Nietzschen Filosofia: Nihilismoa eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,46 KB

Gure filosofoarentzat ez dago halako errealitate aldaezinik, ezta subjektu unibertsalik ere, subjektua beti banakoa delako. Gainera, kontzeptu unibertsalak “abstrakzioak” dira, eta partikularren berezitasunak baztertzen dituzte. Ondorioz, kontzeptuak ez dira “egia”, egia subjektu partikular baten ikuspuntua delako. Nietzscherentzako garrantzitsua da egia horrek bizitzaren aldekoa den ala ez jakitea. Egiaren erabilera hau “pragmatikoa” deitzen da, ez duelako errealitatea adierazteko asmorik. Nietzscheren ustez, kontzeptuen bidez metaforak dira “egia” azaltzeko modurik onena, metaforak esanahi bat baino gehiago dituztelako, eta, horrela, perspektibismoa gordetzen dute. Gainera, metafisikaren ordez artea hobesten du, eta adimenaren ordez intuizioa eta irudimena.

Nihilismoaren Ulermena

- Nihilismoa, berez, bi zentzutan ulertzen ahal da: alde batetik, nihilismoa da metafisika platoniarrak eta kristautasunak ekarri zuten bizitzaren kontrako balio-sistema; beste aldetik, nihilismoa da antropozentrismoaren nagusitasunak dakarren balio-sistemaren krisia. Balio absolutuak galdu direnez (Jainkoa, egia, ongia), nihilismoa dugu. Nietzscherentzat, antropozentrismoarekin Jainko kristaua hiltzen da, eta Jainkoaren heriotzarekin gizakiaren norabide aldaketa dator. Orain gizakiak nihilismoan dago, balio zaharrak galdu dituelako baina balio berriak ez dituelako.

Horrela Mintzatu Zen Zaratustra

Prozesu hau “Horrela mintzatu zen Zaratustra” lan famatuan azaldu zuen. Nietzscheren ustez, supergizaki bat etorri behar da nihilismoa gainditzeko, eta hori gerta dadin, espirituak hiru eraldaketa egin behar ditu:

  • Hasteko, balio sistema platoniarra eta kristaua daraman Gamelua dugu, eta agindutakoari men egiten dio.
  • Gamelu hori, ondoren, lehoi bihurtzen da. Lehoi honek ezetz esaten du, eta balio tradizionalak ukatzen ditu. Nahi duena egiten du, askea da.
  • Hala ere, lehoi hau haur bihurtu behar da. Haurrak supergizakiaren aldeko balio sistema berri bat sortzen du, eta errugabetasunean bizi da, senak gidatuta, horren ondorioak eta aurreiritziak kontuan hartu gabe.
Supergizakiaren Emaitza

- Supergizaki honek errealitateari zentzu berria emango dio, Dioniso berriz ekarriko du, eta bizitzaren balioak ez ditu beste mundu batean oinarrituko, lurrera itzuliko da.

Deskargatu

PDF Word HTML