DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Agustin Hiponakoa: Testuinguru Kulturala eta Fedea

Filosofia eta etika5,13 KB

Testuinguru Kulturala eta Filosofikoa

Agustin Hiponakoaren testuinguru konplexuaren barnean, honen pentsamendua baldintzatu zuten hiru korronte kultural eta filosofiko nagusi aipatu eta azaldu behar ditugu (laburki bada ere): kristau erlijioa, greziar jatorriko filosofia paganoa eta lehen filosofia kristaua edo Patristika.

Kristau Erlijioaren Eragina

Filosofo kristau gisa, San Agustinen filosofiaren oinarria kristau erlijioak osatzen du. Erlijio honek ekarri zituen ikuskera antropologiko/filosofiko berrien artean hurrengo hauek aipatzekoak dira: monoteismoa, kreazionismoa (Jainkoak ex nihilo –ezerezatik– sortzen du mundua, borondatezko eta ontasunezko ekintza baten bidez), antropozentrismoa (gizakia kreazioaren erdigunea da, Jainkoaren kreazio...

Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa: Testuinguru Kulturala eta Fedea" »

René Descartes: Filosofia eta Dualismo Antropologikoa

Filosofia eta etika3,65 KB

René Descartes: Bizitza eta Testuinguru Historikoa

René Descartes La Haye herrian jaio zen, Tourainen, 1596an. Filosofia eta zientzia ikasi zituen. Zuzenbidean graduatu zen Poitierseko Unibertsitatean. Holandara joan zen eta han hogei urtez bizi izan zen. Gero, Stockholmeko gortera joan zen, Suediako Kristina erreginak gonbidatuta. Stockholmen oso eguraldi txarra egiten zuenez, Descartesek pneumonia harrapatu zuen eta 1650ean hil zen.
Berpizkundea, XV. eta XVI. mendeetan zabaldu zen garai historikoa izateaz gain, mugimendu kulturala izan zen. Bestalde, Humanismoak eta Erreforma Protestanteak norbanakoaren eta kontzientziaren balioa azpimarratu zuten. Azkenik, Zientzia Iraultza egon zen.

Testuinguru Filosofikoa

Barrokoan, arrazoiaren eta filosofiaren
...
Jarraitu irakurtzen "René Descartes: Filosofia eta Dualismo Antropologikoa" »

Metafisika Aro Historikoetan zehar: Erdi Aroa, Modernoa eta Garaikidea

Filosofia eta etika5,42 KB

Metafisika Erdi Aroan

Erdi Aroa garai historiko gisa kokatzeko, Erromako Inperioaren bi gertakari garrantzitsu hartzen ditugu kontuan: Erromako Mendebaldeko Inperioaren desagerpena barbaroen inbasioen ondorioz IV. mendean K.o. eta Erromako Ekialdeko Inperioaren desagerpena K.o. XV. mendean. Mila urte inguru iraun zuen aro historiko honek. Erdi Aroan erlijioa izango da kulturaren erdigunea, eta erlijioak filosofia erabiliko du bere mesedetan. Horien artean, garrantzitsuena izango da kristau doktrina argitzea eta arrazoimenaren bidez ulertzea.

Filosofo kristauen artean bi aipatuko ditugu: San Agustin eta Tomas Akinokoa. Agustin Hiponakoa K.o. IV. mendean jaio zen eta kristautasunaren dogma finkatu zuen, hainbat heresien aurka. Gogoratu behar dugu...

