Ortega y Gasset: Perspektibismoa, Arrazoia eta Bizitza

Filosofia eta etika3,48 KB

Perspektibismoa eta Arrazoia

Errealitateari bere ikuspuntutik begiratzen dio. Norberaren ikuspuntua edo perspektiba errealitatearen beharrezko osagaia da eta ezin esan daiteke ikuspuntu bat besteen gainean dagoenik. Perspektibismoaren teoria horrek errealitatearen gaineko ikuspuntuen aniztasuna aldarrikatzen du. Egia absolutua errealitatearen guztizko ikuspena, beraren inguruan jasotako irudi guztien konbinazio antolatua izango da. Irudi bakoitzak errealitatearen zati bana dakar. Egia lortzen da ikuspuntuetatik irudiak bateratzen. Bestearen irudiek nireek beste eskubide dute existitzeko. Ortegak errealismoa eta idealismoa gainditu nahi zituen:

  • Jarrera errealista, K.a. VI. mendeko Greziatik Europako Errenazimentura arte. Errealismoak gauzari gizakiaren gainetik jartzeko gaitasuna, lehentasuna eta independentzia ematen dio.
  • Jarrera idealista, Errenazimendutik gaur egun arte. Arrazoia giza subjektua izango da, gizakiaren eta munduaren arteko harremanaren protagonista.

Ortegaren ustez, benetan erreala dena nia eta gauzak dira; nia etengabe dago gauzei lotuta eta alderantziz. Niaren eta gauzen arteko elkartze-harreman eta jokabide hori da bizitza. Zirkunstantzia eta perspektiba kontzeptuek, egiaren ikuskera bat izateaz gain, Espainia antolatzeko Ortegaren asmoa adierazten dute.

Gure Garaiko Gaia

Ortega y Gassetek arrazionalismoa kritikatu zuen. Platon, Aristoteles, Descartes eta abarren arrazoimena, bere ustez, oker dago, edo, behintzat, behar baino garrantzia gehiago eman zaio. Bizitza alboratzen duen edozein printzipioren aurka egiten du (Nietzsche bezala).

Arrazionalismoaren arabera, egia bakarra, absolutua eta aldaezina da, eta gizakiak arrazoimenaren bidez bakarrik ezagut dezake. Horregatik, Ortegaren iritziz, hain arrazoimen abstraktuak ezin du hauteman bizitzako errealitate konkretua; errealitate hori, berez, ezegonkorra, denborazkoa eta historikoa delako. Arrazoiak ezin du giza bizitza ulertu, gauza bihurtzen duelako; gainera, sineste eta ideien balioa alderantzikatu du.

Ortegaren hitzetan, gure aroaren gaia, intelektuala den orori giza bizitzan zer eginkizun eta leku dagozkion jakitea da. Gure aroa, beste garai batzuek bezala, aztoramenduz betetako aroa da. Oraingo aztoramendua, mendeetan zehar ekoizpen intelektual handia egin ondoren, jadanik ideiekin zer egin ez dakigulako gertatzen da. Ortegaren ustez, problema intelektualismoan, arrazionalismoan, dago. Arrazionalismoaren bidez egindako muntaiak gainezka egin du, bizitzaren aurrean lehentasuna hartuz. Horregatik, gure garaiko gaia arrazionalismoa gainditzea da, azken finean, bizitza ulertzeko.

XX. mendeko Pentsalariak

  • Darwin: Aro garaikidea eboluzioaren teoria da, biologiaren etorkizuna eta giro intelektualaren etorkizuna ere aldatuko zuen, aldaezintasun aristoteliko-tomistaren aurka, espezieen finkotasunaren ideiak eztanda egin zuen.
  • Marx: Errealitatearen funtsa azpimarratzen du, ideologiek kontzientzia edukitzea eragozten dute, existitzen den gauza bakarra da gizakiak historikoki egiten duena, Marxek Hegelen sistema irauli egiten du.
  • Nietzsche: Kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei, mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonera egiten du, ezinezkoa da egia ziurra eta finkoa aurkitzea etengabeko bilakaeran dagoen munduan, kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML