Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kant eta Metafisika: Zientzia ala Joera Naturala?

Filosofia eta etika2,92 KB

Lehenik eta behin, Immanuel Kantek metafisika ulertzeko bi moduren artean egindako bereizketa aipatuko dugu.

Metafisika ulertzeko bi bideak

  • Metafisika, joera natural gisa: Hau da, gizakiek ekintza metafisikoari buruzko funtsezko auziak argitzeko duten joera. Ikuspegi horretatik, metafisika oso aspaldikoa eta unibertsala da.
  • Metafisika, diziplina akademiko gisa: Horren haritik, Kantek metafisika ulertzen zuen jada aztertu dugun ikuskera tradizionalaren arabera, metafisika orokorraren eta metafisika bereziaren arteko bereizketa hartuta.

Horrenbestez, paradoxa baten aurrean gaude: jarrera natural gisa, metafisika beharrezko zeregina da.

Zientzia eta fenomenoak

Kanten argudiaketa da zientziak fenomenoak aztertzen dituela; hau da, zentzumenek zuzenean...

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Metafisika: Zientzia ala Joera Naturala?" »

Errealitatea Filosofian eta Bioetikan: Parmenidesetik Enbrioiaren Auzira

Filosofia eta etika2,83 KB

Errealitatearen Kontzeptua Filosofian

Errealitatea muin-muinean zer den jakitea da, horixe da ikuskera honi ganoraz heltzeko gakoa.

Errealitatea naturarekin identifikatu zuten filosofoek. Munduan diren gauza guztien sorburua da natura, eta aldaketak aldaketa, bere horretan beti irauten du.

Parmenides: Izatea, Unibertsoaren Iraupena

Errealitatea zer den jakin nahi horrek bultzatuta, Parmenidesek zera adierazi zuen: izatea bera dela unibertsoan bere horretan irauten duena. Honen iritziz, gauza guztiak izatean egiten dute bat. Horregatik, gogora dakargun edozer gauzak izatea duelako, gizakiok ez gara ez-izatea pentsatzeko gai.

Platon: Ideiak eta Benetako Ezaguera

Garrantzi ontologiko handieneko errealitateak ideiak edo formak direla esan zuen Platonek....

Jarraitu irakurtzen "Errealitatea Filosofian eta Bioetikan: Parmenidesetik Enbrioiaren Auzira" »

Bizitzaren Dinamismoa eta Metafisikaren Beharra

Filosofia eta etika2,76 KB

Bizitzaren dinamismoa

Dilthey filosofoaren ustez, bizitza da gizon-emakumeontzat edozertarako abiapuntua. Bizitzaren alderdi biografikoaz ari zen Dilthey eta ez alderdi biologikoaz; honekin bat egiten dute Ortega y Gassetek eta Nietzschek. Nietzscheren ustez, bizitza errealitate historiko eta finitua da.

Horretarako, kontzeptu-sistema bat eraikitzen dugu bizitzako galdera handiei erantzun nahirik: Zer da bizitza? Bere zentzua eta zergatia.

Metafisikaren beharra

Kritikek adierazten dute jakintza metafisikoa desagertu egin dela edo ez dela baliozkoa. Horrek jakintza zaharkitua dela esan nahi al du? Orain galdera horri erantzuna emango diogu:

Immanuel Kant eta metafisika

Immanuel Kantek metafisika ulertzeko bi modu bereiztu zituen:

  • Metafisika joera natural
...
Jarraitu irakurtzen "Bizitzaren Dinamismoa eta Metafisikaren Beharra" »

Zer da filosofia? Definizioa, ezaugarriak eta alderaketa

Filosofia eta etika2,41 KB

Zer da filosofia?

Filosofia hitzak "jakinduria-zaletasuna" esan nahi du. Bi zentzu desberdinetan erabili daitekeela adierazi beharra dago: filosofia diziplina akademiko bat da (teorikoa) eta ikerketa-jarduera berezia ere bada (praktikoa).

