Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Etika eta Justizia: Teoria Filosofiko Nagusiak

Filosofia eta etika2,44 KB

Etika: Oinarrizko Kontzeptuak

  • Etika: Moralari buruzko gogoeta filosofikoa.
  • Intelektualismo morala: Badakigunez zer dagoen ondo, ondo jokatuko dugu; bestela, leloak gara. Arrazoimenean oinarritutako morala da.
  • Emotibismo morala: Sentimenduetan oinarritua. Emotibisten ustez, ekintzak ondo edo txarto dauden sentimenduen arabera bereizten dira.
  • Unibertsalismo morala: Oinarrizko arau moralak.
  • Erlatibismo morala: Balio moral guztiak egoeraren araberakoak dira.

Ongiaren Etika

1. Aristotelesen Eudemonismoa

Gure bizitza on goren baterantz bideratzea da helburua. Zoriontasuna da on gorena; dirua eta besteak bitartekariak baino ez dira. Eudaimonia zoriona da grezieraz. Gizakia logos duen animalia denez, pentsatzeko ahalmena eta arrazionaltasuna landuz lortzen...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Justizia: Teoria Filosofiko Nagusiak" »

Determinismo motak eta askatasunaren ukapena

Filosofia eta etika2,38 KB

Determinismoa

Hainbat teoriak ukatu egin dute askatasuna. Ez gara aske: jaioterria, norberaren sexua eta egoera ekonomikoa, besteak beste, baldintzatzaileak dira. Mugarik egon ez balitz, askatasun kontzeptua ez litzateke existituko.

Determinismo kosmologikoa: patua

Estoikoen eskola zabaldu zen. Haien ustez, badago unibertsoa zuzentzen duen Lege Unibertsal bat. Gizakiak ezin du ezer egin patua aldatzeko; alferrikakoa da gertatzen zaigunagatik asaldatzea. Gugandik kanpoko mundua ez dago menperatzerik. Ez dago askatasunik. Zoriontasuna barneko bakean aurkitu ahal da bakarrik. Barneko ongiak lortu behar dira zoriontsu izateko.

Determinismo teologikoa

Jainkoa orojakilea da, orainaren eta etorkizunaren berri du. Jainkoak badaki gizabanako bakoitzak zer-...

Jarraitu irakurtzen "Determinismo motak eta askatasunaren ukapena" »

Jainkoaren heriotza nietzsche

Filosofia eta etika2,58 KB

BALIOEN TRANSMUTAZIOA: NIETZSCHEK ALDARRIKATZEN DUEN GIZADI BERRIAREN EGINKIZUNA DA. BALIOEN TRANSMUTAZIOAREN BIDEZ, GEZURRA EGIA BIHURTZEN DU NIETZSCHEK ETA ALDERANTZIZ, HALABER ONGIA GAIZKI BIHURTZEN DU ETA ALDERANTZIZ.NOLANAHI ERE BALIOEN TRANSMUTAZIOA EZ DA BALIO TRADIZIONALAK ORDEZKATZEN DITUZTEN BALIO BERRIEN EZARPENA, BALIOESPENAK SORTZEKO ERA BERRI BAT BAIZIK. NIETZSCHEK GIZAKIA ALDEZTEN DU, BIZITZA HUTSEAN OINARRITURIK, ONGIAREN ETA GAIZKIAREN SORTZAILE IZAN DADIN. BALIOEN TRANSMUTAZIOA JAINKOAREN HERIOTZA GAINDITU DUEN ETA BERE BURUA BAIEZTATZEN DUEN SUPERGIZAKIAREN EGITEKOA DA.

