Filosofia: Jakintza, Zientzia eta Arte

Filosofia eta etika2,98 KB

ZER DA FILOSOFIA?

Ezarrita dagoen egia zalantzan jartzeko duen grinagatik, bere burua zalantzan jartzen du. Horrenbestez, filosofia jakintzatzat har daiteke: beste disziplinek konplexuegiak izateagatik aztertu ezin dituzten gaiak aztertzen ditu, hala nola, zein den existentzaren zentzua, zein da gauza gutzien jatorria edo zergatik duten edo ez duten “itxuraz” oso desberdinak diren objektuek esentzia bera. Bestalde, filosofia “zientzia goren” gisa ere defini daiteke; hau da, pentsamendu zientifikoaren nolabaiteko sorburutzat jotzen da, eta gaur egun, pentsamendu zientifikoaren fidagarritasuna bermetzat. Hala ere, beste zenbaitek nahiago du filosofia jarrera jakin bat dela esanez definitu, hots, ezagutzeko moduari buruzko, ezagutu daitezkeen gaiei buruzko eta ezagutzagai horiez esaten denari buruzko jarrera kritikotzat hartzen dute.

JAKITEKO NAHIA: Arrazionala, sistematikoa eta kritikoa

ZIENTZIA GORENA: pentsamendu zientifikoaren sormena

Zientzia:Jakintza arrazionalak eta sistematikoak dira, aztergai bera dute biek. Tales Miletokoa (K.a. 630-546) jo izan da lehen filosofotzat. Halaber, hura da lehen zientzialaria. Zientzia modernoaren sorreratik, filosofia eta zientzia pixkanaka-pixkanaka elkarrengandik urrundu ziren.

Erlijioa:Erlijioa bezala, filosofia praktikoa da. Erlijioak eta filosofiak antzeko interesak dituzte. Hala ere, erlijioa fedean oinarritutako jakintza-mota da, eta errebelatutako egietan sinesten du.

Artea: Arteak problema filosofikoak proposatzen ditu, eta ikusleei gogoeta eginarazten die. Schopenhauer, Nietzsche, Kierkegaard eta Sartre filosofo eta artista izan ziren aldi berean.

Ekonomia: Ekonomiak moralarekin du zerikusia. Izan ere, ondasunak kudeatzen dituenez, gure ohiturak eta usadioak baldintzatzen ditu. Horrek lotzen du filosofiaren interes praktikoarekin.

EZAGUTZAREN TRESNAK:

  • PERTZEPZIOA: Errealitatearekin harremanetan jartzen gaitu, eta haren irudikapenak eraikitzeko balio du, zentzumenek ematen dizkiguten datuetan oinarrituz.(zentzumen datuak antolatu eta kanpo objektuaren irudi koherentea lortu)

  • MEMORIA:Pertzepzioaren bidez errealitatearen irudikapenak eta memoriaren bidez, irudi hoiek etorkizunean gogora egin daitezke. Iraganeko esperientziak gorde,gure identitatea eusteko.

  • IRUDIMENA: irudiak erreproduzitzeko gaitasuna(memoria eta pertzepzioarekin zerikusia). Bi mota erreproduziozkoak (errealitatea) eta sortzaileak edo fantastikoak(sormena)

  • INTELIGENTZIA: informazioa pentsatu ulertu, barneratu, lantzeko eta arazoak konpontzeko gaitasuna. Gaitasun horrek arazo edo egoera jakin bati aurre egiteko dauden aukera guztien artetik onena aukeratzeko balio du.(“Aukeratzen jakin”)

Abstrakzioa prozesu mental bat da, ezaugarri bat osotasun batetik bereiztean datza.(zuhaitza kontzeptuari ezaugarri batzuk kontuan ez hartu)

Deskargatu

PDF Word HTML