Diziplina akademikoa den aldetik, filosofia ezagutza-multzo bat da. Jarduera bat den aldetik, guztioi sortzen zaizkigun galdera nagusien erantzun arrazionalak bilatzen saiatzen da. Filosofian garrantzitsuena nork bere buruari galderak egitea da, eta modu arrazionalean erantzuten saiatzea.

Filosofiaren ezaugarri nagusiak

  • Arrazionala: Filosofiak erantzun arrazionalak bilatzen ditu; argudiozko azalpenak aurkitu nahi ditugu, gure erantzunak behar bezala justifikatzeko.
  • Unibertsala: Filosofiak erantzun unibertsalak
...
Jarraitu irakurtzen "Zer da filosofia? Definizioa, ezaugarriak eta alderaketa" »

Egiaren Teoriak: Ikuskera Klasikoak eta Modernoak

Filosofia eta etika2,77 KB

Egia Elkarrekikotasun Gisa

Definizioa

Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko egokitzapena.

Oinarrizko elementuak

Ezagutzaren jarduera osatzen duten oinarrizko elementuak:

  • Subjektua (zerbait pentsatu edo baieztatzen duena)
  • Objektua (subjektuari zuzentzen zaion hura)

Beraz, pentsatu edo esaten denak eta badaudenek edo gertatzen direnek bat egiten dutenean, egia dago.

Zailtasunak

Teoria horrek zenbait arazo ditu:

  • Ez du ematen prozedura argirik pentsatuaren eta errealitatearen artean elkarrekikotasunik baden ikertzeko.
  • Teoria honek faltsutasun irizpide bikoitz bat dakar.

Egiaren Teoria Pragmatista

Aurresuposizioak

Bi gauza hauek aurresuposatzen ditu:

  1. Pertsonok sinesten ditugun baieztapenak egiazkotzat jotzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Egiaren Teoriak: Ikuskera Klasikoak eta Modernoak" »

Neptuno, Grabitazioa eta Unibertso Ikuskeraren Ondorioak

Filosofia eta etika2,35 KB

Neptuno planetaren aurkikuntza eta grabitazioaren froga

Neptuno planetaren aurkikuntzak Newtonen legeak, eta bereziki grabitazio unibertsalaren legea, benetakoak direla frogatu zuen. Lege horiek jarraituz, bi astronomo desberdinek, bakoitzak bere aldetik, Eguzki sisteman ezagutu gabeko planeta bat zegoela ondorioztatu zuten:

  • Adamsek 1845eko irailean aurresan zuen.
  • Le Verrierrek 1845eko azaroan aurresan zuen, bere orbita kalkulatu, eta aurkitzeko zeruaren zein norabidetan begiratu behar zen esan zion Galle-ri.

1846ko irailean, Gallek planeta berria aurkitu zuen Le Verrierrek esan zion tokitik gradu batera bakarrik. Planeta berriari Neptuno izena jarri zitzaion. Gertakizun hori grabitazio unibertsalaren legea benetakoa dela frogatzen duen froga indartsu...

Jarraitu irakurtzen "Neptuno, Grabitazioa eta Unibertso Ikuskeraren Ondorioak" »

Etika vs Zientzia: Wittgenstein, Platon eta Neopositibismoa

Filosofia eta etika3,28 KB

Wittgensteinen ikuspegia

Wittgensteinen arabera, etikak ez du ezer gehitzen gure munduari buruzko ezagutzari; izan ere, etikak ez du mundu fisikoari buruz hitz egiten eta ez ditu benetako gertakariak deskribatzen. Hori ordez, absolutuari buruzko balorazioak ematen ditu, balio-absolutuari buruzko proposizioez osatuta dagoelako. Era berean, mistikoa izatea sinez, Wittgensteinek etika mistikoaren eremuaren barruan kokatzen du. Nahiz eta etika zientzia ez izan, bizitzari buruz hitz egiterakoan guztiz beharrezkoa da, bizitzaren benetako garrantzia nabarmentzen eta balorazio sakonak ematen dituelako.

