Wittgensteinen Etika eta Lengoaiaren Mugak: Analisia
1. Zientzia eta Lengoaia
Zientzia lengoaia zehatz baten bitartez adierazi daiteke. Etika, aldiz, ezin daiteke lengoaiaren bidez adierazi, ezin delako konprobatu.
Zentzu naturalak
Wittgensteinen arabera, zientziak gertakari errealak adierazten dituzte; hau da, atzean erreferente bat dute, enpirikoki egiaztatu daitekeena. Gertakari horiek objektuen konbinaketak dira, eta hitzen bidez adierazten ditugu; horrek sortzen ditu objektuen arteko harremanak. Hitzen konbinaketek, berriz, proposizioak sortzen dituzte.
Etika
Giza espirituaren joera sakoneko dokumentu baliotsua da. Ez da zientzia bat eta ezin da irakatsi hitzen bidez, hitzek egiaztatu daitekeena adieraztean soilik dutelako zentzua. Honek ez du esan nahi garrantzitsua ez denik; ezagutza bat ez izan arren, pertsonentzat garrantzi handikoa da.
Iruzkina
Testu hau Wittgensteinen "Hitzaldi bat etikaz" mintzaldiaren zati bat da. Bertan, Wittgenstein-ek dio etika ez dela zientzia edo ezagutza bat eta ezin dela irakatsi. Bere arabera, etika ezin da hitzen bidez azaldu:
- Hitzek zentzua izan dezaten, erreferente bat duten gertakariak adierazi behar dituzte (egiaztagarriak).
- Hitz hauen konbinazioek proposizioak eratzen dituzte.
- Hitzek eta objektuek harremana dute.
Hitz hauek etika azaldu ezin dutenez, lengoaia mugatuta dagoela esan dezakegu. Lengoaian balio erlatiboko judizioak baino ez dira sartzen, eta Wittgensteinen planteamenduan judizio etikoek balio absolutukoak izan behar dute.
Poeten iritziz, etika edo beste motatako sentimenduak (adibidez, amodioa edo tristura) hitzen bidez adierazi daitezke. Ez da erraza, baina metaforen bidez sentimendu horiek adieraztea lortzen dutela uste da. Nire iritziz, etika edo sentimenduak hitzen bidez zehatz adieraztea ez da posible, gauza subjektiboak direlako eta bakoitzaren ikuspuntuaren araberakoak direlako. Beraz, Wittgensteinen planteamenduari ondo deritzot.