasuna eta zoriontasuna lortzen da; bestela, Jainkoarengandik urrundu eta esklabo izango zara, zoriontasuna lortu gabe.

Askatasunaren Galera eta Berreskurapena

Gizakia bekatuan erori eta Jainkoarengandik urrundu zen, askatasuna galduz. Baina askatasuna berreskuratzeko ahalmena dauka, eta horretarako Jainkoaren grazia behar da.

Gaitza eta Ongiaren Aukera

Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ongia egiteko, beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.

Bizitza zoriontsuaren bila dabiltzan gizakiak ez dira okertzen. Errorea, zorionera daraman bideari ez jarraitzetik datorkie. Okerreko bidean jakinduriatik aldentzen dira, Goi Ongia den Egiarengandik.

Gaitzaren Sorrera

Gaitza munduan etengabe ikusi daitekeen zerbait da. Bi mota nagusi bereizten dira:

  1. Gaitz fisikoak (lurrikara, ekaitzak...).
  2. Gaitz moralak (bakardadea, beldurrak…).

Agustin eta Manikeismoa

Agustin manikeoa izan zen garai batean. Manikeismoaren ustez:

  • Munduan dagoen on guztia Ongiaren printzipiotik dator.
  • Munduko gaitz guztia Gaitzaren printzipiotik dator.

Agustinek ezezta egin zion ideia horri: Jainkoari Gaitzaren printzipioak gaitzen bat egiten badio, orduan Jainkoa ez da ustelgaitza. Gaitzik ez badio egiten, ez dago Gaitzaren printzipioa onartzeko beharrik. Jainko bakar bat dago, Ongiarena.

Gaitz Fisikoaren Interpretazioa

Gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun ikuspegitik ikusten du.

  • Gauza ustelgarriak onak dira, bestela, ez lirateke existituko.
  • Existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absoluto onak.
  • Jainkoaren izaki sortuak, izatearen proportzioan dira onak.

Gaitz Moralaren Interpretazioa

Gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren erabilera okerretik dator, eta gizakia horren erantzulea da, ez Jainkoa.

Aukeramena ez da ongi absolutu bat, gaitzerako arriskua daramalako.

Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, Ongi Absolutura itzuli eta maitatu behar du.

  • Jainkoa maite duenean zuzen jokatzen du.
  • Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML