DBH mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Descartes eta Spinozaren Filosofia: Jainkoa, Mundua, Gizakia

Filosofia eta etika3,28 KB

Jainkoa Descartesen Filosofian

Descartesek Jainkoaren existentzia frogatzen du, ziurtasun absolutua lortzeko beharrezkoa baita. Frogatzeko, berak edukitako gauza bakarretik abiatuko da: res cogitansetik. Ideia hitza erabiltzen du Descartesek pentsamenduak adierazteko, eta hiru mota nabaritzen ditu. Pentsaera moduan hartzen baditugu, ez dago desberdintasunik, baina iruditzat hartuz gero, oso desberdinak dira.

Beraz, kausa-efektu printzipioan beste errealitate bat izan behar du:

  • a) Lehen Froga: Substantzia Infinitua

    Jainkoa substantzia infinitua, betierekoa eta mugagaitza da, eta hari esker existitzen diren gauzak sortuak eta ekoiztuak izan dira. Nolakotasun hauek bikainak dira; beraz, Jainkoa existitzen da.

  • b) Bigarren Froga: Izaki Perfektua

    Ez da

...
Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Spinozaren Filosofia: Jainkoa, Mundua, Gizakia" »

Antropologia Kulturala: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofia eta etika3 KB

Antropologia Kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta aztertzea zuen xede, hau da, gizakiak sortzen duen kulturaren eta garapen-eremu duen kulturaren ikuspuntutik. Bi zutabe nagusi ditu: etnografia eta etnologia.

Etnografia

Herri baten bizimodua deskribatzen du. Horretarako, ikertzailea ahalik eta sakonen barneratu beharko da ikertzen duen herri horretan.

Etnologia

Alderdi edo ezaugarri bat (adibidez, oparia, familia-egitura, hileta-errituak...) ikertzen du hainbat kulturatan, antzekotasunak eta desberdintasunak alderatzeko.

Protokultura

Hitzez hitz, denboran izan den lehenengo kulturaz ari da. Landu gabekoa da. Gizakiak berezkoa duen fenomenoa izan arren, hitz hori erabiltzen da, baita ere,...

Jarraitu irakurtzen "Antropologia Kulturala: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Kant: Autonomia Morala eta Etika

Filosofia eta etika2,65 KB

Kant eta ilustrazioa: autonomia morala. Caesar non est supra gramaticos.

Kanten teoria morala: Kanten ustez, arrazoia ezagumen teorikoa eta praktikoa da.
Arimaren teoriak:

  • Arrazoi teorikoa: Arrazoiak agerian uzten dituzte eta izaten dena deskribatzen dute (hau horrela da).
  • Arrazoi praktikoa: Eguneko erabakiak hartu (horrela jokatu behar), obeditzeko edo ez egiteko aukera, egintzaharrara bultzatzen gaituena da.

Beraz, arrazoi praktikoaren bidez izana behar duena ezagutzen dugu eta teorikoaren bidez izana bera ezagutzen dugu, baina bi kasuetan a priori egiten dugu; gu geu gara legegile.

Kontzientzia morala: Existentzia dudaezina, ekintza txarrak zein onak bereizten diguna da, gidatzen gaituena. Gu ideal batzuen arabera egiten ditugu geure ekintzak....

Jarraitu irakurtzen "Kant: Autonomia Morala eta Etika" »

Gizakiaren Ikuspegi Filosofikoa: Gorputzaren eta Arimaren Azterketa

Filosofia eta etika3,33 KB

Gizakiari Buruzko Ikuspegi Filosofikoa

Gorputzari Buruzko Hausnarketa Filosofikoaren Historian Zehar

Mendeetan zehar, asko aldatu da gizakia ulertzeko modua; izan ere, ingurune fisikoa eta une historikoa aldatu diren heinean, pentsalarien bizimodua eta pentsaera ere aldatu dira, baita haien teoria antropologikoak ere. Filosofiaren aldi luze bat igaro zen Platonen eta Tomas Akinokoaren artean, eta tarte horretan, gizakia bitarteko izaki bat zela pentsatzen zuten, bi errealitatetan banatuta eta haiez osatuta zegoela:

  • Arimaren jainkozko hatsa: Inmateriala eta hilezkorra da. Arima eta gorputza kontrako elementutzat hartzen zituzten, Aristotelesek eta filosofia helenistikoek izan ezik.
  • Materiazko gorputzaren zama astuna: Gorputza arimaren mende dago,
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Ikuspegi Filosofikoa: Gorputzaren eta Arimaren Azterketa" »

Descartes-en Metodoa eta Filosofia: Azalpen Sakona

Filosofia eta etika3,93 KB

Descartes-en Metodoa (Ezagutzaren Teoria)

Descartes-en helburua jakintza berreraikitzea zen, iraganeko akatsak saihestuz eta zerotik hasiz. Zientzia bat bera da guztiontzat, eta desadostasunen kausa arrazoiaren bideratze txarra zen, hau da, metodo unibertsal baten falta. Deskartesek matematika bere metodoaren eredu hartu zuen, aljebra eta geometria analitikoan oinarrituta. Zentzumenek askotan engainatzen gaituztenez, bere metodoaren paradigma geometria analitikoan oinarritu zuen, mundu hautemangarria hizkuntza matematikoan adierazten lortuz, ardatz kartesiarretan emaitzak bilduz.

Metodo matematiko guztiak bi prozeduratan sinplifikatu zituen:

  1. Intuizioa: Arrazoiaren bidez egin bakun bat lortzea. Intuizioari esker axiomak lortzen dira, ukiezinak,
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes-en Metodoa eta Filosofia: Azalpen Sakona" »

Descartesen metodoa: Arrazoia ala esperientzia?

Filosofia eta etika2,81 KB

Descartesen metodoa: Arrazoia ala esperientzia?

Descartesen metodoaren oinarriak

Descartesek, arrazoian oinarrituriko metodo bat aldarrikatu zuen, egiazko ezagutzak lortzeko asmoz. Zalantza metodikoa aplikatuz, bere lehen lorpen ziurra erdietsi zuen. Hortik abiatuta, lehenengoz, Jainkoaren existentzia eta, ondoren, munduarena demostratzeari ekin zion. Baina, benetan, metodo horrez baliatzea nahikoa eta egokia izango al da gizakiak egiazko ezagutzak lortzeko? Edo zerbait gehiago al dago?

Arrazionalismoaren ikuspuntua

Descartes arrazionalista izanik, arrazoia ezagutza-iturri bakartzat hartzen du, bere metodoa proposatzearen bidez. Bere pentsamenduaren aldeko filosofo bat baino gehiago egon dira historian zehar, hala nola, Sokrates eta Platon. Haien

...

Jarraitu irakurtzen "Descartesen metodoa: Arrazoia ala esperientzia?" »

Kant eta Hume: Etika, Arrazoimena eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,21 KB

Kant: Arrazoimena eta Morala

Gizakia arrazoimenak eta emozioek osatutako izaerarekin jaiotzen da. Gure bizitzan zehar hainbat erabaki hartu eta justifikatu behar ditugu. Izaki moralak gara, eta gure kontzientzia moralak ongia eta gaizkia bereizteko printzipioak eskaintzen dizkigu. Erabakiak hartzera bultzatzen gaituzten indarrak bi multzotan bereizten dira: autonomia morala eta emotibismoa.

Kanten Etika Autonomoa

Kanten arabera, arrazoimen teorikoaz gain, arrazoimen praktikoa ere badago (etika). Etika autonomoa da (ez heteronomoa), eta hori dela eta, gizakiak legeak jartzen dizkio bere buruari. Arrazoimenak bere kabuz bilatzen du zuzen jokatzera bultzatzen duen printzipioa: inperatibo kategorikoa.

Autonomia eta Emotibismoa: Kant eta Hume

Kanten...

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Hume: Etika, Arrazoimena eta Askatasuna" »

Ortega, Wittgenstein eta Susmoaren Filosofoak

Filosofia eta etika14,76 KB

Ortega eta Gasseten Pentsamendua

Objektibismoa eta Glosak

Prentsa artikuluekin hasi eta Kixoteren gaineko gogoetak idatzi eta gero amaitu zuen. Alemaniako filosofoek eraginda, Espainiaren arazoari heldu eta doktrina objektibista landu zuen. Marburgoko irakasleen sintesia sortu zuen beregan. Neokantismoa filosofia-joera bat da, hala positibismoa eta materialismoa, nola filosofia erromantiko eta subjektibista hutsaren eraikuntzak gainditzeko saio gisa sortu zena. Positibismoaren eta materialismoaren ikuskeran, subjektuak ez du eskurik hartzen ezagutza eraikitzeko orduan, eta ezagutza prozesuan garrantzitsuena gauza bera da, hots, datu objektiboa.

Bi Arazo Nagusi: Zientzia eta Masak

Bi arazo nagusi identifikatu zituen:

  • Zientziaren garrantzia: Zientziari
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega, Wittgenstein eta Susmoaren Filosofoak" »

Nietzsche: Bizitza, Botere Nahia eta Tragedia Grekoa

Filosofia eta etika4,37 KB

1. Bizitzaren Esentzia eta Botere Nahia

Nietzschek filologia ikasi zuen, eta hortik piztu zitzaion filosofiarako interesa. Bere lehenengo lanean, bere filosofiaren mamia aurkeztu zuen: tragikoaren esentziaren definizioaren atzean ideia bat dago, hots, bizitza errealitate ororen azken izaera da. Bizitza ezin da definitu, zerbait instintiboa, kontraesankorra eta aldakorra baita. Ez da 'pentsatzen' dena, baizik eta 'bizitzen' dena.

Schopenhauerren ildoari jarraiki, Nietzscherentzat bizitza botere nahia da, bizitzeko eta irauteko gogo gisa. Errealitatearen esentzia irauteko nahia da, baina aldi berean saminaren jatorria da, bizitzeak hiltzea inplikatzen baitu.

Schopenhauerren Ihesbideak eta Nietzschek Proposatutako Bitalismoa

Horregatik, Schopenhauerrek...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Bizitza, Botere Nahia eta Tragedia Grekoa" »

Filosofiaren Hastapenak: Mitoak, Filosofoak eta Sofistak

Filosofia eta etika4,2 KB

Mitoaren ezaugarriak eta esanahia

  • Edozein motatako ipuina edo kontakizuna da.
  • Mitoa antzina gertaturiko alegiazko kondaira da eta ia gehienetan zehazgabea da.

Mitoaren ezaugarriak

  1. Ez du desberdintasunik naturaren eta gizartearen artean.
  2. Mitoak izaera magikoa du, irudietan pentsatzen du.
  3. Mitoaren funtzioa gizakiaren esperientzia irudietan adieraztea.

Mendebaldeko filosofiaren jatorria

  • Filosofia Grezian jaiotzen da Asia Txikiko kolonietan K.a. 6. mendearen inguruan.
  • Zientzia izena grekoek asmatu zuten. Pentsalari grekoek mitoek heriotzari buruz eta hainbat garairi buruz esaten zutenekin ez zeuden ados.
  • Filosofia bereizpenengatik sortzen da: zentzumen/arrazoia, itxura/errealitatea, devenira/izana.
  • Zentzumenek engainatu egiten gaituzte, argumentu horrekin
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Hastapenak: Mitoak, Filosofoak eta Sofistak" »