Descartes-en filosofia: Jakituriaren bilaketa metodo berri baten bidez

Filosofia eta etika3,33 KB

Descartes-en filosofia

Jakituriaren bilaketa metodo berri baten bidez

Helburua

Jakituri berri bat sortu, zientzia guztiak batuz, hiru arrazoirengatik:

  • Giza jakituria bat eta berdina delako.
  • Metodo unibertsal eta berdina erabili behar delako (Aristotelesen aurka).
  • Nahiz eta zientzia desberdinak egon, denak erlazionatuta daudelako.

Jakituriaren zuhaitza:

  • Sustraiak: Metafisika (Jainkoa, arima...).
  • Enborra: Fisika.
  • Adarrak: Beste zientzia guztiak (gorena: morala).

Metodoa

Metodo berri bat formulatu (Bacon-en ideiak jarraituz, XVI-XVII. mendeak). Aristotelesen metodo silogismoa ordezkatu.

"Erregela ziur eta errazen multzoa":

  • Ez dugu faltsua dena egitzat hartuko.
  • Errakuntza ekidingo dugu.

Egiara heltzeko, esperientzian ezin oinarritu (aldakorra delako). Egia matematikan eta arrazoian oinarrituko da (arrazoia ez da inoiz erratzen; erratuz gero, gure errua da, metodoa txarto erabili dugulako).

Legeak
  • Nabaritasuna: Egitzat bakarrik hartu nabaritasun osoz agertzen dena (argia eta ezberdina).
  • Analisia: Arazoa zati sinpletan banandu.
  • Sintesia: Zati sinpleak aztertu eta lotu, ideia orokorrera heltzeko.
  • Berrikusketa: Frogapenak amaieran egin, metodoa ondo bete den ikusteko.

Metodoa matematikan aplikatu, gero beste zientzietan (metafisikan hasita). 23 urterekin geometria analitikoa sortu. Moral probisional bat eraikitzea erabaki.

Arauak

Pozik bizitzeko eta arazorik ez edukitzeko, arauak ezagutu eta errespetatu. Munduan ez dago ezer seguru, bizitzeko probabilitatea jarraitu behar dugu. Lehenengo, norbera ezagutu, guretzat onena dena aukeratzeko. Ideia nabariak aurkitu, zalantza metodikoa erabiliz.

Zalantzan ipini:

  • Zentzuak (bakoitzak desberdin hautematen ditugulako).
  • Errealitatea (batzuetan ametsak errealitatearekin nahasten ditugulako).
  • Arrazonamendua (askotan erratzen garelako).

Zalantzan gaudelakoan, inork ezin du ipini zalantzan zalantzan nagoela: "Pentsatzen dut, beraz, existitzen naiz" (Cogitoa). Pentsamenduaren oinarria. Beste aktu kontziente guztiak hartu. Pertsona, pentsatzen duen existentzia = substantzia bat.

Pertsona pentsatzen duen substantzia bat da (gizakiaren ezentzia pentsatzea da).

Substantzia

Substantzia = gauza.

Bi substantzia mota:

  • Substantzia infinitua: Berez existitzen dena (Jainkoa, ez erlijiozkoa).
  • Substantzia finituak: Existitzeko beste substantzia bat behar dutenak.

Jainkoa:

  • Arima: esentzia = pentsamendua (Res Cogitans).
  • Gorputza: esentzia = hedapena (Res Extensa).

Biek behar dute Jainkoa existitzeko. Biak independenteak dira, baina gizakiaren kasuan bakarrik biak batu. Biak batzen dira: ikuspuntu dualista.

Giza izakia: "Cogito ergo sum" printzipioak. Substantzia pentsatzailea eta hedatua bereiztu. Bi substantziak hertsiki lotuta, bat izango balira bezala (baina independenteak dira, nahiz eta elkarri eragin). Descartesek lotura azaltzeko puntu bat asmatu zuen: guruin pineala.

Deskargatu

PDF Word HTML