Intelektual Garrantzitsuen Ikuspegiak: Arrazoimenaren Azpian

Filosofia eta etika2,85 KB

Mendeko intelektual hauek diotenez, arrazoimena mozorro bat da, arrazoimena bera baino sakonagoak diren bulkadak estaltzen edota justifikatzen dituena.

  • Marxek adierazten duen bulkada irrazionala, arrazoimenak justifikatu edo estali nahi duena, materialismo historikoa da.
  • Nietzschek adierazten duena, botere nahia da.
  • Freudena, berriz, inkontzientean dauzkagun erreprimitutako nahiak edo frustrazioak dira, gehienbat sexualak.

Darwinentzat ere gizakiaren arrazoimena ez da jatorrizkoa den zerbait, baizik eta biziraupenerako borrokan garatutakoa.

1.1. Charles Darwin (1809-1882)

Darwinen teoriaren arabera, gizakia, biologiaren ikuspuntutik, animalia bat gehiago da besteen artean. Animaliak eta, oro har, izaki bizidun guztiak, aurreko espezieen eboluzioaren emaitza dira. Eboluzio hau heriotzaren eta ugalketa sexualaren derrigorrezko ondorioa da.

Espezie bateko banako baten helburu biologikoa ugalketa da, baina banako guztiek ez dute arrakasta bera izaten. Ondorioz, biziraupenerako borrokan, batzuen informazio genetikoa ez da hurrengo belaunaldietara pasatzen edo ez da nagusitzen; beste batzuetan aldiz bai.

Darwinek Jainkoaren inolako erreferentziaren beharrik gabe azaltzen du zergatik egokitzen diren horren ondo izaki bizidunak beren ingurugirora guztiz naturala den eboluzio baten bidez. Darwinen eboluzioaren teoriak ez du frogatzen Jainkorik ez denik: teologo batek esan lezake eboluzioaren mekanismoa Jainkoak diseinatu duela. Baina dagoeneko ez dugu Jainkorik behar mundu biologikoa azaltzeko: Jainkoa gehigarri zalantzagarri bat da, alde batera utz dezakeguna mundu biologikoaren ulermenean ezer galdu gabe.

1.2. Karl Marx (1818-1883)

Marxen arabera kultura egoera ekonomikoaren justifikazioa eta mozorroa da; gizadiaren historian zehar ematen den kulturaren garapenak produkzio-indar harremanen garapena justifikatzen eta mozorrotzen du. Hori da, materialismo historikoaren funtsa.

Produkzio-indar harremanak

Produkzio-indar harreman horietan klase sozial batek produkzioaren jabetza dauka eta beste klase bat menderatzen eta ustiatzen du: klase sozialen arteko borroka honi azpiegitura deitzen dio Marxek. Azpiegitura honek sortzen du kultura, egoera ekonomiko horren justifikazio eta mozorroa. Kulturak eragotzi egiten dio menderatutako klase sozialari alienatua izatearen kontzientzia izaten, eta honenbestez, gizaki modura garatzen.

1.2.2. Alienazio erlijiosoa

Alienazio motak:

  1. Alienazio erlijiosoa.
  2. Beste alienazio motak (testuan jarraitu beharko litzateke).

Nietzsche eta Marx ateoak dira, eta erlijioaren aurka jotzen dute. Marxentzat ilustrazioan hasi zen erlijioaren kritikaren ildo...

Deskargatu

PDF Word HTML