Jarraitu irakurtzen "Metafisika Aro Historikoetan zehar: Erdi Aroa, Modernoa eta Garaikidea" »

Platon eta Aristoteles: Filosofiaren bi zutabeak

Filosofia eta etika4,36 KB

Platon

Platon historiako filosoforik nagusienen artean kokatzen da. K.a. IV. mendean jaio zen Atenasen, familia aristokratiko batean. Sokrates izan zuen maisu eta bere irakaspenak jarraituz, balore unibertsalen existentzia defendatu zuen. Atenasen bertan eskola famatu bat sortu zuen filosofia eta beste zientziak irakasteko. Eskola honen izena Akademia da. Presokratikoen kezkarik nagusiena physis ulertzea izan zen. Pentsamolde oso desberdinak izan arren, guztiek partekatzen zuten zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa aldakorra dela. Zientziak kontzeptu iraunkorrak eta aldagaitzak erabiltzen ditu bere teoriak osatzeko. Ikusten dugun guztia aldakorra baldin bada, nondik etortzen dira gure barnean topatzen ditugun kontzeptu aldagaitz eta perfektuak?...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Filosofiaren bi zutabeak" »

Errealitatea, Unibertsoa eta Metafisika: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika2,67 KB

Errealitateari buruzko Ikuskera Filosofiko eta Zientifikoak

Logosa gizakiok errealitatea zer den argitzeko, ordenatzeko eta haren berri emateko dugun ahalmena da, horretarako erabiltzen ditugun kontzeptu orokorren bidez.

Errealitatearen definizio metafisikoak

Ikuspegi substantziala (Izatea)

Ikuspegi honen arabera, errealitatea, aldaketa guztiak gorabehera, bere horretan irauten duena da. Hori dela eta, antzinako filosofoek natura substantziarekin identifikatu zuten.

Ikuspegi erlazionala (Egitura)

Gauza guztiak elkarren eraginpean daude; hau da, ezer ez da bere horretan existitzen, beste gauza batzuen beharra baitu zerbait izateko.

Errealitatea prozesu gisa

Errealitatea prozesu gisa ulertzen denean, dinamikotzat hartzen da. Prozesu bat eratzeko, errealitatea...

Jarraitu irakurtzen "Errealitatea, Unibertsoa eta Metafisika: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Filosofiaren Oinarriak: Egia, Arrazoia eta Demokrazia

Filosofia eta etika3,52 KB

Arrazoiaren Etsaiak eta Haien Tesiak

Egiari buruzko hainbat zalantza azaldu dira historian zehar. Batzuk eszeptikoak dira, egia jakiteko arrazoia beharrezkoa ez dela defendatzen dutenak. Beste batzuk erlatibistak dira, egia absolutua existitzen ez dela eta etniaren, sexuaren, interesen... araberakoa dela diotenak. Azken taldea Egiaren zaleak dira, egia errebelazio edo ikusmen baten bidez ezagutzen dela uste dutenak.

  • Eszeptizismoa

    Gizakiaren ezagutzak zalantzan jartzen ditu, eta are gehiago, gizakiak benetako ezagutza lortzeko duen gaitasuna. Ez dago ezagutza ziurrik ez fidagarririk eszeptikoentzat.

    Eszeptizismoa kontraesankorra izan daiteke, adibidez, Sokratesen esaldi ospetsuak dioen bezala: «Bakarrik dakit ez dakidala ezer».

  • Erlatibismoa

    Egia

...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak: Egia, Arrazoia eta Demokrazia" »

Presokratikoak eta Helenismoa

Filosofia eta etika4,08 KB

PRESOKRATIKOAK

Grezian K.a. VI mendean arrazoimena erabiltzen hasi ziren lehenengo filosofoei presokratiko edo fisikoak deritzogu. Natura (physis) ulertzeko egin zituzten, kosmosaren arrazionaltasuna saiatu ziren bilatzen, aldaketaren arazoari erantzuna emateko. Pentsatu zuten egon behar zela lehenengo printzipio, kausa edo ekaia, errealitatea osoa azaltzen zuenak (arkhe).

HERAKLITO

Heraklitoren ustez dena dago mugimenduan, dena etengabeko jarioa da. Errealitate aurkakoen arteko borrokan antolatzen da. Baina aldaketa eta borroka horren atzean badago dena zuzentzen duen arrazionaltasun komuna, logos.

