Ilustrazioa, Erlijioa eta Askatasunaren Paradoxa

Filosofia eta etika2,4 KB

Erlijioa eta Ilustrazioaren arteko Erlazioa

Giza izaerak aurrera egitera bultzatzen du gizakia, eta ondorioz, ez da zilegi belaunaldi batek hurrengoaren egoera erabaki eta mugatzea. Inork ez du, beraz, ilustrazioa oztopatzeko eskubiderik, ez Jainkoak dioena jarraitzen duen talde indartsu batek, ez gizaki batek eta ezta errege batek ere. Izan ere, egoera horretan hurrengo belaunaldiak ezin izango du aurrekoa hobetu, eta beraz, ilustraziorako bidea itxiko zaio. Hain zuzen ere, horixe da erlijioak egiten duena: gizakiaren arrazoitzeko eta eboluzionatzeko ahalmena mugatu, ilustrazioa gertatzea zailduz.

Ilustrazioaren Garaia eta Garai Ilustratua

Garai ilustratuan bizi diren gizakiek adingabetasuna atzean utzi eta ilustraziorako pausua eman dute, eta arrazoiaren autonomia da bertan nagusi. Gaur egungo egoera horrelakoa ez den arren, gizakia pixkanaka-pixkanaka ari da ilustraziora hurbiltzen, helburu horretara iristeko oztopoak gutxiagotuz doazen heinean.

Azken egoera honi deitzen zaio garai ilustratua, utopia den ilustraziora heltzeko dagoen prozesuari hain zuzen ere.

Gobernuaren Zeregina Ilustrazioan

Bere herritarrei beren kabuz pentsatzeko aukera ematen dien agintaria izango litzateke agintari ilustratu ideala. Agintari honek herritarrak erlijio eta legeei buruzko iritziak publikoan botatzera animatuko lituzke, ilustrazioa bultzatuz.

Beraz, era honetako agintari batekin herri edo estatu ilustratu bat lortuko litzateke. Izan ere, erlijio eta arauei buruzko iritzia ematerakoan, hauek aldatzeko aukera egongo litzateke, estatu hobe bat sortuz.

Ilustrazioaren Ardatz Nagusia: Erlijio-arazoa

Erlijio-arazoa da ilustrazioaren ardatz nagusia. Izan ere, tutoreek ez dute zientzia eta arteak bezalako gaietan inposatzeko asmorik, baina bai ordea erlijioan.

Azken hau da, azken batean, tutorego kaltegarri eta duintasun gutxienekoduna, eta ondorioz, tutoreentzako interesgarriena.

Askatasunaren Paradoxa

Gizakia aske izan dadin askatasun maila ez da oso handia izan behar, libertatea murriztuz gero guztiok askatasun gehiago izango baitugu. Izan ere, askatasunerako gizakiak duen joera poliki-poliki handitzen doan heinean gizartearen aske izateko aukerak zabaltzen joango dira.

Horregatik, benetan ilustraturik dagoen gizaki batek soilik esan dezake estatu libre batek esango ez lukeen hori: arrazoitu nahi adina, baina obeditu.

Deskargatu

PDF Word HTML