XVII. Mendeko Europa: Krisia, Zientzia eta Arrazionalismoa

Filosofia eta etika2,7 KB

1) Egoera Soziokulturala

XVII. Mendea Europan krisiaren mendea da. Krisi horren zergatiak hurrengoak dira:

  • Kristautasunaren banatzea.
  • Potentziaren arteko etengabeko gerrak.
  • Merkataritza eta ekonomiaren ezegonkortasuna.
  • Aurkakotasun (antagonismo) soziala.

Krisi hori arteetan (pintura, literatura, arkitektura...) islatzen da.

Politika

Monarkiaren absolutismo zentralista eta hirien handitzea suertatzen da.

Zientzia

Zientzien susperraldia gertatzen da:

  • Fisika (Kepler), astronomia (Galileo), medikuntza (Harvey).
  • Unibertsitateko ezagutza ofizialetik kanpo eta kontra egiten zituzten ikerketak.
  • Fisika aristotelikoaren gainbeherakada suertatzen da eta Heliozentrismoaren ezartzea.

Filosofia Modernoa: Arrazionalismoa

XVII. mendeko pentsalariek arrazoian aurkituko dute ziurtasuna. Haien ustez, arrazoiak gorako helburuak lor zitzakeen ondo bideratuta badago.

Zentzumenen bidez jasotzen dugun guztia mesfidantzaz hartzen da. Errealismoa (gauzak diren bezala ezagutzen ditugula pentsatzea) baztertzen da. Ezagutza bera zer den berrikusi behar da.

Arrazionalismo filosofikoaren ezaugarriak:

  1. Arrazoian oinarritutako ezagutzak (esperientzia kontutan hartu gabe) bakarrik dira zientifikoak. Esperientzia sentikorra engainagarria da. Fedea ez da jada gauzak ulertzeko gaitasun nagusia; arrazoia da.
  2. Ideien innatismoa: Ulermena bera da funtsezko printzipioen eta ideien jatorria. Printzipio horiek ez datoz esperientziaren orokortzetik, arrazoiaren berezkoak dira.
  3. Helburua: Arrazoi hutsean oinarritutako zientzia edo filosofia unibertsala lortzea da. Zientzia gizaki guztientzako baliagarria bilatzen dute.
  4. Metodo zuzenezko kezka. Matematikaren metodoa eredu unibertsal bihurtu nahi da zientzia naturalean ez ezik filosofian eta moralean ere aplikatzeko.

2) Bizitza eta Motibazioak (René Descartes)

  • 1596an jaio zen La Haye-n (Frantzian).
  • La Flèche ikastetxean ikasi zuen.
  • Filosofia zientzia guztien gakoa zela nabarmendu zuen.
  • Ikasketak bukatzean armadan sartu zen.
  • Armada utzi ondoren, Espiritua zuzentzeko arauak (1628) idazten hasi zen.
  • Holandara joan zen.
  • 1637an Metodoari buruzko diskurtsoa idatzi zuen.
  • 1641ean Meditazio metafisikoak idatzi zituen.
  • 1644an Filosofia printzipioak idatzi zituen.
  • Stockholmera joan zen eta han 1650ean hil zen, 54 urterekin.

Deskargatu

PDF Word HTML