Naturaren Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Egiaren Bilaketa
Naturaren Filosofia
Erlatibotasuna, Absolutua eta Egia
Erlatibotasuna eta absolutua izatea filosofiaren alderdi garrantzitsuak dira. Filosofiak egia mota ezberdinak aztertzen ditu, Heraklito eta Parmenidesekin hasita. Batzuetan, egiatzat hartzen dugu guztiz egia ez den zerbait.
Sofistak: Erlatibismoaren Aitzindariak
Sofistak presokratikoen azken taldea izan ziren, erlatibotasuna oinarri zutela. Greziar hiritarrak ez ziren kanpotar jakintsuak ziren, eta, beraz, ezin zuten polisetako politikan parte hartu zuzenean. Hala ere, politikan parte hartzen zuten pertsonen irakasle gisa lan egiten zuten. Beren interesen arabera irakasten zieten ikasleei, helburuak lortzen laguntzeko.
Sofistentzat, ez dago ezer absolutu; bakoitzaren interesak dira garrantzitsuak. Planteamendu honen oinarrian erlatibotasuna dago.
Erretorikaren Garrantzia
Sofistek garrantzi handia eman zioten erretorikari: hitz egiteko arteari, hitzaren botereari eta hitza ondo erabiltzeko jakintzari. Ikasleei, hitzaren bidez helburuak lortzen irakasten zieten.
Haien ustez, ez zegoen sistema eredugarririk; ez zuten herriaren onura bilatzen, politikarien onura baizik. Beti diruaren truke irakasten zuten.
Sokrates: Sofisten Aurkako Ahotsa
Sokrates ez zen sofista. Platonen irakaslea izan zen, eta sofistekin ados ez zegoen autorea. Ez dago Sokratesen idatzizko erreferentziarik.
Elkarrizketaren eta Adostasunaren Garrantzia
Sokratesek zera galdetzen zuen: Gizartea gara daiteke bakoitzak berea bakarrik defendatzen badu? Erantzuna ezezkoa da.
Guztiok ados jartzeko zerbait egon behar da. Adostasunera iristeko bide bakarra elkarrizketa da, eta elkarrizketa erabiliz heldu behar gara adostasunera.
Elkarrizketa Mantentzeko Urratsak
- Abiapuntua: Bi aldeek adostasun batera heldu behar dute, elkarrizketa burutu ahal izateko abiapuntu bat lortuz. Pentsatzen duguna alde batera utzi behar da, erabaki ahal izateko.
- Ironia: Egoera honetara iritsi, zentzudun elkarrizketa burutzeko pentsatzen duguna alde batera utzi behar da, dialektika erabil daitekeen puntu batera heldu ahal izateko.
- Dialektika: Dialektikaren bidez adostasunera iritsi. Proposamenak unibertsalak direnez, guztiontzat baliagarriak dira.
Sokratesek zioena garai hartan jende askok ez zuen ulertzen, normalean, gehiengoak bakoitzak uste duena inposatu behar dela uste zuelako.
Sokratesek bere buruaz beste egin zuen, politikariek esaten zutelako bera bezalako pertsonak hirian figura desegokiak zirela.