XX. Mendearen Filosofia: Zientzia, Antropologia eta Giza Helburuak
XX. mendeko filosofien hurbilketa orokorra XX. mendean filosofiaren papera eta lekua eztabaidatu ziren. XIX. mendean hasi zen zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisi bat eragin zuen filosofian. +emantzipazioa dator natura zientzietatik, baita giza zientzietatik ere; edo antropologia... bezalako zientziak sortzen dira. Antzina pentsaezina zirudiena,errealitate bihurtzen da. XX. an gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa. Bestalde, bizitza, existentzia, etika, giza helburuak, elkarrizketa, zentzua izan ziren Beste XX. nendeko filosofien artean - Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da. Wittgensteinek, adibidez, arrazionaltasunean oinarritutako gertaerak kritikatzen ditu eta proposatzen du hizkuntzaren analisiak, hizkuntzaren analisi logikoak eta filosofiak hizkuntza zuzentasunez erabiltzen irakatsi behar duela. - Fenomenologia, Husserlek kontzientziaren edukiak aztertzeko metodo fenomenologiko bat garatu zuen. Giza existentziaren benetako egitura sentimenduak direla defendatu zuen, subjektibotasunaren bizipenak. - Existentzialismoa, J.P.Sartre nabarmentzen delarik, krisi garai bateko pentsamendua da eta existentziaren zentzuari buruz hitz egiten du, garaiko irrazionaltasuna kritikatuz .gizakia askea da. pragmatismoa: filosofia bizitzaren gidari gisa; psikoanalisia, inkontzientearen garrantzia azpimarratzen duena; estrukturalismoa, giza errealitatearen azpiko egiturak aztertzen dituena; hermeneutika, errealitatea interpretatzen duena, eta Posmodernitatea. Filosofia ez dago XX. mendeko gertaera historiko handietatik kanpo, eta horietako baten funtzio sinbolikoak krisi berezi bat eragiten du: Auschwitz. Izugarrikeria horrek erantzun zaileko galderak sortzen ditu. holokaustoaren ondoren, filosofia egiteko eta proiektu ilustratua berritzeko aukera jartzen da. filosofiaren zeregina garrantzitsua da dogmen aurka borrokatzeko,helburuak bilatzeko, gure bizitzari zentzua emateko...