Ilustrazioaren Ezaugarriak eta Autonomia Morala Kanten Filosofian
Ilustrazioaren Ezaugarri Nagusiak
Ilustrazioan, arrazoi enpiriko-analitikoa da nagusi. Ezagutza zientifikoaren oinarria esperientzia da.
- Arrazoi kritikoa: Arrazoiaren kanpoko inposaketen aurka egiten du, eta arrazoiaren beraren kritika egiteko balio du. Mugak esperientzian daude, eta bere ahalmenak aztertuko ditu.
- Arrazoi autonomoa: Arrazoia da gizakiaren gidari bakarra, ez tradizioa edo autoritatea.
Aurrerapen zientifikoek munduaren ikuskera baikorra eman zuten. Historia aurrerapenerako bidea da. Arrazoiaren bidez, natura menderatu eta gizakiaren zoriontasuna lortu daitezke.
Erreformaren eta tolerantziaren aldeko jarrera dago gizartean, baina kontserbadorea politikan. Deismoa defendatzen da, erlijioaren interpretazio arrazionala. Jainkoa ezin daiteke ezagutu, eta berdina da erlijio guztietan. Errebelazio eta miraririk ez dago.
Askatasuna
Pentsamendu askea eta adierazpen askatasuna ezinbestekoak dira erabilera publikoan. Honela, gizakiek burujabetasuna eta aurrerapena lor ditzakete. Erlijio askatasuna aldarrikatzen da. Erregeak erlijio kontuetan herriaren nahia errespetatu behar du. Proposamen argudiatuak onartu behar dira.
Natura
Mundu fisikoan, Newtonen eredua onartzen da, determinismo hertsia. Natura makina baten antzekoa da. Gizakiaren natura gizartekoitasun tratagaitza da. Gizakiak taldea behar du, baina berekoikeriaz eta ankerkeriaz jokatzen du. Antagonismo hori gabe, adostasuna litzateke nagusi, eta gizakia bildotsa bezalakoa litzateke. Giza naturak berak bultzatzen du gizakia natura gainditzera, kultura eta gizartea eratzera.
Autonomia Morala Kanten Filosofian
Arrazoi teorikoaren bidez errealitatea ezagutzen da; arrazoi praktikoaren bidez, berriz, jokabidea arautzen da.
Kontzientzia Morala
- Existentzia dudarik gabekoa du. Gizakiak ideal batzuen arabera bideratzen ditu ekintzak.
- Ez dira esperientziaren ezagugaiak: jokabidearen gidariak baizik.
- Kontzientzia moral honen ardatza eginbeharra da.
- Arrazoi praktikoaren legeek exijentzia bat agertzen dute. Ekintza buruzko proposizioak aginduak dira.
Eginbehar Unibertsalaren Inperatiboaren Ezaugarriak
- Apriorizkoa: Ez da enpirikoa; ez dio zer egin behar den esaten, nola jokatu baizik.
- Kategorikoa: Ez da hipotetikoa; helburua lortzeko bideak ezartzen ditu helburua bete nahi duenarentzat soilik.
- Autonomoa: Ez da heteronomoa; subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari.
Autonomia Morala
Subjektuak berak bideratu behar du ekintza, bestela ez da benetako agindu morala. Erregeak ez du eskubiderik moral eta erlijioan ezer agintzeko (Caesar non supra grammaticos). Erabaki politikoak inposa ditzake, baina ez nola erabili latindar hizkuntza. Agindu morala autonomoa da.
Etikaren oinarria borondatearen autonomian eta askatasunean datza. Ekintzak betebeharraren arabera (legezkotasuna) edo betebeharragatik (moraltasuna) egin daitezke. Lege juridikoak betetzean, kanpoko aginduari jarraitzen diogu.
Inperatibo kategorikoak honela dio: "Joka ezazu zure jokabidea lege unibertsal bihurtzea nahi bazenu bezala".
Inperatibo Kategorikoaren Postulatuak
Arrazoi teorikoak ukatzen dituen ideiak (Jainkoa, arima, askatasuna...) ekintza morala ahalbidetzen duten postulatuak dira. Ez dago ezagutza posiblerik, bai, ordea, fede arrazionala. Arrazoi praktikoaren postulatuak hauek dira:
- Askatasuna: "Nik egin behar dut" esan dezaket soilik "nik egin ahal dut" esan badezaket. Gizakiak askatasunik ez badu, ezin dugu judizio moralik egin gure jokabideaz.
- Arimaren hilezkortasuna: Hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu merezitako saria lortuko dugulako, gure asmo gorenek heriotzarekin topo egiten dutelako.
- Jainkoa: Jainkoarenganako sinesmena naturako ordenaren aurrean sortzen da, baita bertutea eta zoriontasuna elkarri lotuta ikusteko premiatik ere.