PARMENIDES

Parmenides, arrazoimena erabiltzeko derrigorrez onartu behar dugu kontraesan ezaren printzipioa. Hau da: gauza bat ezin da hori eta beste...

Jarraitu irakurtzen "Presokratikoak eta Helenismoa" »

Kultura Motorea: Jolasen eta Jokoen Barne eta Kanpo Logika

Filosofia eta etika3,34 KB

6. GAIA.- KULTURA MOTOREA (MUGIMEN-KULTURA) 2. Jolasen eta Jokoen Barne-Logika
• Egoera motorraren berezko ezaugarrien multzoa da. Praktika horri dagozkion ondorioak ere kontuan hartzen dira.
• Berezko ezaugarriak: edozein praktika motorretan ikusten diren elementuak dira.
• Joko bakoitzak berezko barne-logika du.
• Barne-logika aldatzen da araudia aldatzen denean.
• Barne-logika aztertzeak dakartza jolasaren ezaugarriak ezagutzea eta ondorioz hausnartzea.
• Ikasleek praktikaren barne-logikara moldatu behar dute, esaera zaharrak dioen moduan: Jokoa jokalaria baino gehiago.
• Barne-logikaren zenbait atal: espazioa (Z/Z), harremanak (LA, LA, LA, LA), denbora (ziklikoa-lineala) eta materiala (bai/ez).
• Zenbait sailkapen: helburu motorra,...

Jarraitu irakurtzen "Kultura Motorea: Jolasen eta Jokoen Barne eta Kanpo Logika" »

Gizarte Kontzeptuak eta Determinismoa: Gida Osoa

Filosofia eta etika2,86 KB

Gizarte Kontzeptu Nagusiak

Sozializazioa

Sozializazioa munduko gizaki guztiek gizarte bateko kultura-ohiturak eta jarraibideak bereganatzeko prozesua da, zeinaren bidez gizakia gizartean integratzen den eta bere nortasun propioa eraikitzen hasten den.

Kontrakultura

Kontrakultura talde azpikultural bat da, nagusitzen den kulturaren aurkako jarrera daukana eta gizarte alternatibo bat proposatzen duena. Kontrakultura, kultura nagusi osoaren menpe egon daiteke (adibidez, anarkismoa) edo kultura nagusiko ezaugarri puntual batzuen aurka (adibidez, feminismoa).

Kolektibismoa

Kolektibismoa lehenik askatasun kolektiboa lortu, eta ondoren askatasun indibiduala eskuratu behar ditugula dioen teoria da, Sartrek proposatutakoa. Hau da, kolektiboak indibidualak...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Kontzeptuak eta Determinismoa: Gida Osoa" »

FEDERAZIOA ETA ARRAZOIMENA (TOMAS AKINO)

Filosofia eta etika2,04 KB

FEDEA ETA ARRAZOIMENA (TOMAS AKINO)

Tomas Akinokoa Roccasecan, Italian jaio zen 1225ean eta Fossanovan hil zen 1274an. Filosofia eta teologia ikasi zituen Parisen eta bere obrarik garrantzitsuenak Summa contra gentiles, Compendium theoigiae eta Summa Theologiae ( amaitu gabea ) dira.

Akinoko Tomasek egia aurkitzeko bi bide zituen: fedearen bieda eta arrazoimenaren bidea. Lehenengoa teologiarena da; bigarrena, filosofiarra. Bakoitzak bere aldetik joa dezake. Filosofiak arrazoimena erabiltzen du soilik eta arrazoimenaren bidez argitutako egiak 'egia naturalak' dira. Bestalde, teologiak Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu. Egia horiek, fedez ezagutzen direnak, 'fedezko egiak' dira.

Bi bideek lor ditzakete egiak. Teologiak liburu sakratuari esker...

Jarraitu irakurtzen "FEDERAZIOA ETA ARRAZOIMENA (TOMAS AKINO)" »