Kanten Ezagutzaren Teoria: Arrazionalismoa eta Enpirismoaren Sintesia

Filosofia eta etika2,44 KB

Ezagutzaren Teoria

Epistemologiak "Nola ezagutu ziurtasunez?" galderari erantzuten dio. Filosofia Modernoaren galderarik garrantzitsuena izan zen, eta bi eskola nagusi eratu ziren: arrazionalismoa eta enpirismoa. Kant dugu Arrazoi Hutsaren Kritika liburuaren idazlea, Filosofia Modernoaren azken filosofo garrantzitsuena. Kanten filosofia garrantzitsua da arrazionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia egin zuelako.

Eskolen Arazoak

Aipatutako eskola bakoitzak arazo bat zuen. Arrazionalismoak dogmatismora eramaten du, ez dituelako arrazoiaren ahalmenaren mugak aztertzen. Enpirismoak, berriz, eszeptizismora eramaten gaitu, ezagutza unibertsala eta beharrezkoa ezinezkoa delako inpresioetan soilik oinarritzen bagara.

Kanten Filosofiaren Oinarriak

Kantek arrazoiaren analisia egin zuen, eta bere galdera nagusia "Zer da gizakia?" zen. Galdera hau hiru azpi-galderatan zatitu zuen:

  • Zer ezagut dezaket?
  • Zer egin behar dut?
  • Zer espero dezaket?

Galdera horiei erantzuna emateko, ezagutzaren teoria garatu zuen.

Arrazoiaren Erabilerak eta Judizioen Sailkapena

Arrazoiak bi erabilera ditu: teorikoa eta praktikoa. Arrazoi praktikoan inperatiboak ditugu, eta teorikoa judizioen bidez adierazten da. Judizio bat subjektu batez predikatzen den zerbait da. Judizio hauek bi modutara sailkatu daitezke:

  • Subjektu eta predikatuaren arteko erlazioen arabera (judizio analitikoak eta sintetikoak).
  • Esperientziaren arabera (a priorizko eta a posteriorizko judizioak).

Judizio Moten Ezaugarriak

Judizio analitikoetan, subjektuaren kontzeptuan predikatua dago; kontrakoa ezinezkoa da. Judizio sintetikoak, berriz, ez daude subjektuaren kontzeptuan, eta kontrakoa posiblea da. A priorizko judizioak esperientziatik kanpo daude, baina esperientziak ezin ditu ezeztatu; egiazkoak dira beti, unibertsalak eta beharrezkoak. A posteriorizkoak esperientziaren ondoren datoz, eta esperientziak egiaztatzen edo ezeztatzen ditu. Ez dira, beraz, ez unibertsalak ezta beharrezkoak ere.

Judizioen Arazoa eta Kanten Sintesia

Historikoki bi judizio mota nagusi izan dira:

  • Analitikoak eta a priorizkoak.
  • Sintetikoak eta a posteriorizkoak.

Hala ere, arazo bat sortzen da: judizio analitikoak derrigorrezkoak dira, baina ez dute ezer berririk esaten; judizio sintetikoek, berriz, informazio berria ematen dute, baina ez dira derrigorrezkoak.

Deskargatu

PDF Word HTML