Descartes eta Hume: Moralaren Ikuspegi Arrazionala eta Sentimentalista
Descartes eta Hume: Moralaren Ikuspegiak
Bi filosofoek, ikuspuntu ezberdinetatik landu zuten morala: Descartesek ikuspuntu arrazionaletik, eta Humek sentimenduetan oinarrituta, nahiz eta arrazoimena alde batera ez utzi.
Descartesen Morala: Arrazoiaren Nagusitasuna
Descartesen ustez, morala giza jokabidea arautzen duen arau-multzoa da. Moral perfektuena, betikoa, ezagutza unibertsala eskuratu eta gero lortuko da. Hortaz, hau lortu bitartean, behin-behineko morala proposatu zuen. Hau 3 arautan oinarritzen da:
Behin-behineko Moralaren Hiru Arauak
- Konformismo soziala: Tokiko ohiturak, sinesmenak, kultura... errespetatzea eta iritzi moderatuei jarraitzea.
- Determinazioa erabakietan: Erabaki bat hartutakoan, ziurtasunez aurrera egin, erabakia zuzena dela sinetsiz.
- Egiaren etengabeko bilaketa: Gizakia arrazionala denez, behar etikoak ditu.
Ezagutza unibertsala lortu zuenean, behin betiko moralari ekin zion. Bertutetsuak eta askeak izateko, arrazoiari ebidenteki on bezala agertzen zaiona hartu behar dugu kontuan (gure borondateak). Gainera, Descartesek sentimenduak eta emozioak bereizi zituen; emozioek ariman eragina zuten.
Humeren Morala: Sentimenduen Oinarria
Humeren morala arrazionalistenari egindako kritikatik dator. Berak argi zeukan gizakioi ekintzak axola zaizkigula eta, hortaz, askotan epaitzen ditugula.
Arrazoian Oinarritutako Moralaren Kritika
Humeren ustez, morala arrazoian oinarrituz gero, horrelakoa izango litzateke:
- Ideien arteko harremanetan oinarrituta: Ekintza guztiak berdinak izango lirateke izaki guztientzat.
- Ezagutza faktiko modukoan oinarrituta: Bizitza edo bertutearen kausa den zirrara aurkitu beharko genuke.
Hau ez da horrela gertatzen, sentimenduak moralaren oinarria direlako. Ekintza bertutetsuen aurrean, onespen sentimendu atsegina sortzen zaigu, eta biziotsuen aurrean, desatsegina. Gainera, sentimendu hauek, gure interes propioetatik aldentzean, unibertsalak direla ikusiko dugu.
Sinpatia eta Arrazoia
Humerentzat, sinpatia da arrazoia, hau da, bestearen tokian jartzeko gaitasuna. Dena den, Humek ez zuen arrazoia guztiz baztertu; izan ere, baliagarria zaigu erabaki moralak hartzeko (aurreikuspenak egiteko...).
Bertutearen Definizioa
Horrela, Humek bertutea definitu zuen: Ikusleari onespen sentimendu gozagarria ematen dion ekintza edo adimenaren nolakotasun oro da, eta kontrakoa bizioa da.
Ondorioa
Laburbilduz, Descartesek arrazoiaren boluntarismoa hartu zuen oinarritzat eta Humek sentimenduak.