DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika Konparatua

Filosofia eta etika2,82 KB

Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Ikuspegiak

Marxek eta Nietzschek erlijioari buruz zuten ikuspuntua konparatuz, biak garai berekoak eta ateoak izan arren, gai honi buruzko ideia desberdinak zituztela ikus dezakegu.

Ateismoa eta Erlijioaren Jatorria

Lehenik, esan bezala, biak ateoak ziren; hau da, biek erlijioa eta Jainkoa gizartearen asmakuntza direla pentsatzen zuten. Hala ere, desberdintasun nabarmenak zituzten:

  • Nietzschek Jainkoa baloreen bermea eta existentziaren azken zentzu-emailea dela pentsatzen zuen.
  • Marxek, ordea, Jainkoa giza gaitasun eta bertuteen proiekzioa besterik ez dela.

Nietzscheren Erlijioaren Kritika: Balore Dekadenteak

Nietzschek uste zuen erlijioak gizakia gainbehera sartzen duten balore dekadenteak bultzatzen dituela. Izan ere,...

Jarraitu irakurtzen "Marx eta Nietzsche: Erlijioaren Kritika Konparatua" »

Ortega y Gasset: Objektibismoa, Bizitza eta Perspektiba

Filosofia eta etika5,07 KB

Ortegaren Pentsamenduaren Gakoak

Espainiaren Arazoak eta Objektibismoa

Ortegaren ustez, bi dira Espainia Europatik urruntzen duten joerak:

  • Pentsamendu sakonik ez izatea.
  • Eztabaida antzuetan aritzea.

Ortegak objektibismoaren diziplina proposatzen du. Espainian arlo guztietako atzerapena dago, eta hori gainditzeko ezinbestekoak dira Europan indarrean dauden jarrera intelektualak. Europako herriei nagusitasun morala zientziak ematen diela pentsatzen du. Zientzia diziplina intelektualaren emaitza da, objektibismoaren oinarria. Horretarako gaitasunak:

  • Zehaztasuna eta metodoa: zertaz ari garen ondo jakin eta definitu, metodo zehatz baten bidez.
  • Jarrera kritikoa: beharrezkoa da; asmo ona ez da nahikoa.
  • Arrazionaltasuna: zenbat eta sistematikoago izan, orduan
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Objektibismoa, Bizitza eta Perspektiba" »

Descartes: Metodoa, Grinak eta Askatasuna

Filosofia eta etika3,6 KB

Descartesen Metodoa: Egia Ziurraren Bila

Abiapuntua

Ikastetxearen esperientzia: etsipena, dezepzioa, gauza batean izan ezik.

Matematikan eta Logikan, metodo baten bidez, egiak lortzen dira.

Gizaki guztiek arrazoimen berbera dute, baina zuzentzen ez badakite, ez dira egietara helduko. Arrazoimena ez da egiak ez lortzearen erruduna.

Beraz, Matematikaren eta Logikaren antzeko metodo bat eratzen du, ezaugarri hauekin:

  • Alde txarrak alde batera uzten dituena (arau asko eta nahasgarriak).
  • Alde onak biltzen dituena.

Metodoaren Arauak (Ezaugarriak)

Arau gutxi eta jarraitzeko errazak dira:

  1. Nabaritasuna (Egiaren Irizpidea)

    Argitasuna eta bereizitasuna. «Ez dut egiatzat hartuko argia eta bereizia ez dena, hau da, zalantza izpirik ez duena».

