Filosofiaren Oinarrizko Galderak: Bertutea, Zoriontasuna eta Etika

Filosofia eta etika2,51 KB

Zertan datza Bertutea Homeroren poemetan?

  • Balio duen zerbait egitea zen ona.
  • Bikaintasuna hartzen da bertutetzat.
  • Zerbitzu onenak eskainiz nabarmentzen saiatzen zena zen gizaki ona, eta, beraz, onena zen.

Zertan datza Sokratesen maieutika?

Sokratesek maieutika esaten zion bere metodoari. Emaginen artea zen maieutika; oraingo honetan, beraz, egia mundura ekartzeko artea.

Nolakoa da zoriontasuna Aristotelesen ustez?

Giza jarduera guztiak helburu jakin bat lortzeko egiten badira eta helburu hori beste batzuen mende badago, helburuak bitartekoak direla esan nahi du, beste guztien arrazoi den azken helburua lortzeko bitartekoak, hain zuzen.

Zertan datza zoriontasuna zinikoen arabera?

Zinikoen arabera, zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza, arau eta erakunde guztien gainetik. Zoriontsu izateko beharrezkoa da nork bere burua aski izatea, eta hori aszetismoaren bidez eta nork bere burua menderatuz lortzen da.

Eta estoikoen ustez?

Estoikoen arabera, zoriontasun-iturri bakarra lasaitasuna da, izpirituaren lasaitasuna; haren bitartez, jakintsuak aski du bere burua.

Nola lortzen da zoriontasuna epikureismoaren arabera?

Epikurearren arabera, ongi kalkulatutako gozamenean datza. Jakintsua izango da, beraz, zein plazer diren biziagoak eta iraunkorragoak eta zeinek ez dituzten ondorio mingarriak kalkulatu eta gero, horiek aukeratzen dituena.

Zein da utilitarismoaren printzipio nagusia?

Utilitarismoaren helburua da ahalik eta izaki bizidun gehienentzat ahalik eta zoriontasun handiena lortzea.

Zer forma daukate etika formalen inperatiboek? Zergatik?

Bi motatakoak izan daitezke:

  • Hipotetikoak: "X" lortu nahi baduzu, "Y" egin behar duzu; zoriontasunaren etika.
  • Kategorikoak: "X" egin behar duzu; justiziaren etikak. Mundu osoa behartzen du, "ezin duzu hil" agindu moralak dira; beharrengatik, ez sari edo zigorrengatik.

Zeintzuk dira autonomia moralaren ondorioak etika formalen arabera?

Gizakia, izaki autonomoa eta preziorik gabeko izaki bakarra da. Giza eskubideen oinarria duintasuna da.

Zeintzuk dira balio moralaren ezaugarriak?

  • Balio guztiak positiboak ala negatiboak dira.
  • Balioa eta beharra lotuta daude.
  • Emozio-senak hierarkia objektibo batean antolatuta hautematen ditu balioak.
  • Ontasun morala behe-mailako balio bat egin beharrean goi-mailako bat egin nahi izatean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML