Tomas Akinokoaren Bost Froga eta Fedea-Arrazoimena

Filosofia eta etika2,48 KB

Bide Tomistak: Jainkoaren Existentziaren Froga

Tomas Akinokoaren bost frogek Jainkoaren existentzia frogatzeko argudio eskema orokor bat jarraitzen dute:

  • Abiapuntua: Esperientziazko gertakari bat.
  • Muga: Menpeko kausen segidan infinitura arte igaro ezina.
  • Ondorioa/Helmuga: Kausatu gabeko Lehenengo Kausa (Jainkoa) existitzen da.

Jainkoaren Existentziarako Bost Froga

  1. Mugimenduarena (Aristotelesen eragina)

    Munduan mugimendua dago; mugitzen ari den oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin baita berez mugitu. Mugimenduaren hasiera infinitura ezin denez jo, Lehen Motor bat onartu behar da, zeinari Jainkoa deitzen diogun.

  2. Kausa Arazlearena (Aristotelesen eragina)

    Kausa oro bere aldetik kausatua da, eta hori beste batek kausatua, eta horrela infinituraino jo ezin dugunez, azken Kausa bat (Jainkoa) existitu behar da.

  3. Kontingentziagatik

    Izaki oro ez da beharrezkoa (kontingenteak gara). Baina existitu behar da Izaki Beharrezko bat (Jainkoa).

  4. Perfekzioen Mailetatik (Neoplatonismoaren eragina)

    Perfekzio graduak daude munduan. Izakien perfekutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du.

  5. Kosmosaren Ordenatik (Froga Teleologikoa - Estoikoen eragina)

    Unibertsoan ordena dago eta helmuga baterantz doa. Beraz, Goi Adimen bat (Jainkoa) existitu behar da helmuga hori ezartzeko eta adierazteko.

Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoimena

Erdi Aroan Aristotelesen berraurkitzeak garrantzia handia izan zuen, izan ere, ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoa konpondu zen aristotelismoari esker.

Tomasen ustez, filosofiaren arrajonalitatea eta sinesmenaren fedea elkartu egin behar ziren. Honek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe.

Aristotelismoan, ezagutza esperientziatik hasi behar da eraikitzen, giza adimena materiari lotuta dagoelako eta arrazoi bideak zentzumenekin harremanetan daudelako. Beste modu batera esanda, behetik gora ibili behar da; behe ezagutzatik, goragoko ezagutzara.

Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu, bide hau jarraitu behar da, izan ere, sinesmena goi argiz eratutako jakinduria iturria da.

Deskargatu

PDF Word HTML