Egiaren Teoriak: Ikuskera Klasikoak eta Modernoak

Filosofia eta etika2,77 KB

Egia Elkarrekikotasun Gisa

Definizioa

Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko egokitzapena.

Oinarrizko elementuak

Ezagutzaren jarduera osatzen duten oinarrizko elementuak:

  • Subjektua (zerbait pentsatu edo baieztatzen duena)
  • Objektua (subjektuari zuzentzen zaion hura)

Beraz, pentsatu edo esaten denak eta badaudenek edo gertatzen direnek bat egiten dutenean, egia dago.

Zailtasunak

Teoria horrek zenbait arazo ditu:

  • Ez du ematen prozedura argirik pentsatuaren eta errealitatearen artean elkarrekikotasunik baden ikertzeko.
  • Teoria honek faltsutasun irizpide bikoitz bat dakar.

Egiaren Teoria Pragmatista

Aurresuposizioak

Bi gauza hauek aurresuposatzen ditu:

  1. Pertsonok sinesten ditugun baieztapenak egiazkotzat jotzeko joera dugula.
  2. Pertsonok sinesmen bat egiazkotzat hartzen dugula arazo bat konpontzeko erabilgarria denean, hau da, giza beharrak asetzea denean.

Ezaugarriak

Teoria Pragmatistak egiaren ulermenari alderdi praktiko bat eransten dio. Egiaren ikuskera dinamikoa da; egiak baieztapenak frogatuz egiten dira. Ez daude egia finko eta behin betikoak.

Zailtasunak

  • Batzuetan pertsonek sinesten dituzten esakuneak erabiltzeari uzten diote.
  • Esakune bati buruz badakigu faltsua dela, baina arrakastaz funtzionatzen duela.
  • Esakune bat egiazkotzat jo dadin, beharrezkoa da egiaz haren baliagarritasuna frogatzea.

Ordezkari garrantzitsuena: William James.

Egiaren Teoria Adostasunezkoa edo Dialogikoa

Oinarrizko printzipioak

Hiru printzipio hauetan oinarritzen da:

  1. Pertsona batek esakune bat egiazkoa dela dioenean, arrazoibide eta argudioak dituela, bai esakunea egiazkoa dela esateko, bai egiaztasun hori edozeini sinestarazteko.
  2. Egiaren bilaketa lan kooperatiboa da.
  3. Egia itzarmen baten ondorioa da. Egia lortzen da elkarrizketa-prozesu baten ondoren, oinarrizko baldintzak betez.

Adostasun prozesua zientzian

Zientzialari talde batek aurkikuntza bat egin nahi duenean, aldizkari berezituetan argitaratu eta kongresu zientifikoetan aurkezten du. Adituen arteko elkarrizketa bat sortzen da, aldeko eta kontrako argudioak emanez; adostasun orokorra lortzen da, eta orduan jotzen da aurkikuntza egia berritzat.

Arau moralak eta adostasuna

Arau moral bat baliagarria izango da, arauaren eragina jasango duten guztiek araua onartzen dutenean eta parte hartzaile guztientzat baldintza berberak ezartzen direnean.

Adostasun faktikoak: partzialak eta mugatuak.

Ordezkari garrantzitsuena: Habermas.

Deskargatu

PDF Word HTML