Descartes, Arrazionalismoa eta Enpirismoa: Giza Izakia eta Ezagutza

Filosofia eta etika2,3 KB

Giza izakia: gorputza, arima eta askatasuna

Gizakia arimaz eta gorputzaz osaturiko izakia da. Gorputz hori, gainerako gorputzak bezala, arimatik aske da eta lege mekanizistak betetzen ditu. Arima ere autonomoa da, eta ezin dio materiala den ezerk zuzenean eragin. Bi substantziak hertsiki lotuta daude, baina independenteak dira. Descartesek puntu bat asmatzen du bi substantzien arteko lotura azaltzeko: guruin pineala.

Grinak eta askatasuna

Arimaren grinak tratatuan, Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu:

  • Ekintzak: Nahimenaren mende daude.
  • Grinak: Ustekabekoak dira.

Arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza. Grinak elkarren aurkakoak dira; tristura eta alaitasuna dira bi grina funtsezkoenak. Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar; esperientziak eta arrazoiak izan behar dute gidari. Zuhurtzia, beraz, grinak menderatzean datza.

Arrazionalismoa eta Enpirismoa

Arrazionalismoaren arabera, ezagutzaren iturria arrazoia da eta jatorriko ideiak haren baitan daude. Enpirismoaren arabera ordea, ezagutzaren iturria esperientzia da. Filosofia sistema hauek aurkakoak izan arren bat datoz honako honetan: Subjektua jarduera ororen erdigunea eta helburua da eta hark erabakitzen du gertaeraren egiazkotasuna edo faltsutasuna. Descartesek arrazionalismo modernoa sortzen du eta harentzat arrazoia da ezagutzaren iturri nagusia. Ezagutza eskuratzeko, arrazoiak ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik ez federik ezta autoritaterik. Esperientziak aukera besterik ez dio ematen arrazoiari. Arrazionalismoaren ezaugarriak: Konfiantza arrazoian, baliozko ezagutzan. Ezagutza sentikorren gutxiespena, sarritan zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte. Zientzia unibertsala eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna, Munduaren arrazionalismoa Enpirismoa XVII- XVIII. mendetan sortu zen Bretainia Handian eta hauek dira ezaugarri nagusiak: Esperientzia da ezagutzaren iturria (tabula rasa),Esperientzia bera da giza adimenaren muga. Ideiak ezagutzen ditugu eta ez gauzak. Alde horretatik, bat dator enpirismoa arrazionalismoarekin, Arrazoia arrazoi kritikoa da eta eduki metafisikoek arrazoiaren mugetatik kanpo daude.

Deskargatu

PDF Word HTML