Etika eta Morala: Gizakia, Kontzientzia eta Justizia
Gizaki Ez Diren Animaliak Subjektu Moralak Dira?
Animaliak ez dira subjektu moralak; moralak erabakiak hartzen laguntzen digu, eta animaliek ez dute askatasunik ona edo txarra den bereizteko. Gizakiak ez diren animaliek estimuluak jasotzen dituztenean sortzen dute erantzuna. Hori animalien baliabide biologikoei esker gertatzen da. Estimulu horiek automatikoki sortzen dira. Aldiz, gizakiok ez gaude senek determinatuta; erabakiak hartu eta horiek justifikatzen ditugu.
Zer da Kontzientzia Morala eta Zein Dira Funtzio Nagusiak?
Alde batetik, ona edo txarra dena bereizteko printzipioak hautematen dituena da, eta bestetik, printzipio horiek aplikatzen jakitea. Honen funtzio nagusiak hauek dira:
- Bakoitza gidatzea da, nahiz eta ez digun indarrez inposatzen.
- Printzipioak une zehatzetan aplikatzen jakitea.
- Jarrera autokritikoa izatea, hau da, jarrera txarren aurrean kontzientzia garatzea.
Izaera Moral Ona edo Txarra Izatearen Arduradunak Gara?
Era batera edo bestera ez gara gure jarreraren arduradunak, baina neurri handi batean bai. Izan ere, geneen bidez izaera bat eta kualitate batzuk eskuratzen ditugu, nahiz eta horiek ez gaituzten guztiz baldintzatzen, landu eta aldatu daitezkeelako. Ontzat ditugun jarrerak errepikatzean bertuteak sortzen ditugu, eta txartzat ditugunak errepikatzean bizioak sortzen dira.
Justiziari Buruzko Arrazoibide Moralak: Kohlbergen Etapak
Kohlbergen arabera, arrazoibide moralaren garapena hiru etapatan banatzen da:
- Maila Prekonbentzionala: Haien interesa asetzen duena hartzen dute justutzat, ondorioen arabera onak edo txarrak izan daitezkeelako. Indibiduoak erabat heteronomoak dira, hau da, bulkada berekoien menpe daude.
- Maila Konbentzionala: Bere gizarteko ohiturekin bat egiten duena dute justutzat, eta aurrekoa baino autonomoagoa da, baina oraindik beren gizartearen ohituretara egokitzen da.
- Maila Postkonbentzionala: Ondo bereizten ditu gizarteko arauak eta printzipio moralak. Autonomoak dira, beren kontzientziak gidatzen dituelako eta gizaki guztiok ditugun eskubideak kontuan hartzen dituztelako.
Galdera-Erantzun Laburrak
Hurrengo zerrendek kontzeptu etiko eta moralen inguruko galdera-erantzun laburrak biltzen dituzte:
- 1. Morala: B 12. Subjektua: A
- 2. Kritikoki: A 13. Gaia: B
- 3. Errealitatea: C 14. Onaren: C
- 4. Moralean: B 15. Zuhurra: C
- 5. Gizakiok: B 16. Zorion etika arazoa: C
- 6. Eduki: B 17. Gizaki gisa: A
- 7. Zein: A 18. Justizia araua: C
- 8. Balio: B 19. Justizia eremua: B
- 9. Arau: A 20. Zorion etikek: B
- 10. Balio: B 11. Erlatibismoa: B
- 1. Hezkuntza: A 11. Erlatibismoa: B
- 2. Sinestu: C 12. Erlatibismoaren kontra: C
- 3. Errealitatea: C 13. Emotibismoa: B
- 4. Moralean: B 14. Onaren: C
- 5. Zein: B 15. Moralki sasoia: B
- 6. Aukera: A 16. Justizia eremua: B
- 7. Eduki: B 17. Gizaki gisa: A
- 8. Printzipioa: A 18. Zorion etika: C
- 9. Arau Morala: A 19. Justizia eremua: B
- 10. Unibertsala: C 20. Zorion etikek: B