René Descartes: Arrazionalismoaren Oinarriak eta Metodoa

Filosofia eta etika2,35 KB

René Descartes: Datu biografikoak eta testuinguru historikoa

René Descartes filosofia modernoaren aita eta arrazionalismoaren sortzailea da. Jesuiten ikastegian ikasi zuen. Filosofian, empirismoaren eta arrazionalismoaren mendea da:

  • Arrazionalistak: Descartes, Spinoza eta Leibniz.
  • Enpiristak: Locke, Hume, Berkeley.

Jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredua matematika da. Descartesek filosofia berri bat eratu nahi du, matematika eran eraikitako filosofia absolutua; horretarako, arrazoira joko du.

Arrazionalismoaren ezaugarri orokorrak

Descartesen eskutik sortutako mugimendu filosofikoa da, eta bere ezaugarri nagusia ezagutza oro arrazoian sortzen dela baieztatzea da. Ordezkari nagusiak: Nicolas Malebranche, Baruch Spinoza eta Gottfried Wilhelm Leibniz.

Arrazoiaren buruaskitasuna

Arrazoiak, ezagutza lortzeko, ez du beste irizpiderik onartzen: ez tradiziorik, ez federik, ezta autoritaterik ere. Egia zer den edo zer ez den epaitzea arrazoiari bakarrik dagokio. Esperientziak arrazoiari okasioa edo aukera besterik ez dio eskaintzen.

Arrazionalismoaren ezaugarri nagusiak
  • Arrazoian konfiantza: Arrazoian jatorrizko ideiak daude, esperientziatik sortuak ez direnak.
  • Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek sarritan engainatu eta huts egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan.
  • Zientzia unibertsalaren nahitaezkotasuna: Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako. Matematikak a priori eratzen direnez, ezaugarri horiek dituzte.
  • Munduaren arrazionaltasuna: Unibertsoko gertaera orok justifikazio edo kausa bat du; ezer ez da ausaz gertatzen.
  • Ideien innatismoa: Ulermena bera da funtsezko printzipioen eta ideien jatorria, arrazoiaren baitatik sortuak.
Metodoa Descartesengan

Ikasketek Descartes desengainatu egin zuten, eta desengainu hura bere filosofia sortzeko lehen urratsa izan zen. Ikasitako guztiak ez duela ezer balio ondorioztatu zuen, matematikak salbu. Descartesek Metodoaren diskurtsoa lanean metodo ziur baten beharra aldarrikatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML