FEDERAZIOA ETA ARRAZOIMENA (TOMAS AKINO)

Filosofia eta etika2,04 KB

FEDEA ETA ARRAZOIMENA (TOMAS AKINO)

Tomas Akinokoa Roccasecan, Italian jaio zen 1225ean eta Fossanovan hil zen 1274an. Filosofia eta teologia ikasi zituen Parisen eta bere obrarik garrantzitsuenak Summa contra gentiles, Compendium theoigiae eta Summa Theologiae ( amaitu gabea ) dira.

Akinoko Tomasek egia aurkitzeko bi bide zituen: fedearen bieda eta arrazoimenaren bidea. Lehenengoa teologiarena da; bigarrena, filosofiarra. Bakoitzak bere aldetik joa dezake. Filosofiak arrazoimena erabiltzen du soilik eta arrazoimenaren bidez argitutako egiak 'egia naturalak' dira. Bestalde, teologiak Jainkoaren errebelazioa du abiapuntu. Egia horiek, fedez ezagutzen direnak, 'fedezko egiak' dira.

Bi bideek lor ditzakete egiak. Teologiak liburu sakratuari esker iritsi zaigun errebelazioaren azterketaren bidez. Filosofiak ere lor dezake, arrazoimenaren bidez eta logikaren printzipioen bidez funtzionatzen du. Zientzia horiek metodologikoki desberdinak dira, baina helburu bera dute; egia. Disziplina bakoitzak esparru propioa du; filosofiaren esparrua arrazoimenaren bidezko egien eremua; eta teologiaren esparrua aldiz, naturaz gaindiko egien esparrua da, fedearen bidezkoegiena, gizakiarentzat uertezinak direnak. Hala ere, bada bide batetik zein bestetik ezagutu daitekeen egien multzoa.

Tomasen ustetan, jarduera filosofikoa ezinbestekoa da, gainera fedeari eta teologiari lagundu egiten diote. Izan ere, filosofiak indartu egiten du sinesmena.

Bestalde, sinesmena eta teologia einbestekoak direla dio. Batetik arrazoimenak ez duelako Jainkoak errebelazioz ezagutarazi dizkigun hainbat egia aurkitzeko ahalmena. Gainera, teologia ere agungarria da filosofiarentzat.

Elkarri lagundu arren, jarduera filosofikoa teologiaren menpekoa da, teologia zuzena eta argia delako ezin dezake okerrik egin. Filosofia hutsez egina dago; harriduretatik abiatzen da eta harridura sortzen dizkioten gaiak ezagutu nahi ditu, baita osoki jakin nahi ere azken gauzak. Baina gauza guztin azken kausa Jainkoa denez, Jainkoaren azterketa bilatuko da filosofia.

Deskargatu

PDF Word HTML