Arrazoi Praktikoaren Kritika: Azterketa eta Gakoak

Filosofia eta etika3,34 KB

Arrazoi Praktikoaren Kritika

Zer aztertzen du Kantek? Zein galdera erantzuten du?

“Arrazoi praktikoaren kritika” idazlanean, Kantek bere morala edo etika azaltzen du. Bere ustez, arrazoia ezagutza teorikoa ez ezik, ezagutza praktikoa ere bada, eta ekintzetarako balio du. Lan honetan, “zer egin behar dut?” galdera erantzuten du.

Gizakiok moralak omen gara, zergatik? Nola bideratzen ditugu gure ekintzak?

Gizakiok moralak gara, arrazoimenak egin gaitu moralak, aurretik onartu ditugun lege moralen edo politikoen eraginpean soilik jokatzen dugulako. Izan ere, gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu ekintzak; ekintza onak eta gaiztoak bereizten dira, eta hori jendearen ohituretan ikusi ahal da.

Zeri esaten dio inperatiboa Kantek?

Inperatiboa eginbeharra duen aginduari deitzen zaio. Beste era batera esanda, ekintzari eta moralitateari buruzko proposizioak agindu moduan ematen zaizkigunean. Beraz, zerbait egitera bultzatzen gaituzte, baina ez gaituzte derrigortzen; horregatik, arrazoi praktikoaren legeek duten exijentziei ez obeditzeko aukera dugu.

Inperatiboak unibertsala izan daitezen izan behar dituzten ezaugarriak. Azaldu

Kanten ustez, inperatibo moralak hiru ezaugarri nagusi ditu:

  • A priori izan behar du eta ez enpirikoa: orokorra eta gizaki guztientzat beharrezkoa izatekotan, eduki enpirikorik gabea izan behar du.
  • Kategorikoa izan behar du, hots, ez hipotetikoa: helburu bat lortzeko ezartzen dira eta ez dute balio unibertsalik.
  • Autonomoa izan behar da, ez heteronomoa: subjektuak berak ezartzen dio agindua bere buruari arrazoia ezerren mende jarri gabe.

Azaldu zer den autonomia morala eta “Caesar non est supra gramaticos” esaldia

Kanten iritziz, morala autonomoa izan behar da. Hau da, autonomia moralari dagokionez, subjektuak berak bideratu behar du bere ekintza, arrazoiak ezeren mende jarri gabe. Ezerk ezin dio gizabanakoari imposatu agindu moralak ezartzeko. Errege batek ez du eskubiderik moralari edo erlijioari lotutako kontuetan bere mendekoei ezer agintzeko; horrela egingo balu, “Caesar non est supra gramaticos” beteko luke. Subjektu bakoitza da bere buruari agindu morala eman behar diona.

Inperatibo kategorikoaren formulazioa. Zein da? Eta zer esan nahi du?

Inperatibo kategorikoak jarrera jakin bat agintzen duten printzipio edo lege praktikoak dira. A priorizko formari erreparatzen diote. “Joka ezazu zeure jokabidea lege orokor bihurtzea nahi bazenu bezala”.

Inperatibo kategorikoaren postulatuak:

Askatasuna

Arrazoi praktikoan ezinbestekoak dira Jainkoa, arima eta askatasuna ideiak. Hauek ekintza ahalbidetzen duten a priorizko aurresuposizioak dira; arrazoiak bueltatzen gaitu hiru ideia horiek existitzen direla pentsatzera. Ezin ditugu ezagutu, baina bai pentsatu.

Askatasuna giza esparruan soilik gertatzen da; gizakia askatasunik gabe ezin izango zen judizio moralik egon.

Jainkoa

Jainkoarenganako sormena naturako ordena eta miragarriena aurrean sortzen da, izana eta izan beharra lortzeko premiatik, baita bertutea eta zoriontasuna elkarri lotuta ikusteko premiatik ere.

Arima

Arimari dagokionez, hil ondorengo bizitzaren itxaropena daukagunez, gure esperantzak heriotzarekin topo egiten du.

Deskargatu

PDF Word HTML