Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak: Descartes eta Pentsamendu Modernoa
Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak
Arrazionalismo modernoa XVII. mendean sortutako korronte filosofikoa da, René Descartes-en eskutik. Jakinduria osoaren abiapuntua aurkitzen zen, non inola ere zalantzan jar ez zitekeen zerbait aurkituz.
Descartes eta Lehen Egiazko Ebidentzia
Descartesek, honen bila aritu zenean, lehen egiazko ebidentzia aurkitu zuen: "Pentsatzen dut, beraz, banaiz". Hau substantzia pentsatzailean (res cogitans) aurkitu zuen. Horrek eman zion bere burua zer den aurkitzeko abiapuntua: pentsatzean datzan zerbait da. Abiapuntu hori ziurtasun osoz finkatu ondoren, Descartesek Jainkoaren (res infinita) eta mundu fisikoaren (res extensa) existentziak deduzitu zituen. Substantzia horiek erabat autonomoak zirela zioen. Horrek esan nahi du errealitate fisikoan ez dagoela beste substantzien interbentziorik, beraz, modu mekanikoan funtzionatzen dutela.
Metodo Axiomatiko Deduktiboa
Ondoren, hiru substantzia horiek ezagutzeko metodo egokia aurkitu zuen: abiapuntu ziurretatik abiatuta, ziurtazunezko ezagutza berriak eskuratzeko metodoa. Baldintza hauek betetzen zituen metodoa, metodo deduktiboa da.
Arrazionalismoaren Ezaugarri Nagusiak
- Erabateko konfiantza giza arrazoimenean: Arrazoimena da gizakiak egia aurkitzeko duen fakultate bakarra. Ezagutza berriak lortzeko erabili behar den bidea da.
- Jatorrizko ideien existentzia: Egiaren oinarri diren edukiak edo ideak dituela giza adimenak. Ezagutza, beraz, apriorizkoa da: adimenaren jatorrizko izaera duten ideia horietatik abiatuta eta metodo deduktiboa erabiliz egietara iritsiko da.
- Metodo axiomatiko deduktiboa: Matematikak duen metodo axiomatiko deduktiboa erabiliz bi helburu bereganatzen ditu: akatsik ez izatea eta zientzia guztiak eredu bakarrera ekartzea.
- Gizakiaren ikuspegi dualista: Gizakia bi alderdi autonomoz osatzen da. Gorputza, gizakiaren parte da bizirik dagoenean, eta arima gizakiaren benetako ni da.
- Mekanizismoa: Descartes-en arabera, errealitate fisiko guztia inolako helbururik ez duen tresna mekaniko bat da.
Beste arrazionalista batzuk: Leibniz, Spinoza, Wolf, Malebranche...