Mendebaldeko Etikaren Jatorria: Homerotik Estoikoetara

Filosofia eta etika2,62 KB

Homero eta Sokrates: Etikaren Hastapenak

Homeroren poemak: Bertuteak eta komunitatea

Mendebaldeko etika Grezian sortu omen zen, Homeroren poemen bidez. Poemak ez dira filosofikoak, literarioak baizik, baina nolabaiteko mundu moral bat agertzen dute (Iliada eta Odisea). Morala hiru elementutan agertzen da:

  • Balio duen zerbait egitea zen ona (Troia).
  • Bikaintasuna hartzen zen bertutetzat (Arete).
  • Onena (aristos) izatea.

Moralaren aldetik, ongi jokatzea komunitateari zerbitzu bat eskaintzea da.

Sokratesen jarrera eta ekarpena

Sokrates mendebaldeko etikaren sortzailea da. Gizakia gizartean nola garatzen zen aztertu nahi zuen. Atenas demokrazia bilakatu eta gero, oso garrantzitsua zen hezkuntza eta elokuentzia izatea. Sofistek, hezkuntzatik dirua ateratzen zuten filosofo taldeak, hori baliatu zuten. Sokratesek, ordea, ez zuen kobratzen; gauzen egia bilatzea zen bere helburu bakarra.

Sokratesi esker badugu zer hausnartu:

  • Morala egia bilatzeko jarrera da.
  • Egia bilatzea dogmatismoaren kontra azaltzea da.
  • Egia aurkitzeko bideak: gogoeta eta elkarrizketa.
  • Maieutika: egia mundura ekartzeko artea.
  • Zoriontsu izateko ongi jardutea ezinbestekoa da (jakindura, bertutea eta zoriontasuna).
  • Ez dago nahita gaizki jokatzearik (Intelektualismo morala).

Zinikoak

Ziniko hitzak (kynikos) "txakurra" esan nahi du. Zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza. Gizakia berez ona da. Naturaren arabera bizi dena da jakintsua; gizarteko konbentzioak baztertzen ditu eta dena kritikatzen du. Zoriontsu izateko, norberak bere burua aske izan behar du, aszetismoaren bidez eta norbere burua menderatuz.

Mugimendu zinikoa Antistenesek sortu zuen (K.a. 450), baina ezagunena Diogenes (K.a. 400) izan zen.

Estoikoak

Estoizismo hitza Stoa Poikile adierazpenetik dator (agorako arkupe margotua). Sortzailea Zenon Zitiokoa izan zen. Jakintsua naturaren arabera bizi dena da, baina horretarako kosmoaren ordena aurkitu behar da. Horretarako, Heraklito Efesokoarengana jo zuten.

Gauzak zerk gobernatzen dituen bilatuz gero, denek duten arrazoi bat dago: patua eta probidentzia. Ondorioa: Gizakiok arrazoi horretan parte hartzen dugunez, jakintsua norberaren emozioak menderatzen eta etorkizunari buruz itxaropen ustelik ez egiten dakiena da. Zoriontasun-iturri bakarra lasaitasuna eta izukaiztasuna dira.

Deskargatu

PDF Word HTML