Botere Politikoa eta Gobernu Motak
Botere Politikoa
Botere politikoa: Besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahal edo indarra da.
Botere politiko legitimoa: Obeditu behar dutenek baliozkotzat jotzen dutenean boterea gauzatzeko modua da. Norbaitek autoritatea duela esaten dugu haren aginduak obeditu behar dituztenek errespetatu eta balioesten dutenean. Boterea ez bezala, autoritatea ezin da inposatu; besteen onespenetik eta aitorpenetik baizik ezin daiteke sortu.
Platonen ikuspegia
Platonen ustez:
- Arima irrikatsua dutenek gose-egarriak menderatzen dituzte (ekoiztea).
- Arima haserrekorra dutenak, sutsuak eta oldarkorrak dira, horixe dute ezaugarri (soldadu).
- Arima arrazionala nagusi duten gizabanakoei ezagutza eta jakinduria interesatzen zaie (filosofia ikasteko).
Platonen gizarte idealean, gobernuak filosofoen ardupean egon behar du, eta pertsona bakoitzak bere arima motari ondoen egokitzen zaion funtzio sozialean aritu behar du. Horrela egongo da gizartea justiziaz antolatuta.
Gobernu motak
- Monarkia: Agintea gizabanako bakar baten gain dago (tirania).
- Aristokrazia: Zenbait lagunen eskuetan dago gobernua (oligarkia).
- Demokrazia: Boterea herriaren gehiengoan datza (demagogia).
Etika eta Politika
Etika eta politika bereizketa: Gobernuari on batek ez du zertan ona edo zintzoa izan, baina ezinbestekoa da boteretsua izatea. Batzuetan gerta liteke errege edo erregina batek, boterea lortzeko eta hari eusteko, immoralki jokatzea beste aukerarik ez izatea.
Utopia
Utopia: Antolaketaren aldetik ereduzko gizarte ideal batez osatuta dagoen irudizko mundu baten deskribapena da (Tomas Moro).
Aristotelesen ikuspegia
Gizakia Aristotelesentzat: Zoon politikon bat da, gizakia gizartekoia da izatez, besteekin biziz baizik ezin lor baitezake zoriona.
Estatua eta Gizarte Zibila
Estatua: Gizarte modernoan, instituzioek dute subirotasuna. Egitura administratibo batek osatzen du estatua, eta haren bidez gauzatzen da boterea, muga erabat argiko lurralde batean bizi diren biztanleen gain.
Gizarte zibila: Estatuaren mendeko zuzenbide gabe ere beren jardunaren bidez gure arteko bizikidetza hobetzen laguntzen duten gizabanako eta talde guztiek osatzen dute.
Ideologia politikoak
- Liberalismoa: Gizabanakoen askatasunean oinarritutako erregimen politiko baten alde egiten du, eta estatuaren botereak mugak izan behar dituela eta herritarren onespenean oinarritu behar duela dio.
- Anarkismoa: Estatuak gizabanakoak zapaltzen dituela kritikatzen du, eta gizartea inolako estatu-egiturarik gabe antolatu behar dela aldarrikatzen du.
- Erregimen totalitarioa: Sistema politikoak dira, non estatuak botere mugagabea duen bizitzako eremu guztien gain, eta ez duen errespetatzen gizabanakoen askatasuna (Hannah Arendt).