Kant, Arrazoia eta Ilustrazioa: Filosofiaren Oinarriak
SAPERE AUDE: Ilustrazioaren Leloa
Kantek “Sapere Aude” leloa sortu zuen: “Ausart zaitez pentsatzera”. Kanten iritziz, gizakia autonomoa izan behar da; gure erabakiak guk hartu behar ditugu, ez beste inork. Gizakia autonomoa izanda, adingabetasuna atzean uzten da (ilustrazio garaiaren funtzioa), hau da, gizakia bere kabuz pentsatzen ausartzen da. Gainera, autonomoa izanda, heteronomia ere atzean uzten da: besteen iritziak entzun eta kontuan hartzea, baina iritzi horiek berak ezetz bihurtzea.
Filosofo honek ilustraziorako bidea erakusten zuen, baina hainbat oztopo gainditu behar ziren:
- Gizakiaren alferkeria: Nahiago du zer egin norbaitek esatea.
- Koldarkeria: Beldur delako bere kabuz pentsatzea.
- Tutoreak: Liburuak, tradizioak, apaizak, sendagileak... Agindu egiten dute, ez dute askatasunik ematen eta ez dute arrazoiaren erabilera bultzatzen.
Arrazoiaren Erabilera Publikoa eta Pribatua
Alferkeria eta koldarkeria gainditzeko arrazoia erabili behar da. Bi modu daude:
- Erabilera publikoa: Informatu ostean kritikatzean datza. Aditu baten moduan kritikatzea da.
- Erabilera pribatua: Funtzionario baten moduan obeditzean datza. Arauak bete egin behar dira.
Inork ez du eskubiderik ilustrazioa oztopatzeko. Federiko erregea errege ilustratua izan zen; bere politikak ilustrazioa bultzatzen zuen, erlijioa eta moral kontuetan ezer inposatu gabe.
Descartes-en Razionalismoa
Descartes XVII. mendean jaio zen. Razionalismoari dagokionez, Europa kontinentalean garatu zen. Ezagutzeko iturri nagusia arrazoia da; esperientziak ez du tokirik, zentzumenek engainatu egiten gaituztelako. Hauen ezaugarriak:
- Konfiantza arrazoian: Ezagutza iturri garrantzitsuena da.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek huts egitera bultzatzen gaituzte.
- Zientzia unibertsala: Zientziaren ondorioek kasu guztietan baliagarriak izan behar dute.
- Munduaren arrazionaltasuna: Ezer ez da kasualitatez gertatzen.
Kanten Kritizismoa
Kant razionalismoan eta enpirismoan oinarritu zen idealismo traszendentala sortzeko. Kanten ustez, jakintza zientifikoa izateko bi baldintza behar dira:
- Elementu materialak: Esperientziatik datozenak.
- Elementu formalak: Ni epistemologikoak dituen a priorizko baldintzak (espazioa, denbora eta kategoriak).
Ondorioak
- Metafisika ez da zientzia: Elementu enpirikoa falta zaiolako.
- Iraultza kopernikarra: Ni ezagutzaileak rol aktiboa dauka.
- Ilusio traszendentala: Gizakiak jainkoari eta arimari buruzko jakintza zientifikoa izateko nahia du.
Kontzeptu Gakoak
- Adingabetasuna: Gidaritza edo tutoreen mendekoa den egoera.
- Argitzea (Ilustrazioa): Nork bere kabuz eta autonomoki pentsatzea.
- Askatasuna: Ilustraziorako ezinbesteko baldintza.
- Arrazoia: Gizakien berezko dohain naturala.