Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

René Descartes: Arrazionalismoaren Oinarriak eta Metodoa

Filosofia eta etika2,35 KB

René Descartes: Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

René Descartes filosofia modernoaren aita eta arrazionalismoaren sortzailea da. Jesuiten ikastegian ikasi zuen. Filosofian, empirismoaren eta arrazionalismoaren mendea da:

  • Arrazionalistak: Descartes, Spinoza eta Leibniz.
  • Enpiristak: Locke, Hume, Berkeley.

Jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da. Descartesek filosofia berri bat eratu nahi du, matematika eran eraikitako filosofia absolutua; horretarako, arrazoira joko du.

Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak

Descartesen eskutik sortutako mugimendu filosofikoa da, eta bere ezaugarri nagusia ezagutza oro arrazoian sortzen dela baieztatzea da. Ordezkari nagusiak: Nicolas Malebranche, Baruch Spinoza eta Gottfried Wilhelm

...
Jarraitu irakurtzen "René Descartes: Arrazionalismoaren Oinarriak eta Metodoa" »

Nietzscheren Supergizakia: Balioen Transmutazioa eta Hiru Eraldaketak

Filosofia eta etika2,88 KB

Nietzscheren Supergizakiaren Kontzeptua

Supergizakia: Honela mintzatu zuen Zaratustrak liburuan dio Nietzschek Jainkoaren ostean Supergizakiaren bideak zabalduko direla. Darwinen eboluzioari eutsita, gizakiak ere bilakaera izango du eta gizaki eredu berri bat sortuko da, botere nahiaren legeari jarraitzen dion gizakia.

Balore Zaharrak Ezabatu eta Berriak Sortu

Balore zaharrak ezabatzeko nahia eta balore berriak sortzeko nahia da nagusi. Bizitza etengabeko borroka da eta botere nahiak gidatu behar du borroka. Botere nahiak bizitza gidatzen du eta indartsuenen balioak berrezartzen ditu:

  • Gehiago eta hobea izateko joera.
  • Ondokoa garaitu beharra.
  • Bizirik irauteko konkistak egin.

Balioen transmutazioa egiteko, gizakia gainditu behar da eta Supergizakira...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Supergizakia: Balioen Transmutazioa eta Hiru Eraldaketak" »

Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak

Filosofia eta etika2,62 KB

Ilustrazioaren definizioa: Adingabetasunetik irtetea

Ilustrazioa gizakia bere erruzko adingabetasunetik ateratzea da. Arrazoia erabiltzen ez duenak tutore bat behar du bere ordez pentsatzeko. Erregea, apaiza edota tradizioa dira gure ordez pentsatzen dutenak.

Ilustrazioa gauzatzeko oztopo nagusiak

Alferkeria eta koldarkeria dira gizakiaren zati handi bat adingabe izatearen arrazoi nagusiak; bi faktore hauek dira Ilustrazioa hedatzeko oztopo nagusiak. Gizaki alper eta koldar horien ordez, tutoreek ematen dute iritzia. Adingabetasunean bizitzea erraza da, zeure buruaz jardun beharrik ez duzulako.

Ilustrazioa gertatzen ari den momentuan, tutoreek mehatxatu egiten zaituzte arriskua erakutsiz, pauso hori ematera ausart ez zaitezen. Kantek, ordea, ausartzeko...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kant: Zer da Ilustrazioa? Definizioa eta Gakoak" »

Intelektual Garrantzitsuen Ikuspegiak: Arrazoimenaren Azpian

Filosofia eta etika2,85 KB

Mendeko intelektual hauek diotenez, arrazoimena mozorro bat da, arrazoimena bera baino sakonagoak diren bulkadak estaltzen edota justifikatzen dituena.

  • Marxek adierazten duen bulkada irrazionala, arrazoimenak justifikatu edo estali nahi duena, materialismo historikoa da.
  • Nietzschek adierazten duena, botere nahia da.
  • Freudena, berriz, inkontzientean dauzkagun erreprimitutako nahiak edo frustrazioak dira, gehienbat sexualak.

Darwinentzat ere gizakiaren arrazoimena ez da jatorrizkoa den zerbait, baizik eta biziraupenerako borrokan garatutakoa.

1.1. Charles Darwin (1809-1882)

Darwinen teoriaren arabera, gizakia, biologiaren ikuspuntutik, animalia bat gehiago da besteen artean. Animaliak eta, oro har, izaki bizidun guztiak, aurreko espezieen eboluzioaren...

Jarraitu irakurtzen "Intelektual Garrantzitsuen Ikuspegiak: Arrazoimenaren Azpian" »

Kanten Ezagutzaren Teoria: Arrazionalismoa eta Enpirismoaren Sintesia

Filosofia eta etika2,44 KB

Ezagutzaren Teoria

Epistemologiak "Nola ezagutu ziurtasunez?" galderari erantzuten dio. Filosofia Modernoaren galderarik garrantzitsuena izan zen, eta bi eskola nagusi eratu ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa. Kant dugu Arrazoi Hutsaren Kritika liburuaren idazlea, Filosofia Modernoaren azken filosofo garrantzitsuena. Kanten filosofia garrantzitsua da arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia egin zuelako.

Eskolen Arazoak

Aipatutako eskola bakoitzak arazo bat zuen. Arrazionalismoak dogmatismora eramaten du, ez dituelako arrazoiaren ahalmenaren mugak aztertzen. Enpirismoak, berriz, eszeptizismora eramaten gaitu, ezagutza unibertsala eta beharrezkoa ezinezkoa delako inpresioetan soilik oinarritzen bagara.