  2. Analisia

    «Arazoak ahalik

...
Jarraitu irakurtzen "Descartes: Metodoa, Grinak eta Askatasuna" »

Iraultza Zientifikoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,96 KB

Iraultza Zientifikoa

Iraultza zientifikoarekin batera unibertsoaren ikuskera eraldatu zen:

  • Koperniko (1473-1543): Lurraren ordez Eguzkia kokatu zuen unibertsoaren erdigunean, nahiz eta unibertsoa zirkularra zela pentsatzen jarraitu zuen.
  • Kepler (1571-1630): Hiru lege ospetsu plazaratu zituen:
    1. Planeten ibilbidea eliptikoa da, ez zirkularra.
    2. Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berean.
    3. Edozein bi planeten biraketa-periodoak Eguzkirako duten bataz besteko distantziarekiko proportzionalak dira.
    Keplerren beste ekarpen garrantzitsua 'indar' kontzeptuarena izan zen.
  • F. Bacon (1561-1626): Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen.

Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobeto bizitzea....

Jarraitu irakurtzen "Iraultza Zientifikoa eta Enpirismoa: Ezagutzaren Oinarriak" »

Metafisikaren Jatorria, Sorkuntza eta Helburuak

Filosofia eta etika2,24 KB

Metafisikaren Jatorria

Metafisika hitzaren jatorria bi hitz grekoetan dugu: "meta" eta "physis". "Meta" hitzak harago dagoena adierazi nahi du. Beste aldetik, "physis" hitzak natura esan nahi du. Hortaz, metafisikaren esanahi etimologikoa fisikatik harago dagoena da. Hitzaren jatorria badu ere, pasadizo historiko bitxia. Rodasko Androniko filosofoa, K.a. I. mendean, Aristotelesen liburuen sailkapena saiatu zen egiten. Eta fisika liburuen ostean zetorren liburua ez zuen izenik. Hori dela eta, "fisikaren ostean dagoena", hau da, "metafisika" hitzarekin izendatu zuen. Liburu horretan adierazten zena Aristotelesen metafisikaren teoria zen, hain zuzen ere.

Metafisikaren Sorkuntza

Aristoteles metafisikaren sortzaile askotan agertzen den arren, ez da...

Jarraitu irakurtzen "Metafisikaren Jatorria, Sorkuntza eta Helburuak" »

Etika: Definizioa, Eztabaida eta Arrazoimena

Filosofia eta etika2,45 KB

jeqjfkqe



Etika: Gogoeta

Etikaren kontzeptuaren inguruan eztabaida ugari egon da historian zehar. Sarritan, etika gizakion portaera bideratzeko balio duen jakintza praktiko bezala definitu izan da. Hala ere, maiz argudiatu izan da etika zientzia den ala ez, edo ezagutza gehitzen ote duen.

Wittgenstein eta Etikaren Mugak

Wittgensteinen arabera, etika ezin daiteke zientzia izan. Etika lengoaiaren mugetatik haratago aurkitzen da, eta, ondorioz, ezin dugu horri buruz ezer esan, baina bai erakutsi. Etika "ona"ri buruzko gogoeta da, eta Moorek irekitako bideari jarraiki, "ona" ona dela dio, hau da, ezin da definitu. Ezin da oinarrizkoagoak diren kontzeptuetan zatitu.

Emotibismoa eta Onaren Jatorria

Onaren jatorrian emozioak daude, eta, beraz, ezin da arrazoizko
...
Jarraitu irakurtzen "Etika: Definizioa, Eztabaida eta Arrazoimena" »

Berdintasuna ala askatasuna: Marx eta liberalismoa

Filosofia eta etika2,97 KB

Marxen iritziz, jabetza pribatua desagertu egingo da bere gizarte zuzen eta bidezkoan, klaserik gabeko gizarte horretan.

Sozialismoa eta berdintasuna

Horrez gain, beharren arabera banatuko dira ondasunak, ondasunen banaketa estatuak egingo duelarik. Bere ezaugarri nagusia berdintasuna da, formala zein materiala. Sozialistek, berdintasuna bilatzen duten teoriek, komunitateari ematen diote garrantzi handiagoa gizabanakoari baino, eta komunitatearen eta bertako partaide guztien ongizatea bilatzen dute, eskubide indibidualak albo batera utziz. Haien ustez, jabetza pribatua injustiziaren eta zapalkuntzaren oinarrian dagoen egitatea da, eskubide bat ez ezik.

