Platon eta Sokrates: Oinarrizko Kontzeptu Filosofikoak

Filosofia eta etika2,34 KB

Platon eta Sokratesen Filosofiaren Oinarrizko Kontzeptuak

BERTUTEA

Izaki baten betetasunera eta bikaintasunera eramaten duen bidea da. Sokratesek (eta geroxeago Platonek) proposatu zuenez, aretéa (bertutea) ez da bereganatu behar besteak mendean hartzeko (greziar kultura heroikoa; Homero) edo hitzaren bidez limurtzeko (sofistek), nork bere burua menderatzeko baizik.

Bertuteak nork bere burua ezagutzea eskatzen du (“Ezagutu ezazu zeure burua” esaten zuen Sokratesek); hortaz, bertutea jakintzari lotuta dago (intelektualismo morala).

Polisean egoki jokatu nahi duen edonork bildu behar dituen bertute tradizionalen adibideak:

  • Adorea
  • Adiskidetasuna
  • Eskuzabaltasuna
  • Prestutasuna

EGUZKIA

Lurra argitzen eta berotzen duen astroa da. Platonen Errepublika liburuko VI. eta VII. ataletan, eguzkia Ongiaren Ideiaren sinbolo gisa agertzen da.

Gauzak ikusteko argitan egon behar diren gisara, ideiak ulertu ahal izateko Ongiaren Ideiaren argitasuna behar da: Ongiaren Ideiak egiten ditu ideiak adigarri.

HEZIKETA

Errepublika elkarrizketan Platonek dionari erreparatzen badiogu, heziketa arimari zuzentzen zitzaion prozesua da, arimak benetako ideiei begiratzeko jarrera har dezan.

Atenaseko paideia-k (heziketak) musika eta gimnasia zituen oinarri gisa, arima eta gorputzaren harmonia eskuratzeko.

IKUSGARRIA

Begiz hautemandakoaz esaten da. Platonen pentsamenduaren arabera, gure eguneroko gauzak, itxuraz eta forman etengabe aldatzen dabiltzanek, ikusgarriaren eremuan sartzen dira.

Platonen doktrinari jarraituz, ikusgarria den hori behe mailako ezagutzari dagokio, doxa-ri alegia, zentzumenak ez baitira errealitatearen benetako izaera atzemateko gai.

ZUZENTASUNA

Antzinako greziarren zein Platonen iritziz, zuzentasuna Kosmos osoaren baitan dagoen ordenaren eta orekaren esanetara jartzea da.

Izan ere, gauza guztiek dute euren betebeharra eta horiei dagokien kokagune propioa. Hortaz, zuzentasunaren kontzeptua gizakien elkarbizitzari dagokio, unibertsoari bezain beste.

Polis-ari lotuz, hiria zuzena izango da hiritar bakoitzak dituen bertuteen arabera dagokien eginkizunetan aritzen direnean.

Deskargatu

PDF Word HTML