Descartes eta Agustin: Substantzia eta Eragin Platonikoa

Filosofia eta etika2,93 KB

Descartes: Jainkoa, Burua eta Munduaren Existentzia

Lehen egia aurkitu ostean (Cogito, ergo sum), Descartesen bigarren egiaren bila abiatzen da. Berak, beste filosofo batzuk ez bezala, ordena inbertitu eta Jainkoa lehenago aurkitu nahiko du munduaren presentzia baino. Descartesek bere buruaren existentzia aurkitu du, baina ez bere inguruarena; horretarako pentsamendura jotzen du berriz.

Jainkoaren existentziaren frogak

Descartesek dio, dituen ideia guztien artean Jainkoarena duela, jatorrizko ideia bat, hasieratik Jainkoak ezarri ziona. Bi argudio nagusi erabiltzen ditu:

  1. Kausaltasunaren argudioa: Bera mugatua izanik, ez du posible ikusten nolaz eduki dezakeen substantzia mugagabearen ideia, substantzia mugagabe horrek bere baitan jarriko ez balu.
  2. Argudio ontologikoa: Jainkoa hain perfektua denez, existitu ere egin behar duela, bestela ez litzatekeelako perfektua izango.

Munduaren existentziaren froga

Lehen bi substantziak (Jainkoa eta Burua) aurkitu eta gero, munduaren existentzia frogatu nahi du, berriro ere ideietara joz. Zenbait ideien artean gauza sentikorrei buruzko ideiak aurkitzen ditu. Bera ezin liteke ideia horien kausa izan, gauza pentsatzaile bat besterik ez baita. Gainera, bere borondatearen aurka agertzen dira bere baitan.

Beraz, ideia horiek bera ez den substantzia batetik etorri behar dute. Jainkoa izaki guztiz perfektua eta egiazkoa denez gero, ezin gaitu engainatu. Orduan, bere inguruko gauzak existitu ere egiten dira.

Platonen filosofiaren eragina Agustinengan

Platonen eragina nahiko handia dela esan genezake Agustinengan, bai zuzenki, baita ez zuzenean ere, Neoplatonismoa delako mugimendu baten bitartez.

Neoplatonismoa eta bere autoreak

Neoplatonismoa K.o. III. mendean sortu zen, platondar izaera zuen filosofia joera zen, non bere oinarria Platonen ideiek eta ideia erlijioso mistikoek osatzen duten. Mugimendu honen autore garrantzitsuenak Alexandriako Filon eta Plotino izan ziren.

  • Filon: Bere filosofia garatzean, Bibliako alegorietan oinarritzen zen. Bere ustetan, Jainkoarengandik Logosa sortzen da, honen baitan ideiak, eta azkenik ideiek mundua sortzen dute.
  • Plotino: Honek guztiaren gainetik Bata jartzen du, ezagutezina dena, bere existentzia izan ezik. Gauza guztiak Batetik datozela zioen eta horra itzuli behar dutela. Horrela, gizakiok zoriontasuna lortuko genuke, mundu materiala alde batera utziz.

Platonen eragin zuzenak San Agustinengan

Neoplatonismoaz gain, San Agustinek Platonengandik zuzeneko eragin batzuk ere jaso zituen:

  1. Egiaren bilaketa: Batak (Platonek) ezagutza lortzeko, eta besteak (Agustinek), aldiz, zoriontasuna lortzeko.
  2. Gizakion dualismoa: Arima eta gorputza dira gure osagaiak, arimak beti garrantzi gehiago duelarik.

Deskargatu

PDF Word HTML