XX. mendeko pentsamenduaren oinarriak: Marx, Nietzsche, Freud, Darwin

Filosofia eta etika2,16 KB

Desberdintasun handiak izan ziren, baina adostasunak ere bai:

  • Modernotasunaren ideia nagusien kritika: kontzientzia, arrazoia, erlijioa...
  • Paul Ricoeur: Marx, Freud eta Nietzschek ezkutuan dagoen zerbait aurkitzeko susmoa dute. Marxentzat, ekonomia; Nietzscherentzat, boterearen borondatea; eta Freudentzat, inkontzientea.

Darwinek eboluzionismoa

Espezieak eta gizakia denboran zeharreko eboluzioaren fruitu dira. Eboluzioaren mekanismoa > bizitzeko borroka. Hautaketa naturala ematen da: gaituenak, indartsuenak… Freudek “zauri narzista” deitu zion horri. Hiru zauri:

  1. Galileorena: “Ez gara munduko zentroa”.
  2. Darwinena: “Eboluzionaturiko primateak gara”.
  3. Freudena: “Ez gara geure buruaren jabe, inkontzienteak menperatzen gaituelako”.

Marx eta borrokaren kontzeptua

Mundua ez da arrazoizkoa. Zabalkuntza ekonomikoa bizi dugu: klaseen arteko borroka, nagusiak eta esklaboak; burgesia eta proletarioak. Jabetza pribaturik gabeko gizartea lortu nahi du Marxek.

Nietzsche eta mendebaldeko historia

Nietzscherentzat, mendebaldeko historia errore baten historia da: borroka den bizitzarekiko gorrotoak beste mundu bat asmatzera eraman zituen: Platonen ideien mundua edo kristauen zerua. Baina Nietzscherentzat jainkoaren heriotzak aro berri bat sortuko du > supergizakia. Indarra eta bizitzarekiko maitasun tragikoa berreskuratuko dira, eta horretarako arrazoiaren asmakizunak deuseztatu behar dira: erlijioa, morala…

Freud eta inkontzientea

Freudentzat, gizakiaren baitako garrantzitsuena inkontzientea da, eta ez kontzientea: zati txiki bat ageri da, hau da, kontzientea, gehien azpian ezkutatzen den bitartean, hau da, inkontzientea. Sexualitatea bizitza osoan zehar garatzen da. Psikoanalisia izango da Freuden terapia.

Desberdintasun handiak: Marx igualista da, Nietzschek desberdintasuna eta indartsuen elitismoa aldarrikatuko du. Baina bat datoz honetan: optimista ilustratuentzat ez bezala, mundua gatazka da… Mundua benetan azaltzen duena ekonomia da Marxentzat, Nietzscherentzat botere borondatea, Freudentzat inkontzientea edo Darwinen hautapen naturala.

Deskargatu

PDF Word HTML