Bizitzaren Dinamismoa eta Metafisikaren Beharra
Bizitzaren dinamismoa
Dilthey filosofoaren ustez, bizitza da gizon-emakumeontzat edozertarako abiapuntua. Bizitzaren alderdi biografikoaz ari zen Dilthey eta ez alderdi biologikoaz; honekin bat egiten dute Ortega y Gassetek eta Nietzschek. Nietzscheren ustez, bizitza errealitate historiko eta finitua da.
Horretarako, kontzeptu-sistema bat eraikitzen dugu bizitzako galdera handiei erantzun nahirik: Zer da bizitza? Bere zentzua eta zergatia.
Metafisikaren beharra
Kritikek adierazten dute jakintza metafisikoa desagertu egin dela edo ez dela baliozkoa. Horrek jakintza zaharkitua dela esan nahi al du? Orain galdera horri erantzuna emango diogu:
Immanuel Kant eta metafisika
Immanuel Kantek metafisika ulertzeko bi modu bereiztu zituen:
- Metafisika joera natural gisa: Gizakiek jakintza metafisikoaren funtsezko auziak argitzeko duten joera da; halaber, unibertsala da.
- Metafisika diziplina akademiko gisa: Metafisika orokorraren eta metafisika bereziaren arteko bereizketa egiten du.
Horrenbestez, paradoxa baten aurrean gaude: metafisika, joera natural gisa, beharrezko zeregina baita. Baina, ez dirudi zientzia zorrotz gisa har daitekeenik.
Metafisika baliagarria al da?
Kanten argudiaketa da zientziak fenomenoak aztertzen dituela; hau da, zentzumenek zuzenean edo zeharka hautemateko moduko errealitateak aztertzen dituela.
Praktikan, aitzitik, metafisikak aztertu nahi ditu zentzumenen bidezko esperientzia izateko aukera ematen ez duten objektuak, arima bezala, adibidez.
Zientziek fenomenoak soilik aztertzen dituzte. Horregatik, Kanten iritziz, metafisika ezin daiteke zientzia gisa hartu, baina bai da baliagarria. Adibidez: Etikan.
Eguneroko bizitzan, erabakiak hartzeko, gure bizitza egiteko eta geure burua osatzeko, gure ekintzen oinarriei eta ondorioei buruzko hausnarketa egin behar dugu. Metafisika kritikatzea, hain zuzen ere, metafisika egitea da.
Definizioak
- Metafisika: Errealitatean zer den eta gu geu zer garen argitzea ardatz hartzen duen filosofiaren adarrari deritzo.
- Ontologia: Gauzak diren horretantxe zer diren aztertzeaz arduratzen den metafisikaren adarrari eta gauzen izateaz kezkatzen denari deritzo.
- Itxura: Erreala dela dirudiena baina askotan erabat erreala ez dena; batzuetan errealitatea ezkutatzen du eta beste batzuetan benetako errealitatea da. Adibidez: kamaleoia.
- Posibilitatea: Bere garapenean zerbait zer izango den aurrez jakitea. Adibidez: karratu-formako zirkuluak ez dira inola ere posible.