Estatuaren Jatorria eta Paktu Sozialaren Teoriak
Estatuaren Jatorria eta Ezaugarriak
- Kontrolpean dauden lurraldeekiko jurisdikzio unibertsala.
- Boterea instituzionalki banatuta dago (instituzioetan dibertsifikatuta).
- Subiranoa da, ez du boterea beste erakunde mota batekin parekatzen.
Kontraaktualismoa eta Estatuaren Beharra
Herrialde baten subiranotasuna herriak dauka, gizartea azken finean biztanleriaren arteko paktu sozial baten emaitza delako. Paktu sozial hau betiere, gizartearen eta estatuaren arteko harremanetatik abiatuta ekingo da. Hala ere, historian zehar, estatuaren presentzia beharrezkoa ez den ideologia ezberdinak ere sortu dira. Anarkismoa da hauen artean nagusiena.
Anarkistentzat, estatua beharrezkoa ez den zerbait da, eta historiak behin eta berriro hau erakutsi digula defendatzen dute. Estatua boteretsuen aldeko errepresio tresna gisa definitzen dute. Tresna honen bitartez, herriaren gorrotoa, gehiegikeriak, esklabutza, gerrak eta, orokorrean, gizakiaren gaitz guztiak eragin dira. Estatuaren beharra, bi arrazoi nagusirengatik defendatzen da: amankomuneko ongia bermatu eta biolentzia mugatzen duelako.
Paktu Soziala: Teoria Kontraaktualistak
Teoria kontraaktualistak garatzen diren lehen unetik, estatuaren izaera naturala onartzen da. Legedia, arau sozialak eta boterea kudeatzeko organismo eta instituzioak, beraz, aldatu edo desegin daitezkeen giza sorkuntza gisa definituko dira garai honetatik aurrera. Teoria honen arabera, estatua, gizartea konposatzen duten norbanako libre eta arrazional guztien arteko kontratu baten emaitza da.
Thomas Hobbes
- Estatuaren sorreraren aurretik, indartsuenaren lege naturala gainjartzen da. Egoera honetan, ez da eskubiderik errespetatzen, guztiak edozer egiteko eskubidea dugula pentsatzen delako. "El hombre es un lobo para el hombre".
- Paktua: Egonkortasun eta ordena pixka bat bermatzeko, gizabanakoek euren eskubide guztiak pertsona bakar bati aitortzen dizkiete; burujabeari (erregea adibidez).
- Emaitza: Estatu autoritarioa izango litzateke.
John Locke
- Estatuaren sorreraren aurretik, gizakiok eskubideak ditugu: bizitzeko eskubidea, askatasun eskubidea, jabetza eskubidea, etab. Hala ere, ez daude arau hauek hausten dituztenak zigortzeko mekanismoak.
- Paktua: Errespetu hau bermatzeko, gizarteak euren eskubideak pertsona talde bati aitortuko dizkiete (gobernatzaileei). Baina hala ere, aitorpen hau behin-behinekoa da, gobernatzaileek huts egiten badute aldatzeko aukera aitortzen delako.
- Emaitza: Demokrazia adierazgarria (representatiboa).
Jean-Jacques Rousseau
- Estatuaren sorreraren aurretik, gizabanakoa askea, berdina eta ona da. Gizakiaren izaera hau ustelduko duen faktorea gizartea izango da.
- Paktua: Guztion beharrak asetzeko (gizarte osoarena), norbanakoak bere borondatea guztion borondatearen interesen zerbitzura jarriko du (borondate orokorra).
- Emaitza: Demokrazia zuzena.