Platon eta Nietzsche: ongiaren eta bizitzaren balorazioa

Zentzu berean, Platonek ere hitz egin zuen ongiari buruz. Haren arabera, ongia haraindiko kontzeptua
...
Jarraitu irakurtzen "Etika vs Zientzia: Wittgenstein, Platon eta Neopositibismoa" »

Descartesen Filosofia: Kontzeptuak, Garrantzia eta Kritikak

Filosofia eta etika5,64 KB

Descartesen Kontzeptu Gakoak

Argitasuna

Iluntasunaren kontrakoa dena. Nabaritasunak duen ezaugarrietako bat. Adi dagoen izpirituari berehala agerian aurkezten zaion ideia izango da argia.

Arima (Res Cogitans)

Aristotelismoan eta eskolastikan, materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio substantziala. Descartesengan oraindik gehiago azpimarratzen da giza arimaren espiritualtasuna. Nia. Berak egin nau naizena. Gorputzetik guztiz independentea. Ez du gorputzaren beharrik existitzeko. Gure arima da animaliengandik bereizten gaituena. Substantzia pentsatzailea edo Res Cogitans. Arimaren berezko ekintza pentsatzean datza.

Arrazoia, Arrazoimena, Adimena

Gizakiak errealitatea ezagutzeko daukan berezko ahalmena. Ezagutzaren iturri fidagarria. Arrazoirik...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen Filosofia: Kontzeptuak, Garrantzia eta Kritikak" »

Aristoteles eta Hilemorfismoa: Platonen Ideien Teoriaren Kritika

Filosofia eta etika3,16 KB

Aristotelesen ustez, mundu sentikorra soilik existitzen da; mundu bakar bat existitzen dela, eta hori gure bizilekua den mundua dela. Ideien mundua ez da hemendik at existitzen, baizik eta ideiak mundu honetan daude. Aristotelesen jarrera Platonen idealismoaren aurrean errealista da.

Hilemorfismoa

Existitzen diren izaki guztiak materialak dira eta zentzumenez ezagutzen ditugu. Baina izaki bakoitzak bi atal ditu, bi alderdi nagusi:

  • Materia: Ezin da definitu, zeren eta zerbait esaten dugunean definizio hori forma baita. Definiezina da, baina gauza bat errealitatean existitzeko behar-beharrezkoa da. Ez dago forma materiarik gabe, baina ez dago ere materia formarik gabe.
  • Forma: Izaki batek dituen ezaugarri guztiak: zer den eta nolakoa den. Izaki bati
...
Jarraitu irakurtzen "Aristoteles eta Hilemorfismoa: Platonen Ideien Teoriaren Kritika" »

Tomas Akinokoaren Bost Froga eta Fedea-Arrazoimena

Filosofia eta etika2,48 KB

Bide Tomistak: Jainkoaren Existentziaren Froga

Tomas Akinokoaren bost frogek Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio eskema orokor bat jarraitzen dute:

  • Abiapuntua: Esperientziazko gertakari bat.
  • Muga: Menpeko kausen segidan infinitura arte igaro ezina.
  • Ondorioa/Helmuga: Kausatu gabeko Lehenengo Kausa (Jainkoa) existitzen da.

Jainkoaren Existentziarako Bost Froga

  1. Mugimenduarena (Aristotelesen eragina)

    Munduan mugimendua dago; mugitzen ari den oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin baita berez mugitu. Mugimenduaren hasiera infinitura ezin denez jo, Lehen Motor bat onartu behar da, zeinari Jainkoa deitzen diogun.

  2. Kausa Arazlearena (Aristotelesen eragina)

    Kausa oro bere aldetik kausatua da, eta hori beste batek kausatua, eta horrela infinituraino

...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Bost Froga eta Fedea-Arrazoimena" »