Presokratikoak eta Helenismoa

Filosofia eta etika4,08 KB

PRESOKRATIKOAK

Grezian K.a. VI mendean arrazoimena erabiltzen hasi ziren lehenengo filosofoei presokratiko edo fisikoak deritzogu. Natura (physis) ulertzeko egin zituzten, kosmosaren arrazionaltasuna saiatu ziren bilatzen, aldaketaren arazoari erantzuna emateko. Pentsatu zuten egon behar zela lehenengo printzipio, kausa edo ekaia, errealitatea osoa azaltzen zuenak (arkhe).

HERAKLITO

Heraklitoren ustez dena dago mugimenduan, dena etengabeko jarioa da. Errealitate aurkakoen arteko borrokan antolatzen da. Baina aldaketa eta borroka horren atzean badago dena zuzentzen duen arrazionaltasun komuna, logos.

PARMENIDES

Parmenides, arrazoimena erabiltzeko derrigorrez onartu behar dugu kontraesan ezaren printzipioa. Hau da: gauza bat ezin da hori eta beste gauza desberdin aldi berean izan. Dena izatea da, ez izatea ezin da izan.

SOFISTAK

K.a. V. mendean sofistak historiako lehenengo irakasleak izan ziren, bere ezagutzak diru truke eskaintzen zituzten munduan zehar. Ikuspegi kosmopolita zuten. Naturari buruzko hausnarketei uko egin zieten eta gizakiari buruz hasi ziren filosofatzen. Biro antropologiko hau filosofiaren galderak zeharo aldatu zituen. Gai garrantzitsuenak ez dira kosmologikoak eta fisikoak izango, baizik eta gizakiarekin erlazio estuago dituzten arloak: etika, politika, erretorika...

ERLATIBISMOA

Ez dago ezagutza unibertzala, norberak bere ezagutza du. Erlatibismo morala, norberak ikuspuntu desberdineta ezagutza desberdin. Konbentsionaltasuna, arauak ez dira horrela, horrela izan behar direlako, adoztu dugulako baizik.

SISTEMA HANDIAK

K.a. V. eta IV. Platonek eta Aristotelesek filosofia sistema garatu zituen eta hainbat disziplina eta arlo asko jorratu zituzten: errelitateari buruzko hausnarketa sakona (metafisika); ezagutzari buruzko teoria (gnoseologia); ezagutzari buruzko edo zientzari buruzko teoria (epistemologia); gizartearen antolakuntzari buruzko hausnarketa (politika); moralari buruzko hausnarketa teorikoa (etika); gizakiari buruzko hausnarketa (antropologia); pentsamendua eta arrozoibideei buruzko hausnarketa (logika).

HELENISMOA

Alexandro Handiaren heriotzarekin polisaren eredu politikoa desagertzen doa. Politikan eta komunitatean parte hartzeak bere bizitzaren zentzuaren atal nagusia zen. Eredu politiko hori hondatzen denean umezurtz sentituko dira, eta beste arlo batean bilatuko behar dute bere bizitzari zentzua emateko aukera: etika. Eta zoriontsuak izateko gomendio edo arau praktikoak garatuko dituzte.

EPIKUREISMOA

Epikurok garatutako etikari eta filosofiari deritzogu. Epikuroen uste zoriontsuak izateko plazerra bilatu behar dugu, plazer fisikoak neurrian bakarrik hartu behar ditugu. Beste plazer mota batzuk, adiskidetasuna edo adimenarekin erlazioa dituztenak. Beraren gomendio famatuena tetrafarmakon (sendagai laukoitza) gomendioetan izendatzen ditu: ez izan beldur minatik, jainkoetatik, heriotzatik eta etorkizunatik.

ESTOIZISMOA

Zenonek garatutako etikari eta filosofiari deritzogu. Zenonen ustez errealitate guztia logos edo arrazionaltasun unibertsal batek zuzentzen du. Patua zuzentzen du errealitatea. Gizakia zoriontsua izateko bere grinak baztertu behar ditu eta ulertu behar du arrazionaltasun unibertsal hori. Hori lortzen duenenan ispirituaren baretasuna (ataraxia) lortuko du. Azkenik, etortzen dena jasan eta onartu behar du, ez sufritzeko.

FILOSOFIA ERDI AROAN

Erdi Aroan (K.o. V. mendetik K.o. XV. Mendera) garatu zen, Agustin Hiponakoa antzinako greziaren filosofia erabiliko du kristautasunaren dogma azaltzeko eta munduan zehar hedatzeko. Kulturaren eta gizartearen erdigunea Jainkoa eta erlijioa izango da, eta erlijioak filosofia erabili izango du tresna gisa fedearen egiak arraziotzeko. Erdi Aroko kultura geozentrikoa izango da, Lurra unibertsoaren erdigunea inzanda. Tomas Akinokoa filosofia erabiliko du Jainkoaren frogak garatzeko. Horien artean bat aipatzearren: gauza guztiak kausa bat dute, eta kausen oinarria hasten bagara bilatzen azkenean azken kausa bat topatuko genuke, kausarik ez duenak. Kausarik ez duen azken kausa hori Jainkoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML