Batxilergoa mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Platon eta Sokrates: Oinarrizko Kontzeptu Filosofikoak

Filosofia eta etika2,34 KB

Platon eta Sokratesen Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak

BERTUTEA

Izaki baten betetasunera eta bikaintasunera eramaten duen bidea da. Sokratesek (eta geroxeago Platonek) proposatu zuenez, aretéa (bertutea) ez da bereganatu behar besteak mendean hartzeko (greziar kultura heroikoa; Homero) edo hitzaren bidez limurtzeko (sofistek), nork bere burua menderatzeko baizik.

Bertuteak nork bere burua ezagutzea eskatzen du (“Ezagutu ezazu zeure burua” esaten zuen Sokratesek); hortaz, bertutea jakintzari lotuta dago (intelektualismo morala).

Polisean egoki jokatu nahi duen edonork bildu behar dituen bertute tradizionalen adibideak:

  • Adorea
  • Adiskidetasuna
  • Eskuzabaltasuna
  • Prestutasuna

EGUZKIA

Lurra argitzen eta berotzen duen astroa da. Platonen Errepublika liburuko...

Jarraitu irakurtzen "Platon eta Sokrates: Oinarrizko Kontzeptu Filosofikoak" »

Jakintza motak eta ezagutzaren prozesuak

Filosofia eta etika3,23 KB

Jakintza motak

Jakintza arrunta edo ohikoa

Eguneroko bizitzan oinarritzen da. Adibidez, metalak lantzen dituen artisau batek badaki burdina beruna baino gogorragoa dela; jakinduria bat du, zalantzarik gabe, nahiz eta ez jakin zergatik diren gauzak horrela. Jakintza mota horrek ez du sistematikoa izan nahi eta aurreiritziz josita egon ohi da.

Jakintza zientifikoa

Ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeren zergatiak azaldu nahi ditu. Sistematikoa, zehatza eta kritikoa izateak, ordea, ez du jakintza filosofikotik bereizten.

Jakintza teknikoa

Zenbait jarduera nola egin jakitean datza. Zientziak bezala, mundua kontrolatu eta mendean hartzea du helburu. Askotan, jakintza zientifikoaren aplikaziotzat jotzen da, baina gaur egun, elkarri eragiten diote...

Jarraitu irakurtzen "Jakintza motak eta ezagutzaren prozesuak" »

Estatuaren Jatorria eta Paktu Sozialaren Teoriak

Filosofia eta etika3,55 KB

Estatuaren Jatorria eta Ezaugarriak

  • Kontrolpean dauden lurraldeekiko jurisdikzio unibertsala.
  • Boterea instituzionalki banatuta dago (instituzioetan dibertsifikatuta).
  • Subiranoa da, ez du boterea beste erakunde mota batekin parekatzen.

Kontraaktualismoa eta Estatuaren Beharra

Herrialde baten subiranotasuna herriak dauka, gizartea azken finean biztanleriaren arteko paktu sozial baten emaitza delako. Paktu sozial hau betiere, gizartearen eta estatuaren arteko harremanetatik abiatuta ekingo da. Hala ere, historian zehar, estatuaren presentzia beharrezkoa ez den ideologia ezberdinak ere sortu dira. Anarkismoa da hauen artean nagusiena.

Anarkistentzat, estatua beharrezkoa ez den zerbait da, eta historiak behin eta berriro hau erakutsi digula defendatzen...

Jarraitu irakurtzen "Estatuaren Jatorria eta Paktu Sozialaren Teoriak" »

Naturaren Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Egiaren Bilaketa

Filosofia eta etika2,57 KB

Naturaren Filosofia

Erlatibotasuna, Absolutua eta Egia

Erlatibotasuna eta absolutua izatea filosofiaren alderdi garrantzitsuak dira. Filosofiak egia mota ezberdinak aztertzen ditu, Heraklito eta Parmenidesekin hasita. Batzuetan, egiatzat hartzen dugu guztiz egia ez den zerbait.

Sofistak: Erlatibismoaren Aitzindariak

Sofistak presokratikoen azken taldea izan ziren, erlatibotasuna oinarri zutela. Greziar hiritarrak ez ziren kanpotar jakintsuak ziren, eta, beraz, ezin zuten polisetako politikan parte hartu zuzenean. Hala ere, politikan parte hartzen zuten pertsonen irakasle gisa lan egiten zuten. Beren interesen arabera irakasten zieten ikasleei, helburuak lortzen laguntzeko.

Sofistentzat, ez dago ezer absolutu; bakoitzaren interesak dira garrantzitsuak....

Jarraitu irakurtzen "Naturaren Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Egiaren Bilaketa" »

Fedea eta Arrazoimena: Akinokoa eta Agustin

Filosofia eta etika2,9 KB

Tomas Akinokoa: Fedea eta Arrazoimena

Tomas Akinokoak errealitatea benetan nolakoa den (egia) jakiteko bi bide bereizi zituen: fedearen (teologia) bidea eta arrazoimenaren (filosofia) bidea. Bi bide horiek desberdinak izanik, bakoitza bere aldetik joka dezake, eta abiapuntu propioa du. Hau da, autonomoak eta autosufizienteak dira.

Filosofia:

Ezin du onartu arrazoimenak eskaintzen dizkion argudioetatik kanpo. Arrazoimenarekin aurkitzen diren egiak egi naturalak deitzen dira. Egia lortzen du arrazoimena ondo erabiltzen duenean. Tresna arrazoimena du eta logikaren printzipioen bidez funtzionatzen du. Printzipio horiek (logika) ezin dira gaizki egin, Jainkoak printzipio horiekin egin gaituelako. Beraz, lehen printzipio horiek Jainkoaren barnean daude....

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena: Akinokoa eta Agustin" »

Botere Politikoa eta Gobernu Motak

Filosofia eta etika3,08 KB

Botere Politikoa

Botere politikoa: Besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahal edo indarra da.

Botere politiko legitimoa: Obeditu behar dutenek baliozkotzat jotzen dutenean boterea gauzatzeko modua da. Norbaitek autoritatea duela esaten dugu haren aginduak obeditu behar dituztenek errespetatu eta balioesten dutenean. Boterea ez bezala, autoritatea ezin da inposatu; besteen onespenetik eta aitorpenetik baizik ezin daiteke sortu.

Platonen ikuspegia

Platonen ustez:

  • Arima irrikatsua dutenek gose-egarriak menderatzen dituzte (ekoiztea).
  • Arima haserrekorra dutenak, sutsuak eta oldarkorrak dira, horixe dute ezaugarri (soldadu).
  • Arima arrazionala nagusi duten gizabanakoei ezagutza eta jakinduria interesatzen zaie (filosofia ikasteko).

Platonen gizarte...

Jarraitu irakurtzen "Botere Politikoa eta Gobernu Motak" »

Botere Politikoaren Azterketa: Indarkeria, Giza Eskubideak eta Herritarren Borondatea

Filosofia eta etika2,46 KB

1.2.3 Botere Politikoa: Autoritarismoa eta Indarkeria

Herritarren Eskubideak

Botere politikoak herritarren eskubideak errespetatu eta praktikan jarri behar ditu. Gizarte antolaketan arauak beharrezkoak dira, baina herritarren onespena izan behar dute. Erabakiak hartzerakoan, botereak ezin du gutxi batzuen eskutan egon.

Botere Banaketa

Filosofiaren historian, Montesquieu filosofo ilustratu frantziarra izan zen botere banaketaren beharra adierazi zuen lehena.

Giza Eskubideak eta Estatuen Funtzionamendua

Estatuen funtzionamendua aztertzeko, giza eskubideak nola errespetatzen diren neurtu daiteke.

Max Weber eta Estatu Biolentzia

Max Weber soziologo alemaniarrak estatu biolentzia ikertu zuen. Estatuak askotan biolentzia erabiltzen du herritargoa kontrolatu,...

Jarraitu irakurtzen "Botere Politikoaren Azterketa: Indarkeria, Giza Eskubideak eta Herritarren Borondatea" »

Descartes-en filosofia: Jakituriaren bilaketa metodo berri baten bidez

Filosofia eta etika3,33 KB

Descartes-en filosofia

Jakituriaren bilaketa metodo berri baten bidez

Helburua

Jakituri berri bat sortu, zientzia guztiak batuz, hiru arrazoirengatik:

  • Giza jakituria bat eta berdina delako.
  • Metodo unibertsal eta berdina erabili behar delako (Aristotelesen aurka).
  • Nahiz eta zientzia desberdinak egon, denak erlazionatuta daudelako.

Jakituriaren zuhaitza:

  • Sustraiak: Metafisika (Jainkoa, arima...).
  • Enborra: Fisika.
  • Adarrak: Beste zientzia guztiak (gorena: morala).

Metodoa

Metodo berri bat formulatu (Bacon-en ideiak jarraituz, XVI-XVII. mendeak). Aristotelesen metodo silogismoa ordezkatu.

"Erregela ziur eta errazen multzoa":

  • Ez dugu faltsua dena egitzat hartuko.
  • Errakuntza ekidingo dugu.

Egiara heltzeko, esperientzian ezin oinarritu (aldakorra delako). Egia matematikan

...

Jarraitu irakurtzen "Descartes-en filosofia: Jakituriaren bilaketa metodo berri baten bidez" »

XX. mendeko pentsamenduaren oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin

Filosofia eta etika2,16 KB

Desberdintasun handiak izan ziren, baina adostasunak ere bai:

  • Modernotasunaren ideia nagusien kritika: kontzientzia, arrazoia, erlijioa...
  • Paul Ricoeur: Marx, Freud eta Nietzschek ezkutuan dagoen zerbait aurkitzeko susmoa dute. Marxentzat, ekonomia; Nietzscherentzat, boterearen borondatea; eta Freudentzat, inkontzientea.

Darwinek eboluzionismoa

Espezieak eta gizakia denboran zeharreko eboluzioaren fruitu dira. Eboluzioaren mekanismoa > bizitzeko borroka. Hautaketa naturala ematen da: gaituenak, indartsuenak… Freudek “zauri narzista” deitu zion horri. Hiru zauri:

  1. Galileorena: “Ez gara munduko zentroa”.
  2. Darwinena: “Eboluzionaturiko primateak gara”.
  3. Freudena: “Ez gara geure buruaren jabe, inkontzienteak menperatzen gaituelako”.

Marx

...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko pentsamenduaren oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin" »

Ortega y Gasset: Perspektibismoa, Arrazoia eta Bizitza

Filosofia eta etika3,48 KB

Perspektibismoa eta Arrazoia

Errealitateari bere ikuspuntutik begiratzen dio. Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da eta ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainean dagoenik. Perspektibismoaren teoria horrek errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Egia absolutua errealitatearen guztizko ikuspena, beraren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua izango da. Irudi bakoitzak errealitatearen zati bana dakar. Egia lortzen da ikuspuntuetatik irudiak bateratzen. Bestearen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko. Ortegak errealismoa eta idealismoa gainditu nahi zituen:

  • Jarrera errealista, K.a. VI. mendeko Greziatik Europako Errenazimentura arte. Errealismoak gauzari gizakiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Perspektibismoa, Arrazoia eta Bizitza" »