Kanten Filosofiaren Oinarriak

Kantek...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Ezagutzaren Teoria: Arrazionalismoa eta Enpirismoaren Sintesia" »

Nietzschen Filosofia: Nihilismoa eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,46 KB

Gure filosofoarentzat ez dago halako errealitate aldaezinik, ezta subjektu unibertsalik ere, subjektua beti banakoa delako. Gainera, kontzeptu unibertsalak “abstrakzioak” dira, eta partikularren berezitasunak baztertzen dituzte. Ondorioz, kontzeptuak ez dira “egia”, egia subjektu partikular baten ikuspuntua delako. Nietzscherentzako garrantzitsua da egia horrek bizitzaren aldekoa den ala ez jakitea. Egiaren erabilera hau “pragmatikoa” deitzen da, ez duelako errealitatea adierazteko asmorik. Nietzscheren ustez, kontzeptuen bidez metaforak dira “egia” azaltzeko modurik onena, metaforak esanahi bat baino gehiago dituztelako, eta, horrela, perspektibismoa gordetzen dute. Gainera, metafisikaren ordez artea hobesten du, eta adimenaren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzschen Filosofia: Nihilismoa eta Supergizakia" »

Wittgensteinen Etika eta Lengoaiaren Mugak: Analisia

Filosofia eta etika1,98 KB

1. Zientzia eta Lengoaia

Zientzia lengoaia zehatz baten bitartez adierazi daiteke. Etika, aldiz, ezin daiteke lengoaiaren bidez adierazi, ezin delako konprobatu.

Zentzu naturalak

Wittgensteinen arabera, zientziak gertakari errealak adierazten dituzte; hau da, atzean erreferente bat dute, enpirikoki egiaztatu daitekeena. Gertakari horiek objektuen konbinaketak dira, eta hitzen bidez adierazten ditugu; horrek sortzen ditu objektuen arteko harremanak. Hitzen konbinaketek, berriz, proposizioak sortzen dituzte.

Etika

Giza espirituaren joera sakoneko dokumentu baliotsua da. Ez da zientzia bat eta ezin da irakatsi hitzen bidez, hitzek egiaztatu daitekeena adieraztean soilik dutelako zentzua. Honek ez du esan nahi garrantzitsua ez denik; ezagutza bat ez...

Jarraitu irakurtzen "Wittgensteinen Etika eta Lengoaiaren Mugak: Analisia" »

Mendebaldeko Etikaren Jatorria: Homerotik Estoikoetara

Filosofia eta etika2,62 KB

Homero eta Sokrates: Etikaren Hastapenak

Homeroren poemak: Bertuteak eta komunitatea

Mendebaldeko etika Grezian sortu omen zen, Homeroren poemen bidez. Poemak ez dira filosofikoak, literarioak baizik, baina nolabaiteko mundu moral bat agertzen dute (Iliada eta Odisea). Morala hiru elementutan agertzen da:

  • Balio duen zerbait egitea zen ona (Troia).
  • Bikaintasuna hartzen zen bertutetzat (Arete).
  • Onena (aristos) izatea.

Moralaren aldetik, ongi jokatzea komunitateari zerbitzu bat eskaintzea da.

Sokratesen jarrera eta ekarpena

Sokrates mendebaldeko etikaren sortzailea da. Gizakia gizartean nola garatzen zen aztertu nahi zuen. Atenas demokrazia bilakatu eta gero, oso garrantzitsua zen hezkuntza eta elokuentzia izatea. Sofistek, hezkuntzatik dirua ateratzen...

Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko Etikaren Jatorria: Homerotik Estoikoetara" »

Wittgensteinen Filosofiaren Funtzioa: Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak

Filosofia eta etika2,19 KB

Wittgenstein: Filosofiaren Funtzioa

Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak

Wittgensteinen filosofiari buruzko ikuskera aldatu egiten da liburu batetik bestera. Ikus dezagun:

Tractatus Logico-Philosophicus

Tractatus-ean, filosofia ez da zientzia bat: proposizio filosofikoak zentzugabeak direnez, hizkuntzaren ulermen ezak sortzen ditu. Filosofiaren zeregina ez da “sistema” bat egitea, hizkuntzaren mugak argitu behar ditu, argi eta garbi egon dadin zer esan daitekeen zentzuz eta zer ez. Zientziari buruzko zeregina da, proposizio zientifikoen zentzu logikoa argitzea helburu duena, eta hizkuntzaren analisi logikoa erabiltzen du horretarako. Hizkuntzaren mugek munduaren mugak adierazten dituzte: ez dakigunaz, hobe isilik egotea. Wittgensteinek isiltasun...

Jarraitu irakurtzen "Wittgensteinen Filosofiaren Funtzioa: Tractatus eta Ikerketa Filosofikoak" »

Filosofiaren Oinarrizko Galderak: Bertutea, Zoriontasuna eta Etika

Filosofia eta etika2,51 KB

Zertan datza Bertutea Homeroren poemetan?

  • Balio duen zerbait egitea zen ona.
  • Bikaintasuna hartzen da bertutetzat.
  • Zerbitzu onenak eskainiz nabarmentzen saiatzen zena zen gizaki ona, eta, beraz, onena zen.

Zertan datza Sokratesen maieutika?

Sokratesek maieutika esaten zion bere metodoari. Emaginen artea zen maieutika; oraingo honetan, beraz, egia mundura ekartzeko artea.

Nolakoa da zoriontasuna Aristotelesen ustez?

Giza jarduera guztiak helburu jakin bat lortzeko egiten badira eta helburu hori beste batzuen mende badago, helburuak bitartekoak direla esan nahi du, beste guztien arrazoi den azken helburua lortzeko bitartekoak, hain zuzen.

Zertan datza zoriontasuna zinikoen arabera?

Zinikoen arabera, zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza,...

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarrizko Galderak: Bertutea, Zoriontasuna eta Etika" »