Ilustrazioa: Arrazoiaren eta Askatasunaren Garaia

Filosofia eta etika4,11 KB

Ilustrazioa

Ikusmolde berrien bultzatzailetzat ikusten den garaia da, non ilustratuek arrazoi autonomoaren alde egiten duten. Halaber, adimenari eta arrazoiari esker, argia hedatuko da gizakiarentzat nonahi. Ilustrazioaren helburu orokorra "sapere aude" da; hau da, ausart zaitez zeure adimenaz baliatzera. Ilustrazioaren garaian, arrazoi kritikoa sustatzen da, pentsamendu askea ahalbidetzen da, tolerantzia nagusitzen da eta gizadiaren aurrerapena arrazoiaz gain, hezkuntzaren bidez ere lortu nahi da.

Adingabetasuna

Bere kabuz pentsatzeko gai ez dena, iritzi propioa ez duena, besteak dioena errepikatzen duena. Hau da, esperientziatu ez duenez, besteak dioena errepikatzen du eta aurreiritziz betea dago. Adingabea dena, ez da gai bere adimenaz baliatzeko, eta horren arrazoi nagusiak alferkeria eta koldarkeria dira. Horregatik, beste batzuei errazagoa egiten zaie haien inposatzaile bihurtzea. Zaila da adingabetasunetik irtetzea, baina gutxi batzuk bere espiritua landuz eta, beste batzuk, pentsalari burujabeen edo tutore izandakoen laguntzarekin lortzen dute.

Publikoa

Adimenaren erabilera sustatzean datza, espiritua lantzean. Euren kabuz ilustratuak direnak edo tutore izan zirenak baina ilustrazioaren alde jokatuko dutenak. Hau da, arrazoimenaren erabilera publikoaren bitartez ilustrazioa bultzatuko dutenak, "sapere aude" lemaren aldekoak, besteei bere adimenaz baliatzera bultzatzen dituztenak. Tutorearen kontrakoak dira, inposatzaileak ez, laguntzaileak dira, askatasuna ekarriko dutenak. Kantekin bat datoz: pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak direla arrazoimenaren erabilera publikorako defendatzean.

  • Burujabea
  • Adin nagusia
  • Ilustratua
  • Espiritua lantzen duena
  • Aditua

Gidaritza (Tutoretza)

Inposatzaileari deritzogu: ez nauena uzten niri iritzia izaten; bera obeditu eta berak bere iritzia inposatzen didana. Ideologia, moda, aurreiritzi zein liburu bat izan daiteke, baina ez da bizitzan zehar laguntzen gaituena, askatasuna kentzen gaituena baizik. Kantek testu honetan, erlijio-arazoak nabarmentzen ditu, eta erlijio-inposizioari "tutoretzarik kaltegarriena eta duingabeena" deitzen dio.

Arrazoimenaren Erabilera Pribatua

Norberaren arrazoimenaren erabilera pribatuan, askatasuna murriztu egin behar da, ilustrazioa oztopatu dezakelako. Beraz, erabilera pribatua, hari dagokion funtzionario-postu edo kargu jakin batean zilegi zaiona. Askatasuna murriztuz, obeditu egin behar da, Frederiko erregeak dioen bezala: "nahi adina arrazoitu eta nahi duzuenaz, baina obeditu!". Obeditzen ez bada, aldiz, ilustrazioa oztopatuko luke. Hala ere, ezin daiteke askatasuna guztiz kendu, testuko ofizialak edo apaizak egiten duen bezala, arrazoitzen utzi behar da.

Adimena (Arrazoimena)

Adimena da elementurik garrantzitsuena Ilustrazioaren garaian, haren leman eta helburuan ikus dezakegunez: "ausart zaitez zeure adimenaz baliatzen" (sapere aude!). Adimenaren bidez lortuko dugu gizakiok ongizatea eta hobekuntzak denetan: medikuntzan, harremanetan, kulturan, zientzian zein sinesmenean. Horregatik, ilustrazioaren garaian, arrazoi-eredu berria sortu zen:

  • Arrazoi enpirikoa eta analitikoa: esperientziatik ezagutza zientifikoa.
  • Arrazoi kritikoa: arrazoiaren kanpoko aginpideen aurka.
  • Arrazoi autonomoa: arrazoia da gizakiaren gidari bakarra arlo guztietan.

Askatasuna

Askatasuna ezinbestekoa da Ilustraziorako; askatasun barik ez dago aldaketarik, adingabe izaten jarraituko dugu, tutorearen inposizioarekin bizitzen jarraituko baitugu. Kanten ustetan, pentsamendu askea eta adierazpen-askatasuna ezinbesteko baldintzak dira arrazoiaren erabilera publikoa ahalbidetzeko. Askatasunaren bidez, gizakiek burujabetasuna lortzen baitute, baita adin nagusitasuna, eta mesedegarria da hori gizadiaren aurrerapenerako. Mundu gizatiarrean, gizakiek askatasunez jokatzea da naturala. Arrazoimenaren erabilera pribatuan, aldiz, askatasuna murriztu egiten da, gizartean ordena egon dadin, obeditu egin behar delako.

Deskargatu

PDF Word HTML