Gizarte Kontzeptuak eta Determinismoa: Gida Osoa
Gizarte Kontzeptu Nagusiak
Sozializazioa
Sozializazioa munduko gizaki guztiek gizarte bateko kultura-ohiturak eta jarraibideak bereganatzeko prozesua da, zeinaren bidez gizakia gizartean integratzen den eta bere nortasun propioa eraikitzen hasten den.
Kontrakultura
Kontrakultura talde azpikultural bat da, nagusitzen den kulturaren aurkako jarrera daukana eta gizarte alternatibo bat proposatzen duena. Kontrakultura, kultura nagusi osoaren menpe egon daiteke (adibidez, anarkismoa) edo kultura nagusiko ezaugarri puntual batzuen aurka (adibidez, feminismoa).
Kolektibismoa
Kolektibismoa lehenik askatasun kolektiboa lortu, eta ondoren askatasun indibiduala eskuratu behar ditugula dioen teoria da, Sartrek proposatutakoa. Hau da, kolektiboak indibidualak baino garrantzi handiagoa duela defendatzen du.
Determinismoa: Zer da eta Zein Mota daude?
Determinismoa erabaki baten aurrean hautatzeko aukerarik ez dugula eta askatasunik ez dugula defendatzen duen teoria da. Hau da, determinatuak gaudela. Bi mota nagusi bereiz ditzakegu:
- Determinismo Teologikoa
- Determinismo Zientifikoa
Determinismo Teologikoa
Determinismo Teologikoa Jainkoak sortu gaituenez, hark kontrolatzen gaituela dioen teoria da. Beste modu batera esanda, Jainkoak gure patua aldez aurretik dakiela esaten du, eta ezin dugula ezer egin horren aurka. Antzinako Grezian eta gaur egungo erlijio askotan onartuta dago (Kristautasunean, Islamismoan, etab.).
Determinismo Zientifikoa
Determinismo Zientifikoa gizakia eta gizataldea aztertzen dituen zientzia da, eta orokorrean gizakiaren portaeraren kausa zientifikoa bilatzen du arlo desberdinetan. Hainbat mota daude:
Determinismo Fisikalista
Inguruan dugun guztia prozesu fisiko-kimikoz sortua dela eta, beraz, gizakia prozesu honen emaitza dela defendatzen du. Ondorioz, egiten dugun guztia barneko prozesu fisiko-kimikoengatik egiten dugu.
Determinismo Psikoanalitikoa
Freudek defendatzen zuen gure portaera aurretik izandako esperientzietan oinarritzen dela. Hau da, gure subkontzienteak bultzatzen gaituela egiten duguna egitera.
Determinismo Ekonomikoa
Karl Marxek adierazi zuen gure ekintzak gure maila ekonomikoan oinarritzen direla. Hala ere, Marxek onartzen du maila ekonomikotik aldatzeko askatasuna behar dela, beraz, nahiko paradoxikoa da.
Determinismo Genetikoa
Honen ustez, gure ezaugarriez gain, gure jokatzeko modua gure geneetan idatzita dagoela dio (DNAren base nitrogenatuen sekuentzietan).
Determinismo Kulturala
Skinnerrek defendatzen zuen. Honek gure jokabidea jaso dugun heziketan eta jaiotako kulturaren ezaugarrietan oinarritzen dela dio.