GEZURRA: MENDEBALDEKO KULTURA OSOA KUTSATZEN DUTEN, FALTSUKERIA METAFISIKOEN MULTZOA DA. MILURTEETAKO HUTSEGITE HONEN JATORRIA BIZITZARI UKO EGITETIK DATOR.
...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren heriotza nietzsche" »

Wittgenstein eta Ortega y Gasset: Filosofiaren Funtzioa eta Pentsamenduaren Aroak

Filosofia eta etika6,26 KB

Wittgenstein: Filosofiaren funtzioa

Wittgensteinen pentsamendua aztertzean, bi filosofia desberdin aurkitzen ditugu, estiloari nahiz edukiari dagokionez. Izan ere, lehenengo Wittgenstein aipatzen dugunean, Tractatus idazlana hartzen dugu erreferentziatzat; bigarren aipatzean, Ikerketa filosofikoak.

Lehen etapa: Tractatus Logico-Philosophicus

Alde batetik, Tractatus-en filosofia, neopositibismora hurbiltzen dena, ez da zientzia, hau da, haren helburua ez da sistema bat egitea; hortaz, filosofiak hizkuntzaren mugak argitu behar ditu. Horretan, etikaren, estetikaren eta metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertzetik sortzen dira, eta ez dute esanahirik, hizkuntzaren eta munduaren mugak gainditzen ahalegintzen baitira. Hala,...

Jarraitu irakurtzen "Wittgenstein eta Ortega y Gasset: Filosofiaren Funtzioa eta Pentsamenduaren Aroak" »

Immanuel Kanten Teoria Etikoa: Deontologia eta Morala

Filosofia eta etika2,56 KB

Kanten Teoria Etiko Deontologikoa

XVIII. mendearen amaiera aldera, Immanuel Kantek lehenengo teoria etiko deontologikoa sortu zuen. Filosofoak onartzen du berez izaki bizidun sentikor guztiek dutela plazererako joera eta gizaki guztiek nahi dugula zoriontsuak izan. Hori dela eta, Kantek uste du helburu moralak direla soilik askatasunez proposa ditzakegunak.

Xede moralak eta kontzientzia

Zein dira xede moral horiek? Galdera horri Kantek erantzuten dio pertsonek badugula zenbait arau bete beharraren kontzientzia, betetzeak zoriona eman edo ez. Esaten badugu, "ez da inor hil behar" edo "ez da hipokrita izan behar", kontuan hartzen duguna ez da agindu horiek zein neurritan egiten gaituzten zoriontsu, baizik eta horrela ez jarduteak gizagabe egiten...

Jarraitu irakurtzen "Immanuel Kanten Teoria Etikoa: Deontologia eta Morala" »

Etika eta Balio Moralak: Oinarriak, Eztabaidak eta Aplikazioak

Filosofia eta etika8,48 KB

Balio motak

Gure bizitzan gauza asko daude aintzat hartzekoak eta baliotsuak begitantzen zaizkigunak. Hori dela eta, mota askotako balioak bereizten dira:

  • Balio instrumentalak (utilitarioak)
  • Balio bitalak
  • Balio zientifikoak
  • Balio estetikoak
  • Balio erlijiosoak

Balio etikoak

Balio etikoak gainerako guztietatik argi bereizten direnak dira. Hori zergatik gertatzen den ulertzeko, komeni da zenbait balio etiko zehatz kontuan hartzea, hala nola: zintzotasuna, ondasuna, adorea, zuhurtasuna, eskuzabaltasuna eta justizia. Giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugunean, orduantxe dute zentzu erabatekoa balio etikoek. Baldintzagabeak, unibertsalak eta beharrezkoak: horrelaxe interpretatzen ditugu gizakiok balio etikoak.

Zertaz dihardu Etikak?

Etika...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Balio Moralak: Oinarriak, Eztabaidak eta Aplikazioak" »

Erlijioa, alienazioa eta Marxen ikuspegi kritikoa

Filosofia eta etika3,24 KB

Erlijioa eta alienazioa: mundu errealetik fikzioara

Erlijioak gizakia mundu errealetik fikziozko mundu batera darama, mundu konkretutik mundu idealera. Gizakia erlijioak agintzen (prometitzen) dion fikziozko munduaren bilaketaren bidez alienatuta geratzen da.