Marxismoa eta klaserik gabeko gizartea

Marxen ustez, ordea, klaserik gabeko gizartea da justua...

Jarraitu irakurtzen "Berdintasuna ala askatasuna: Marx eta liberalismoa" »

Kant: Razionalismoa eta Enpirismoa, Ezagutzaren Sintesia

Filosofia eta etika2,41 KB

Kantek ezagutzaren oinarriak eta mugak aztertu zituen, razionalismoaren eta enpirismoaren arteko sintesia eginez.

Kanten Sintesia: Razionalismoa eta Enpirismoa Batuz

Razionalismoa: Arrazoimenaren Nagusitasuna

Razionalisten arabera, arrazoimena da gure ezagutza-iturri nagusia, ezagutza ziur eta argia eman diezagukeena. Hauek diote intuizioz hauteman ditzakegun berezko ideiak, jaiotzatikoak, ditugula.

Enpirismoa: Esperientziaren Garrantzia

Honen aurrean, enpiristek esperientziaren nagusitasuna aldarrikatzen dute. Haien esanetan, esperientziatik jasotako datuetatik dator gure ezagutza, ez baitago berezko ideiarik. Esperientzia da, hortaz, ezagutzaren oinarria eta muga: esperientziatik datorrena da ezagutzan duguna, eta ezin gara haratago joan. Esan...

Jarraitu irakurtzen "Kant: Razionalismoa eta Enpirismoa, Ezagutzaren Sintesia" »

Sokrates, Platon eta Ideien Teoria: Filosofia Grekoa

Filosofia eta etika5,38 KB

Sokrates

Sokrates Atenasen jaio eta hil zen. Ez zuen ezer idatzi, bere jakinduria ahoz transmititzen baitzuen. Berari buruz dakiguna, ondorengo filosofoengan izan zuen eraginari esker ezagutzen dugu, Platonengan eta Aristotelesengan gehienbat. Sokratesek zuzentasun etikoa bilatu nahi zuen. K.a. 399. urtean epaitu eta hil egin zuten, bi salaketapean: atzerritar jainkoen aldeko sinesmena bultzatzea eta gazteria galbidean jartzea.

Sokratesen teoria nagusiak:

  1. Antierlatibismo morala: Sokratesen iritziz, balio moralak unibertsalak dira, aldaezinak, eta arrazoia erabiliz lor daitezke.
  2. Definizio unibertsalak: Definizio zuzen oro onargarria da edozein gizakirentzat, beti eta nonahi.
  3. Elkarrizketarako teknika:
    • Ironia: Hizketakidearen kontraesanak ateratzean
...
Jarraitu irakurtzen "Sokrates, Platon eta Ideien Teoria: Filosofia Grekoa" »

Sistema Politiko Perfektua: Platon eta Aristotelesen Ikuspegiak

Filosofia eta etika2,44 KB

Sistema Politikoa: Platon eta Aristotelesen Ikuspegiak

Sistema politiko perfektuaren galdera pentsalari klasikoek sakon aztertu dute, eta horien artean, Platonek eta Aristotelesek proposamen interesgarriak eskaini dituzte. Disertazio honetan, bi filosofo hauen argudio nagusiak azalduko ditut, eta, azkenik, nire ikuspegi kritikoa aurkeztuko dut gaiari buruz.

Platonen Ikuspegia

Platonen ustez, sistema politiko perfektua existitu daiteke, baina soilik filosofiak gidatzen badu. Platonentzat, sistema perfektuak filosofiaren gidaritza behar du, eta estatu ideal bat eraikitzeko beharrezkoa da agintariak "errege-filosofoak" izatea. Hau da, interes pertsonalen gainetik egia eta justizia bilatzen dituztenak. Platonentzat, herriaren edo demokraziaren boterea...

Jarraitu irakurtzen "Sistema Politiko Perfektua: Platon eta Aristotelesen Ikuspegiak" »