Hautespen Naturala eta Diseinu Adimendua: Homo Sapiensaren Garapena

Filosofia eta etika2,74 KB

Hararik zergatik jartzen du 'gizaki' izena bera zalantzan?
Gure oinordekoek ez dutelako hautespen naturalari jarraituz eboluzionatuko, diseinu adimenduari lotutako eboluzioa izango dutelako baizik. Ingeniaritza biologikoaren bidez, ziborgen ingeniaritzaren bidez eta bizitza ez-organikoaren ingeniaritzaren bitartez, gure oinordekoak gugandik izugarri urrunduko dira, gu neanderthalengandik urrundu garena baino are gehiago. Orain arte denok hautespen naturalaren eraginpean eboluzionatu dugu, baina diseinu adimenduaren garapen azkarrari esker, Homo Sapiensa izaki erabat ezberdinek ordezkatuko dute, jainkoen antzeko batzue


Zein izan da XXI. mende arte 4000 miloi urte inguruan planetan gertatu dena eta gaur egun, XXI. mendean, eman den ... 4.000 milioi urte inguruan zehar, XXI. mende arte, planetako organismo guztiek eta bakoitzak hautespen naturalaren eraginpean eboluzionatu dute eta Sapiensak ez dira gai izan beren muga biologikoetatik irteteko. Aldiz, XXI. mendean, sapiensa gai da bere muga biologiko zehaztuetatik irteteko eta hautespen naturalaren legeak diseinu adimendunaren legeek ordezkatzen ari dira.
Gaur egun, hautespen naturalaren erregimenak, 4.000 miloi urte dituenak, aurrean desafio erabat bestelakoa du. Mundu guztiko laborategietan zientzialariek izaki biziak genetikoki manipulatzen dituzte. Hau da, organismoen jatorrizko ezaugarrien mugak kontuan hartu gabe, duela 4.000 milioi urtez errespetatu diren hautespen naturalaren legeak erabat hausten dituzte.
Laburbilduz, orain arte muga biologikoen barne eboluzionatu dugu, hautespen naturalari jarraituz. Baina garai berri bat eraikitzen ari gara eta jada eboluzioaren mugak ez dagokio biologiari, diseinu adimendunari baizik.
Adibidez, jirafek, planetako organismo guztiek bezala, hautespen naturalaren eraginpean eboluzionatu dute. Lepo luzea dute, jirafa arkaikoen arteko lehiaketari esker. Lepo luzeagoko jirafek hobe elikatzeko aukera zuten, elikagai gehiago eskuragarri baitzituzten, aldiz, lepo motxekoek ez. Horren ondorioz, lepo luzekoek lepo laburrekoek baino ondorengo gehiago sortzeko gai izan ziren.
Orain, aldiz, benetako untxi berde bat ikus dezakegu, baina ez hautespen naturalak sortu duelako (untxiaren muga biologikoen barne ez da sartzen kolorez aldatzeko aukera), gizakien diseinu adimenduak baizik. Horren adibidea da, Eduardo Kac brasildar artistaren artelana. Artelan horretarako, untxi berde fluoreszente bat ekoizteko eskatu zuen laborategi frantses batean, edozein produktu eskatuko balu bezala. Frantses zientzialariek untxi zuri baten enbrioia hartu eta haren DNAn marmoka berde fluoreszente batetik hartutiko genea ezarri zuten. Hori diseinu adimendunaren ekoizpenaren adibide argia da, hautespen naturalaren legeen arabera azaltzeko ezinezkoa dena.

Deskargatu

PDF Word HTML