Kirola: Pasioa, Sakrifizioa eta Emakumearen Erronka
Kirola: Nire Pasioa eta Bizimodua
Kirola definitu beharko banu, pasio hitza erabiliko nuke. Bai, pasioa: odola gorputzean zehar ponpatzeko gaitasuna duen griña; azaleko poro txikienek ere izerdi deritzon adrenalina hori kanporatzea lortzen duen irrika; eragina, bizitzeko modua, bizimodua. Argi dago, eta badakit, kirolari buruzko azalpen hau ez dela hiztegi zein entziklopedia batean aurki daitekeen definizio zehatza, eta askorentzat handitze edota metafora hutsa izan daitekeela. Baina, utz nazazue, hitz hauekin jarraitu aurretik, kirolari baten bizimodua gainerako bizidunen errealitatetik at dagoela aitortzen.
Saskibaloia: Sendabide eta Sakrifizio
Badira zortzi udaberri bizia aldatuko zidan ibilbidea hasi nuena, zortzi loraldi, saskibaloiaz gozatzen...