Adingabetasuna, Ilustrazioa eta Askatasuna: Gizartearen Garapenari Buruzko Pentsamenduak
Adingabetasuna
Gizarteak ilustrazioaren aurretik duen egoera, gidaritza edo tutoreen menpeko egoera. Adingabetasunak besteren gidaritzarik gabe norberaren arrazoiaz baliatzeko ezintasuna esan nahi du. Kanten arabera, gizakia bera da egoera horren errudun, koldarkerian eta alferkeria erosoetan bizi baita; arrazoiak bakarrik gida dezake gizakia betetasunera eta nagusitasunera; horregatik, gizakiak adingabe dirau arrazoiaren erabilera kritiko eta autonomoaren bidea hartzen ez duen bitartean.
Ilustrazioa
XVIII. mendeko aldaketa ekonomiko eta sozialekin batera zabaldu zen mugimendu ideologiko-kulturala da. Kanten arabera gizakia bere erruz jasaten duen adingabetasunetik irtetean datza. Argitzeak, nork bere kabuz eta era autonomoan pentsatzen ausartzea, arrazoia tutoretza orotatik aske erabiltzea, inposaketa intelektual, erlijioso edo praktiko orotatik aske erabiltzea. Erdi aroko iluntasunetik irteteko, aurreiritziak, sineskeriak eta autoritatean oinarritutako irizpideak gainditzeko, ezinbesteko bi baldintza daude: arrazoia erabiltzeko askatasuna edo adierazpen askatasuna, eta tutoretza arrotzetatik askatzeko eta norbere adimenaz baliatzeko adorea.
Askatasuna
Iustraziorako ezinbesteko baldintza da. Ez da mugagabea edo zehaztugabea; arrazoiaren erabilera publikoa egiteko askatasuna, hots, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna da. Gizakiak askatasuna behar du bere kabuz eta gidaritza arrotzik gabe pentsatzeko, eta horrela, ilustratu egiten da. iraultza politikoak edo ekonomikoak, ez du pentsaera edo ikuspegia erraz aldatuko; bai, ordea, arrazoiaren erabilera publikoaren askatasunak, horek atera dezake gizakia bere erruzko adingabetasunetik.
TEXTUA
Ilustrazioa garatzeko beharrezkoak diren baldintzak aipatzen dira. Kanten ustez, iraultza batean gobernantea aldatzea ez du balio, pentsamendua aldatzen ez bada. Horregatik pentsamendu iraultza aldarrikatzen du. Berarentzat iraultza bortitza ekiditu behar da, azken aukera da. Baina hori ekiditzeko ilustrazio prosezua bultzatu behar da eta ilustrazioaren bidea errazteko askatasunaren erabilera publikoa sustatu behar da. Izan ere, erabilera publikoak askatasun osoa eta mugarik gabea izan beharko da, arrazoimenaren erabilera pribatuak mugak izan ditzakeen bitartean. Kantentzat, arrazoiaren erabilera publikoa norbaitek, materia bat ezagutzen duenean, publikoaren aurrean bere arrazoia erabiltzen duenean gertatzen da. Arrazoimenaren erabilera pribatua, aldiz, lanpostu zibil jakin batean arrazoimena erabiltzean datza. Herritar bakoitzari dagokion funtzio soziala zintzo betetzean datza, askatasuna mugatuta baitago. Horregatik, askatasun pribatua murriztu dezakegu guztion onura ekiditu gabe baina askatasun publikoa murrizten badugu, arrazoiaren erabilera autonomoa murrizten ari gara eta ondorioz ilustrazioa oztopatzen.