Elizaren rola eta ideien eraginak

Eliza erlijio-alienazioaren gidari edo bideratzailea dela adierazten da. Hona hemen kontuan hartzeko alderdi batzuk:

  • Elizak egiten duena: gizakien ahaleginak errealitatetik kanpo dagoen justizia bilatzera bideratzea da.
  • Elizak aldarrikatzen du zerua dela injustiziak ordaintzen edo konpentsatzen diren lekua.
  • Lurreko injustiziak bere horretan mantentzen dirauela uko egiten zaio askotan.
  • Erakunde erlijiosoak tresna izan daitezke klase gorenek menpeko klaseak zapaltzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Erlijioa, alienazioa eta Marxen ikuspegi kritikoa" »

Agustinen tesia eta gure zoriontasuna

Filosofia eta etika2,92 KB

Tesia: Jainkoaren nahia betetzen duenak arima garbia du, eta Jainkoaren jabe izanik zoriontsua da.

Jainkoaren jabetza: fedea eta arrazioa

Agustinen arabera, pertsona bat guztiz zoriontsua izateko ezinbestekoa da Jainkoaren jabe izatea; izan ere, jabetasun horri esker gizakiak egi absolutua topatzeko aukera du eta, beraz, zoriontasuna beregan dezake. Jainkoaren jabe izateko ezinbestekoak dira fedea eta arrazioa. Bi kontzeptu hauen arteko uztarketa aztertzen saiatu zen filosofo honek.

Platonismoarekin alderatuta, teoria honetan gorputzak ere garrantzi handiagoa hartzen du eta gizakiak, oinarrizko ikuspegitik, berdinak direla azpimarratzen da, batik bat Jainkoaren seme-alabak direlako. Beraz, gizakiaren helmuga 'zoriontasun gorena' da; Agustinen...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen tesia eta gure zoriontasuna" »

Descartes-en Cogito-a eta Metafisika: Arima, Gorputza eta Jainkoa

Filosofia eta etika2,38 KB

Descartes-en Cogito-a: Pentsamendua eta Existentzia

Cogito-an esaten da: "Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz". Pentsamendua guregan gertatzen den guztia da, hau da, aktu kontziente guztiak. Esaldi hau ez da dedukzio bat, intuizio bat baizik, berehala ematen den zerbait delako. Pentsatzea eta existitzea batera ematen dira; ez da bata bestearen ondorioa.

Pentsamendua eta Sustantziaren Definizioa

Cogito-an, Descartes barnetik kanpora pasatzen da eta zubi bat ezartzen du pentsamenduaren eta existentziaren artean. "Ni" pertsona existitzen den pentsamendu gisa agertzen da; hau da, pentsatzen duena existitzen dela. Existitzen den edozein gauza sustantzia denez, pertsonaren definizioa esentzia gisa pentsatzea duen sustantzia izango da.

Descartesek...

Jarraitu irakurtzen "Descartes-en Cogito-a eta Metafisika: Arima, Gorputza eta Jainkoa" »

Descartes eta Arrazoimenaren Paradigmak

Filosofia eta etika1,77 KB

Descartesen filosofia: Arima eta Nia

Arimaren esentzia

Arimaren esentzia pentsatzean datza. Gorputzetik guztiz bereizten den substantzia honek ez du behar ez lekurik ez mundurik existitzeko; pentsatzeari utziz gero, existitzeari ere uzten dio.

Ni: Cogito ergo sum

Descartesen filosofia-sistemaren lehen egia da nia, edo gauza pentsatzailea (res cogitans). Zalantzatik eta pentsamendutik sortzen da: “Cogito ergo sum”.

  • Pentsatze-ekintzak: Zalantza egitea, nahi izatea, baieztatzea, ezeztatzea, iruditzea eta sentitzea.
  • Independentzia: Espiritu bat denez, ez du materiarik (gorputzik) behar existitzeko, beraz, guztiz askea da.

Ziurtasuna eta ebidentzia

Descartesen ziurtasuna ez da silogismo baten ondorio, intuizio bat baizik. Pentsatzen ari naizen unean,...

Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Arrazoimenaren Paradigmak" »