Moralaren bereizketak: Etika, Egitura eta Autonomia

Filosofia eta etika2,25 KB

Moralaren bereizketak

Etika eta morala

  • Morala: Gizarte batean eta garai jakin batean indarrean dagoen jarrera eta arau multzoa da. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da eta pertsonengan kanpoko agindu edo inkontzienteko beharra bezala eragiten du. Arau formal, publiko eta esplizituen bidez adierazten da. Motak: jainkoa, giza natura, gizartea eta nahimena.
  • Etika: Gizarte batean indarrean dagoen moralari buruzko hausnarketa pertsonala eta filosofikoa da. Moral batean oinarrituta, pertsonak onartu ahal dituen arauak dira, bere hausnarketa eta erabakitzeko gaitasuna abiapuntu hartuz. Etikak pertsonaren jarreran eragina du, baina eragin hori pertsonaren barrutik, kontzientziatik, gogotik eta borondatetik dator.

Morala edukia eta egitura gisa

Morala egite sozial bat da, gizarte batean indarrean dauden arau eta ereduak. Morala eduki gisa, arau-corpus zehatz horiek dira. Morala egitura gisa, aldiz, gizakien ezaugarri bat da: ekintzaren beharra, aukeratzeko beharra eta justifikatzeko beharra gizakiaren egoera da.

Beraz, morala egitura gisa etika antzekoa da: gizakiak bere gizartean dagoen moralaren aurrean jarrera bat izan behar du, bai jarraitzeko, bai ukatzeko. Gizakiok arau batzuk dauzkagu (morala eduki gisa) eta behartuta gaude egitera edo ez egitera (morala egitura gisa).

Moral autonomoa eta heteronomoa

Batzuentzat benetako morala autonomoa da: morala aski denean, errealitatearen beste osagaiak hartu gabe, moral independentea da. Morala purua da eta arauak ez dira errespetatzen helburu batzuk lortzeko, etekinak ateratzeko edo zigorrak ekiditeko. Moral honen jokatzeko arrazoia purua da: eginbeharrari zor zaion errespetua besterik ez. Moralaren funtsa arrazionala da: gure arrazoiak egin behar dena esaten digu. Moral autonomoa izango da nahimenak bere buruari legea edo araua ematen dionean.

Moral heteronomo batean, legearen oinarria subjektuaren baitatik kanpo dago. Arau moralak beste norbaitek edo zerbaitek ematen dizkio subjektuari.

Moral autonomoak askatasuna, burujabetza eta enpatizazioa adierazten ditu; heteronomoak, aldiz, mendekotasuna.

Deskargatu

PDF Word HTML